Lexikogintzaren oinarriak: maileguak, eratorpena eta gehiago
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB
Lexikogintza
Maileguak
Hizkuntza batek beste hizkuntzetatik hitzak hartzeari esaten zaio mailegutza. Euskara historian zehar hizkuntza askorekin egon da harremanetan.
- Zeltiarretik: mailegatukoak, zilar, hartz, deba.
- Latinetik: Hitz asko dira, hona hemen batzuk: lege, errege, makila, eliza, gurutze...
- Arabiarretik: atorra, alkandora, alkate, gutun, azoka.
- Erromantzeetatik: Leku, erregu, zeru.
Hizkuntza batek hitz ugari mailega ditzake:
- Hitz osoak
- Atzizkiak
- Hitz multzoak
- Kultur erroak
- Kalkoak
Elkarketa
Hitz elkartua osatzen da bi elementu, bakoitzak bere aldetik esanahia dutenak, elkartutakoan. Elkarketak elipsidunak eta elipsigabeak izan daitezke.
Elipsidunak:
- Izena + izena: eskola kontseilua (eskolaren kontseilua)
- Aditzoina + izena: jangela (jateko gela)
- Aditzoina + adjetiboa: ezkonberri (ezkondu berri)
- Emendiozko elkarketa (semeak eta alabak)
Elipsigabeak:
- Izena + adjetiboa: udaberria (uda + berri)
Eratorpena
Esanahia duen hitz bati esanahirik gabeko elementu bat erantsiz sortzen dira hitz eratorriak.
Zabalkuntza semantikoa
Hitz baten jatorrizko esanahiari beste bat eransteari esaten zaio zabalkuntza semantikoa. Adibidez, sagu hitza bi modutara erabil dezakegu: ordenagailuko sagua bezala edo animaliazko sagua bezala.
Berrezarpen lexikala
Berrezarpen lexikala ia galduta dagoen hitz bat berreskuratzeari esaten zaio. Lagin hitzak jatorriz zatia esan nahi zuen; gaur egun berreskuratu egin da eta "muestra" adierazteko erabiltzen da.
Hots aldaketak
Eratorpenean gertatzen dira, hona hemen hots aldaketa batzuk:
- Kontsonante gehiketa: t edo k (su + alde = sukalde; su + ondo = sutondo).
- Kontsonante galera: egun = eguerdi, egutegi.
- Kontsonante edo bokal aldaketa: (o-a) besape, besamots; (n-r) eguraldi; (n-t) jatetxe.
- Kontsonante ezabaketa eta gehiketa: artzain (ardi + zain); betaurreko (begi + aurreko).
Txirrita (1860-1936) vs. Basarri (1913-1999)
Ezaugarria | Txirrita | Basarri |
---|---|---|
Jatorria | Nekazaria | Nekazaria |
Hezkuntza | Eskolatu gabea | Eskolatua |
Hizkuntza | Euskara aberatsa, baina oso bizia | Euskara aberatsa, garbia, txukuna eta bizia |
Pentsamendua | Herri xehearen ispilu | Pentsabide zehatza |
Gaia | Zabalak | Egunerokoak, komunikabideetakoak |
Musika | Arrunta | Aberatsa eta aukerakoa |
Eskola | Usadiozkoa | Berriaren sortzailea |