Literatura Erromatarra: Antzerkia, Historiografia eta Poesia Epikoa
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,64 KB
Literatura Erromatarra: Antzerkia, Historiografia eta Poesia Epikoa
Antzerkia
Antzerkia, pertsonaien elkarrizketan oinarritzen den genero bat da. Erromatar antzerkian, bi genero bereizten dira: komedia eta tragedia. Komedian, bi azpigenero daude: fabula palliata eta fabula togata. Tragegian, berriz, fabula graeka eta fabula praetexta. Erromatar garaiko egile nagusienak Plauto, Terentzio eta Seneka izan ziren.
Plauto
Plautok greziar Komedia Berritik hartu zituen gaiak eta pertsonaia tradizionalak. Bere lanen trama sinplea da, eta indar komiko handia duten obrak dira. Bere obren artean, aipagarriak dira Miles Gloriosus eta Eunuco.
Terentzio
Terentzio Kartagoko esklabu ohi bat zen, familia nobleen babespean bizi izan zena. Bere obrak delikatuak dira, eta klase gorenen interesa pizteko egokiak. Andriana eta Eunuco dira bere obren artean ezagunenak. Bere contaminatio prozedura kritikatua izan zen.
Seneka
Senekak funtzionario-karrera publikoa egin zuen, eta Neronen maisu izan zen. Bere obrek paralelismo tematikoa dute tragedia atikoarekin; adibidez, Troades eta Medea.
Hirurek eragin handia izan zuten hurrengo literaturan. Plautok arrakasta handia izan zuen Errepublika garaian, baina bere eragina Errenazimenduan berpiztu zen, Shakespeareren komedietan eragina izanik. Terenziok arrakasta txikiagoa izan zuen, eta Senekak, Unamunorengan izan zuen eragina nabarmentzekoa da.
Historiografia
Lehenengo adierazpen historiografikoa historia analistikoa izan zen, literatura-genero bat. Helburua herrietan gertatzen ziren arazoak eta gertaerak aztertzea zen, sarritan egia faltsutuz. Autore nagusiak Zesar, Salustio, Livio eta Tazito izan ziren.
Zesar
Zesar Erromako enperadorea izan zen. Literatura arlo ezberdinetan aritu zen, hizlari, olerkari eta gramatiko gisa, baina bere lan historiografikoak bakarrik iritsi zaizkigu: De Bello Gallico eta De Bello Civile. Lan hauetan, berak parte hartu zituen gerretako deskribapen objektiboa aurkezten du, politikako gaiak aipatuz. Idazkera objektiboa dute, egunkariak dirudite, eta hizkuntza argi eta zehatza erabiltzen du.
Salustio
Salustio heldutasunean hasi zen idazten. Bere obra garrantzitsuena De Catilinae coniuratione da, non berak bizi izan zituen gertakizunak kontatzen dituen. Beste obra bat Bellum Iugurthinum da, berak bizi izan ez zuen gerra baten deskribapena.
Livio
Liviok Erromaren historia kontatu nahi izan zuen Ab Urbe Condita lanean, bere garaira arte. 142 liburu idatzi zituen, baina gutxi batzuk kontserbatzen dira. Estilo argi eta zehatza erabiltzen zuen, eta historiografia latindarrak eragin handia izan zuen bere idazkeran.
Tazito
Tazitoren lan historiografiko nagusiak Historiae (aurreko garaietako zortasun-aldiak deskribatzen ditu) eta Annales (aintzinako gertakariak aztertzen ditu) dira. Analisi psikologikoa gustatzen zitzaion, eta bere estiloa efektista zen.
Autore hauek generoaren atalak finkatzea lortu zuten, eta horrela sortu zen historiografia genero gisa.
Poesia Epikoa
Poesia epikoak historiako gertakari handienarekiko maitasuna erakusten du, errealitatea, kondaira eta taktika militarrak nahastuz. Genero hau hizkuntza-maila altukoa da, jatorria laudes edo laudatioetan du, abestuz egiten zirenak. Poesia epiko latindarraren autore nagusiak Virgilio eta Lucano izan ziren.
Virgilio
Virgilio Italiako iparraldean jaio zen, eta poesiarekiko interesa piztu ondoren, literatur-zirkuluetan ibili zen. Hil arte letra eta poesian eman zuen denbora, eta bere obra garrantzitsuena Eneida da, amaitu gabe geratu zena. Virgiliok Eneida erretzea agindu zuen. Obraren lehen sei liburutan, Eneasen bidaia abesten du, eta azken sei liburutan, bake eta gerra ahaleginak kontatzen ditu. Eneidak genero poetiko epikoaren ezaugarriak gordetzen ditu.
Lucano
Lucanok 16 urterekin idatzi zituen bere lehen poemak, eta Elogio de Nerón obragatik koroatua izan zen. Arrakasta handia izan zuenez, bere lanak argitaratzea debekatu zioten. Bere lanetatik, poema epiko bakarra Farsalia da, Zesar eta Ponpeioren borroka kontatzen duena. Jainkoak eta heroi tradizionalak ez dira agertzen, pertsonaia historiko zehatz bat baizik (Julio Zesar).
Poesia epiko latindarrak eragin handia izan du hurrengo literaturan, XI. mendean Frantziako literaturan, eta Virgilioren lana Erdi Aroan eta Errenazimendu osoan presente egon zen, batez ere Komedia Jainkotiarrean.