Lehen hezkuntza bigarren zikloa ezaugarri ebolutiboak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,5 KB

Urritasuna: Egitura edo funtzio psikologiko, fisiko edota anatomikoaren galera edo Normaltasun eza. Urritasun hori aldi baterakoa edo iraunkorra (gorputz atal, Egitura edo organo baten anomalia edo galera) izan dateke. Urritasun fisikoak, Zentzumen urritasunak eta urritasun psikikoak bereizten dira.

Ezgaitasuna: Urritasun batengatik, ekintza bat burutzeko gaitasunaren murrizketa Edo gaitasun eza. Eguneroko bizitzako ekintzak modu normal batetan egiteko Ezintasunari dagokio.

Minusbaliotasuna: Gaitasun eza edo urritasun bat duen pertsona batek bizi duen egoera Desabantailatsua. Gaitasun ezak edo urritasun bat izateak izan ditzakeen Ondorio kultura, sozial, ekonomikoei dagokio.

Desberdintasun Indibidualak: Pertsonarekin doazen gaitasun psikologiko, Pedagogiko edota soziokulturalak, besteengandik ezberdintzen dutena eta talde Batengatik ere bai.

Eskola Aniztasuna: Ezberdintasun indibidualak kontuan hartzea Hezkuntzaren ikuspuntutik. Hezkuntza talde bereko ezberdintasun indibidualen Multzoa.

Hezkuntza Premia: Ikasle guztiak, euren desberdintasunetik eta Guztien aniztasunetik behar duten hezkuntza beharra.

Banakako Curriculum-egokitzapen esanguratsua (NCE): Ikasle Batek eskolatzearen aldi baten edo eskolatze osoan zehar izan ditzakeen HPBei Erantzuteko curriculumaren elementuetan (helburu, eduki, ebaluazio irizpide, Metodologia eta antolamenduan) egiten diren aldaketak.

Nahasmen Psikologikoa: Pertsona baten emozioak, funtzio Kognitiboak edota jokabideak beren kideen erregulartasunari begira Desbideratzen direnean, eta pertsonaren sufrimendua eragiten dutenean.

Garapenaren Nahasmena:  Umearen garapena oztopatzen duen alterazio edo patologia. Motorra, Kognitiboa, sentsoriala, hizkuntzazkoa, jarrerazkoa, emozionala eta somatikoa Izan daiteke. Ohikoenak espektro autista eta adimen urritasuna.

Atzerapen Ebolutiboa: Garapenean atzerapen bat sufritzen duten Umeak. Askotan behin-behineko  Diagnostikoa ondoren normalizaziorako bidea hartzen duelako.

Ikaskuntzarako Zailtasunak: Ikaskuntza prozesua kaltetu egiten duten Zailtasun psikoneurologikoak. Zailtasunak hauek direla eta errendimendu Akademikoa jeisten da, aldi berean arazo emozionalak eta sozialak eragiten Dutelarik. Ohikoenak, hizkuntza nahaste espezifikoak, dislexia, diskalkulia, Hizkuntza ez berbalaren nahastea eta TDAH.

Arreta Goiztiarra: Haurrek garapenean pairatutako edo paira Ditzakeen alterazio eta beharrizan iragankor zein iraunkorren erantzuna ahalik Eta lehen ematea helburu dutenak.

Sindromea: Gaixotasun baten ezaugarri diren sintoma multzoa.

Gaixotasuna: Osasun alterazioa, batzuetan mingarria izan dateke.

Etiologia: Gaixotasun edo gertakari baten kausa.

Aniztasun Funtzionala:“Desgaitasun” hitzaren alternatiba bat da, duela gutxi erabiltzen hasi den Terminoa dituen faktore negatiboak ordezkatzeko. Gizartean aurkitzen diren Ezaugarri bezala ulertu dezakegu. Guztiok Jasan izan dugu noizbait.

Hezkuntza Berezia: Ikasleek  gehien erabiltzen dituzten ohiko bideetatik Haratago doazen hezkuntzaren erantzunak. Gaur egun, teorikoki, metodologikoki Eta pragmatikoki perspektiba aldaketa bat eman da eta Hezkuntza Berezia Hezkuntza orokorraren barruan definitzen da.

Hezkuntza Normalizazioa: Hezkuntza premia berezia duten ikasleen Integrazioa ohiko hezkuntza testuinguruetan.

Entradas relacionadas: