Lehen Mundu Gerraren Ondorioak Europan

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

Gerra honetan hildako ugari egon ziren, soldaduak zein zibilak. Frantziak galdu zituen soldadu eta zibil gehien. Gerrak eragindako galera materialak ere handiak izan ziren; zenbait meategi, nekazaritza-lur eta etxalde galdu ziren. Estatu nazional berriak sortu ziren: galtzaile izandako inperioak zatitu egin ziren, hala nola Austria-Hungariako Inperioa eta Otomandar Inperioa. Gerraren ondorioz, aldaketak egon ziren nazioarteko harremanetan: Europak gerra aurretik zuen nagusitasun ekonomikoa galdu zuen, eta Estatu Batuek hartu zuten protagonismo hori gerra amaieran, Europako ekonomiak beren menpe hartuz.

Itunen ondorio politikoak

Gerra amaitzean, 1914 baino lehen Europan zeuden inperio handiak desagertu egin ziren. Errusian, 1917ko Urriko Iraultzak behin betiko amaiera eman zion Tsarren Inperioari. Alemaniako Inperio zaharrean eta Austria-Hungariako Inperioan, berriz, errepublikak aldarrikatu ziren, eta inperio horien mende egondako lurraldeetan konstituzio demokratikoak ezarri ziren. Otomandar Inperioa ere desagertu egin zen, eta hango lurraldeak estatu independente bihurtu edo beste potentzia batzuen menpe geratu ziren.

Horrela, Wilson presidentearen nazionalitateen printzipioari jarraituz, estatu berriak sortu ziren:

  • Polonia
  • Finlandia
  • Estonia
  • Letonia
  • Lituania
  • Txekoslovakia
  • Jugoslavia
  • Hungaria

Gerraren ondoren, bake-itunak sinatu ziren. Bake-itun horietan baldintza gogorrak ezarri zitzaizkion Alemaniari, Europako mapa berria marraztu zen eta inperio kolonialak birbanatu ziren. Itun horien artean, Versaillesko Ituna izan zen garrantzitsuena.

Hala ere, horrek ez zituen Europako arazo guztiak konpondu. Nazionalitateen arazoak hor zirauen, Alemania eta Austria-Hungaria ez baitzeuden gustura mapa berriarekin (irredentismoa).

1920. urtearen inguruan, hogeita zortzi estatuk osatzen zuten Europa. Estatu horiek guztiak, bi salbu, demokrazia parlamentarioak ziren, eta gehienetan sufragio unibertsala ezarri zen.

Gainera, herrialde askotan ezegonkortasun handia zegoen, eta potentzien arteko tentsioek eta mendekurako nahiek bere horretan zirauten. Egoera hori Bigarren Mundu Gerra piztu izanaren arrazoietako bat izan zen.

Entradas relacionadas: