Lehen mailako sozializazioa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB
SOZIALIZAZIO MOTAK. Bi etapa: 1.Lehen mailako
Sozializazioa: Etaparik garrantzitsuena. Gizabanakoa gizartean sartzea du
Helburu, eta haurtzaroan gertatzen da familiaren baitan. Izan ere, haurrak
Inguruan dituen horien rolak, jarrerak eta balioak hartzen ditu, haiek zer
Egiten duten ulertzen eta onartzen ikasten du, eta haiekin nahiz bizi den mundu
Horrekin identifikatzen hasten da. Haurra gutxika, rolak eta arauak barneratuz
Joaten da, orokortze prozesuaren bidez. Prozesu hori mailakakoa da: arau, jarrera
Eta balio zehatzetatik hasten da, eta orokortuetan amaitzen. Lehen mailako
sozializazio prozesua ez da izaten guztiz kognitibo eta intelektual; ezagutza
Bidezkoa soilik. Aitzitik, alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du. 2.
Bigarren mailako sozializazioa: Mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Beste
Sozializazio eragile batzuk sartuko dira, oraingoan, tartean: lan erakundeak,
Erakunde politikoak eta erlijio-erakundeak, besteak beste. Zer gizarte
Esparrutan sartu nahi duen erabaki ahal izango du, eta esparru horren arauak
Bereganatuko ditu. Gizarte-elkarreraginak ez du hainbesterainoko garrantzia
Afektibitatearen aldetik, eta gizarte-rolak nahiko anonimoak izaten dira.
Haurtzaroko harreman gozo eta samur haiek sortzen, ezta eskatzen ere. Teknika pedagogiko
Berezi eta konplexuen bidez indartu behar izaten dira. Hazkuntza krisiak izaten
Dira maiz. Subjektuak argi ikusten du gurasoen mundua ez dela mundu bakarra,
Beste hainbat ikuspegi edo eredu ere daudela, eta arazoak sortzen dizkio
Horrek, norberaren koherentzia eta identifikazioa direla eta. Oso krisi
Bortitzak sortu beharko lirateke lehen haurtzaroan barneratutako errealitatea
Zapuztuta geratzeko. 2. Mailako sozializazioak ez du iragana suntsitzen;
Iragana oinarri hartuz jarraitzen du eraikitzen.(azpimotak)BIRSOZIALIZAZIOA:
Sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura edukiak, edo
Bestela, bere gizartea bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz,
Gizarte horretako eduki berriak. Birsozializazio prozesuak eta lehen mailako sozializazioa
Antzekoak dira, birsozializazio prozesuetan ordura arteko ikuspegiak bertan
Behera geratzen dira, bestetik, bestelako identifikazio bat sortzen da, indar
Afektibo handikoa. Birsozializazioa, krisi sakonen ondorioz gertatu ohi da, eta
Hainbat arrazoik eragiten dituzte halakoak: hazkunde pertsonaleko prozesuek,
Atzerrira joan eta bertako kulturan ondo ez moldatzeak, gizarte- aldaketa
Azkarrek… SOZIALIZAZIO ERAGILEA: Gizabanakoa inguratzen duten pertsona guztiak
Sozializazio-eragileak dira, baina pertsonak baino gehiago taldeak dira
Sozializazio-eragileak:(azpiazpimotak)-FAMILIA: Eragilerik garrantzitsuena
Kultura guztietan. Familia haurtzarotik nerabezarora doan denboraldiko
Sozializazio-eragile nagusia.-PAREKO TALDEAK: Adin bereko laguntaldeak. Gaur
Egun familia ereduan gurasoetako biek lan egiten dutenez, seme-alabek gero eta
Denbora gehiago pasatzen dute talde hauetan, eta ondorioz, oso kontuan hartu
Behar dira. Seme-alaba, eta neba-arrebaren rolak ikasi ondoren, lagun, lider,
Jarratzaile edo marjinatu izaten ikasten du gazteak orain. Piaget-ek dio
Laguntaldeetako harremanak familiakoak baino demokratikoagoak direla, lagunak
“parekoak” edo “berdinak” sentitzen baitira. Gurasoak gainera, daukaten
Botereagatik, gai dira seme-alabei portaera-arauak ezartzeko, baina, hori ez da
Hain erraza lagunenartean, arauak eztabaida eta alda daitezkeelako.-ESKOLA:
Eskola barruan ere ikasten dira jarrerak eta baloreak.-KOMUNIKABIDEAK: Oso
Garrantzitsuak egungo gizartean, era guztietako informazioa zabalduz gure jarrerak
Eta baloreak, neurri askotan, moldatzen dituztelako.