Loaren Faseak eta Ezaugarriak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

1. Lo hartzea

Oheratu eta lo geratzen garenera arteko aldiari esaten zaio. Oinarrizko erritmoa geldotu egiten da, aharrausi egiten hasten gara, muskuluak erlaxatu egiten dira, gorputza astun bihurtzen da, betazalak itxi.

2. Loa

Bi fase:

A. ALDIA. Lo motela

Lasaia izaten da eta pixkanaka-pixkanaka sakonduz joaten da; arnasketa erregularra izaten da eta begiak mugitu gabe egoten dira. Helduetan 90 eta 100 minutu artean iraun dezake, eta 50 bat minutu haur txikietan. Lau fase ditu:

1. FASEA. Lo hartzea

Muskuluak erlaxatu egiten dira, eta arnasketa eta pultsazioak moteldu. Loa arina izaten da, kanpoarekiko kontzientzia galdu egiten da, baina erraz esna daiteke. Haluzinazio hipnagogikoak.

2. FASEA. Lo arina

Aurreko loa baino sakonagoa da, eta kontzientzia-maila baxuagoa da. Elektroentzefalograman uhin zabalagoak azaltzen dira. Estimuluekiko erreakzio gutxiago izaten da, baina oraindik ere erraz esnatu daiteke.

3. FASEA. Lo sakona

Gorputz-funtzioak geldotu egiten dira, muskuluak erlaxaturik daude eta tenperatura eta odoleko presioa jaitsi egiten dira. Elektroentzefalogramako uhinak geldoak eta anplitude handikoak dira. Estimulu indartsu batek soilik esnatuko gaitu.

4. FASEA. Lo sakona eta erabateko konorterik eza

Uhinak geldoak eta anplitude handikoak dira. Guruin pituitarioak hazkundearen hormona gehiago ekoizten du, ez erraz esnatzea.

B. ALDIA. REM loa

Arnasketa eta pultsua irregularrak, bihotz-erritmoa azeleratua, begiak mugitu egiten dira betazalen azpian, eta askotan erdi ireki ere egiten dira betazalak, hatzak uzkurtu egin daitezke, aurpegiak keinuak egin eta muskulu-tonua galdu. Ametsak eta gero gogoan izaten dira. Amesgaiztoak, gaueko izuak. 15-20 bat minutu irauten du, lo egindako denbora guztiaren %20-25. Lo motel eta lo azkarra, eta berriz ere hasten da ziklo osoa. Gauak aurrera egin ahala, REM aldiak gero eta luzeagoak izaten dira.

3. Esnatzea

Esnatzeko unea bizi-jarduera guztiak erregulatzen dituen erritmo biologikoaren barruan dago. Garuna indarberrituta eta esna-aldiko jarduerari ekiteko prest dagoenean esnatzen gara berez; normalean nahikoa lo-ordu egin ondoren gertatzen da hori. Haurrei beren kabuz esnatzen utzi behar.

Entradas relacionadas: