Kultura erlatibismoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB
Erlatibismo kulturala: Kultura bakoitzak bere balioetatik abiatuta neurtu behar dugu, eta ez beste kultura baten balioen arabera. Era berean, toleranteak izan behar dugu kultur adierazpen guztiekiko. Arriskuak: arrazakeria, banantzea, jarrera erromantikoa eta kultur paralisia.
Nazioaniztasuna: Estatu berean hainbat nazionalitate bizitzea. Nazionalitateen minoritarioak bi aukera: autonomia izateko eskubidea eskatzea eta beraien estatua lortzea.
Birsozializazioa: Krisi sakonen ondorioz gertatu ohi da. Hainbat izan daitezke horrelako krisien sorburuak: hazkunde pertsonalerako prozesuak, gizarte aldaketa azkarrak, emigrazioak eragindako txoke kulturalak.
Kontrakultura: Kultura menderatzailearen aurkako jarrera aktiboan daudenen osatzen dute. Kultura korapilatsua den neurrian, zapalkuntza kulturala nabariagoa bihurtzen da.
Etnozentrismoa: Beste kulturak norberaren kulturaren araberan neurtzean datza eta hiru ondorio hauek ditu: ulertzeko gaitasun eza beste kultureekiko, norberaren taldearen kohesio sentimendu muturrekoa eta besteak baino hobeagoak direla pentsatu.
Kulturartekotasuna: Kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzean datza. Helburua, mundu plural honetan elkarrekin bizitzen ikastea da eta lau jarrera dituzte: asimilazioa, banatzea, baztertzea eta integrazioa.
Sozializazioa: norbanakoak bere gizarteko kultura bereganatzen du, bere identitatea garatu eta pertsona egiten da. Bi mota: 1 mailako eta 2 mailakoa