Liberalismoa: Oinarriak, Politika eta Ekonomia

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB

Liberalismoa

1. Oinarri Filosofikoak

Ez da oso konplikatua, ideia sinpleak dira eta oso konbintzenteak.

Indibidualismoa / Indibiduoa: Benetako subjektuak ez dira erlijioak, hizkuntzak… Benetakoak indibiduook gara, unitate bat ez kontzeptu bat. Holkorrak gara, noizbait gure bizia amaituko da. Ondorioz, berekoikeria legitimoa da, hilko garelako.

Berdintasuna: "Berdinak gara goitik behera". Duintasun berdinaz gaude osatuak, ditugun ezberdintasun bakarrak fisikoak dira.

Askatasuna: Libre jaio gara. Gizarteak askatasuna bermatzen digunean ez da guri emandako grazia bat, horrela jaio garelako eta inork ezin digu hori ukatu. Bestela, ez da zilegia. "Gure askatasunaren muga bakarra gainontzekoen askatasuna da". Askeak izan behar dugu edozein esparrutan. Aipatu beharrekoa da bizitza. Bizitzak gure askatasun guztiak biltzen ditu, hiltzean hori dena apurtzen da, amaitzen da, galtzen da.

Adibidez, Iñakik Bilbotik Iruñera itzultzean, tiro egiten diote, hiltzen da, bizitza amaitzen da, askatasuna galtzen du.

Askatasunak zoriontasuna ematen digu. Ezaugarri unibertsala → orok zoriontsu izan nahi dugu. Zertan datza zoriontasuna? Locken ikusi genuen, beharrak asetzean plazerra lortzen omen dugu. Plazerra sentitu nire beharrak (beti ere materialak) asetzean. Behar materialak → ekonomikoak dira. Naturalak, besarkadak, musuak… besteetatik jasotakoak ez dute preziorik. Plazerra indibiduala da beti, beharrak pribatuak direlako.

Eta era horretan bakoitzaren auzia da zoriontasuna. Horregatik liberalismoak defendatzen du berekoikeria.

Beharrak: Gaixo nago → ospitalera joatea nire erabakia da, zergatik guztion artean ordaindu behar dugu?


2. Atal Politikoa

Estatua: Bermatu behar dizu segurtasuna eta gauza gehiago. Estatuak ez digu ezer debekatzen, soilik ezin duzula gainontzekoen askatasunarekin amaitu. Estatua minimoaz arduratu behar da.

Botere banaketa: Lockerekin ikusi genuen. Boterea arriskutsua da eta hobe da zatikatzea boterea pertsona bakar batean uztea baino. Botere banaketa praktikan ez da oso betetzen. Espainian adibidez, hauteskundeak irabaztean gobernu berriak botere legegilea zein betearazlea bereganatzen du.

Heri subiranoa: XIX. mendean eskuliburu orok aipatu subiranotasunaren jabea ez dela erregea hiritarra baizik. Baina horrek ez du esan nahi herriak parte hartu lukeenik politikan. Zentzitarioan soilik errenta kopuru %1 zuen herritarra parte hartu ahalko luke. Antzinako %3 bat edo izango litzake eskubide hori. Minoriaren bozkatze eskubidearen justifikazioa:

+ Estatua segurtasuna ematen duen enpresa da. Lortu behar duzu enpresa horretan sartzea parte hartu ahal izateko. Soldata kopuru bat edo…

+ Duintasun berebera dugunetik abiatuta, ukaezina da hortik ez direla iritzi guztiak berdinak izan. Duintasun berbera dugu analfabeto batek zein ni. Gauza da, nire ezagutzak anitz hobeak eta gehiago direla.


3. Doktrina Ekonomikoa

Oso ideologia ekonomizatua. Ekonomia politikaren ardatz. Ekonomia beharrak asetzeko balio duen zientzia da. Hots, behar materialak asetzeko. Ekonomia ez da periferia. Gizartea merkatu erraldoi bat bihurtu behar da eta hori, gauza positibo bat da.

Lan zatiketa: Zenbat eta gehiago zatitu ekonomikoki errentagarritasun / eraginkortasun gehiago. Espezializatuz, elkartrukea emateko dirua behar dugu.

Merkantilizazioa ona da, behar gehiago asetu ahal ditugulako.

Jabetza: Nire lanaren fruitua nirea da. Norbaitek hori hautsiz gero, gizartea zilegi izateari utziko zion.

Politika ekonomikoa: Ez da beharrezkoa. Gizarte bat gara, orok berekoi. Materialki hobetu nahi dugu, eta beharrak ez dira inoiz asetzen feedback baten antzera funtzionatzen duelako. Etengabeko prozesua.

Esku ikustezina: Egoismoa (berekoikeria) ardatza. Eskaera eta eskaintza orekatu arte (A. Smith). Egoismo pribatu guztien batuketak → oreka gizartean. Ekoiztu gizarteak eskatzen duena, merkatua bere kabuz funtzionatu behar du.

Bakoitzaren kalteak bereak dira, irabaziak ere. Fruitu horiek norbaiti utziz gero, ez dut inor kaltetzen.

Entradas relacionadas: