Literatura euskera

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,21 KB

TXOMIN AGIRRE *IDAZLANAK, EZAUGARRIAK ETA ESTILOA:Haren obra ezagunenak eleberriak dira, ohitura eleberriak(herri ohiturak eta herri hizkera biltzen dituztenak): • Auñemendiko Lorea(1898, bilbo): hau da euskaraz idatzi zen lehenengo eleberria.VII. mendean girotutako eleberri historiko-erromantiko honetan kristautasunaren sarrera Euskal Herrian darabil gaitzat. Helburu didaktikoa du eta obraren unibertso literario guztia hiru ardatzen inguruan mamitzen da: abertzaletasuna, euskaltzaletasuna, kristautasuna. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VII obrarekin analogiak baditu. • Kresala (1906, Durango): ohitura eleberri honek Arronondoko (Ondarroako transposizio literarioa) arrantzaleen bizitzaren ohiturak eta gorabeherak azaltzen ditu, bizkaieraz, errealismoz eta bizitasunez. Eleberriak herritartasuna defendatu nahi du, tradizioa, zibilizazio modernoaren jazarpenaren aurrean. • Garoa ( 1912, Durango): hau nekazal giroan kokatua. Idazle honen lanik ezagunena da. Nobela honen jokalekua Oñatiko Uribarri auzoa da, “Zabaleta” baserria. Gipuzkeraz idatzi zuen. Bertan moralki, ideologikoki, linguistikoki eta geografikoki ongi definituak dauden bi munduren aurkezpena egiten du: alde batetik, euskal baserri eta mendiaren mundu idealizatuta; eta, bestetik, hiri mundua, birtute moral eta aberrikoi gabea. Ez dago pertsonaien arteko gatazkarik eta narratzaile subjetiboa orojakilea da. Garoa eta Kresala eleberrietan benetako euskal tradizioen ereduen bizitza islatzen du.Bietan ideología katolikoa oso presente dago. Euskara garbia erabiltzen du, herrikoia eta bizia. Elkarrizketen freskotasuna beste ezaugarri bat da. Horietaz gainera, Ni eta ni eleberri historikoaren zati batzuk argitaratu zituen Euskal Esnalea aldizkarian(1917), baina amaitu aurretik hil zen. Hil ondoren ere bere obrak argitaratuak izan dira. Agirrerentzat euskara da ideia gaiztoen aurka azaltzen den hesi egokia eta jainkoaren lege saindua eta ohitura zahar beneragarriak zaintzen dituen gaztelu finkoa; euskal baserri zuriak, mendi eta zelai ederrak, euskara hura gordetzen duten gizon zintzoen bizilekua.POESIAREN BERRIKUNTZA: JOSE MARI AGIRRE, LIZARDI: OBRA: Lizardirn 3 testuk poesiaz eta poemagintzaz dihardute: 1) Lauaxetaren lehenengo liburuari eginadko kritika(1931). 2) Hiru artikulu. 3) Olerti-Egunetan Lizardi eta Lauaxetari emandako sariengatik poemagintzako eredu berriaz sorturiko eztbaidaren baitan bere jarrera azaltzeko artikuluak.Bere pentsamoldean 3 elementu edo faktore nagusi dira: BURUA (betebehar egituratzaile betetzen duena, baina ez sortzailea), BIHOTZA ETA BEGIAK (hau da, mundu subjetiboa eta objetiboa). Subjetibitatea bihotzaren bidez antzematen da eta begiak inpresioa antzemateko bitarteko gisa definitzen ditu. Begietatik bihotzera igarotzeko urratsaren lotura-ardatzean sinboloak badu bere lekua; baina adimenak antolatu egiten ditu poemagintza mota honek bete behar dituen gutxieneko baldintzak idazten hasi aurretik. Formula honen hurbiltasuna da Bihotz-begietan poema liburua; liburu honekin XIX. mendekO objetibitate eta subjetibitatearen artek bateraezintasuna gainditzen da. • Bihotz Begietan (1932): Bizitzaz eta naturaz duen ikuspegi pertsonala ematen du. Hizkuntza poetiko sakona eta euskal lirikari balio berriak ekarri zizkion. -Ezaugarriak: sentikortasuna, denborarn iragana, bizitza eta heriotza, itxaropena.... Gai nagusiak: izadia, heriotza, aberria eta Euskara. Liburuarn izenburuak bihotza eta begien arteko harreman sortzailea adierazten du eta bihotzaren eta begien biran dabilen ardatza benetako errealitatea sortzeko modua dela baieztatzen du. Poemagintza idealista da Lizardirena, materiaren eta izpiriatuaren arteko banaketan sinesten duena. Bigarrn eremu honetan dago errealitatea bere ustez. • Umezurtz-Olerkiak (1934) liburu hau, lizardi hil eta urte betera argitaratu zuen Aitzolek. Izenburua Aitzolek jarri zion: azken honen hitzetan Lizardi hil eta olerki hauek umezurtz geratu ziren, aitarik gabe. Poema guztiak Lizardik burutuak eta idatziak dira, baina liburuarn egituraketa Aitzolek egin zuen. Poema osatuak, amaitu gabeko poemak eta poema posible batzuen eskemak dira; horregatik du garrantzi, Lizardiren lan egiteko modua, zehaztasuna eta poemen buruketa ikus daitekeelako. Aurreko liburuan agertzen ziren gaiak ditugu honetan ere: izadiarenganako maitasuna (honetan hondartza etengabe aipatzen da), heriotza eta honen ondorengoari buruzko itxaropena, abertzaletasuna eta euskarari maila egokia eman nahia. Dena den, bihotz-begietan-en oso noiz behinka eta hemen etengabe agertzen den gaia: maitasunarena. "Maitale berriak" olerkian, bi maitaleen arteko elkarrizketa luze baten bidez, maitasunaren helburua zein izango litzatekeen azaltzen du Lizardik: elkar zoriona, elakarrekin biziz osatu behar den eta elkarrekin osatuz bizi behar den zoriona.

Entradas relacionadas: