Maitasunaren motak eta Shakespeare-en lana

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

MAITASUN MOTAK:

Gorteko maitasuna

XII. mendean, Provenzan, lirika kortesaren barruan mugimendu berria hasi zen: trobadoreek kantatzeko konposizio lirikoak sortu zituzten. Abesti horiek "Gorteko maitasuna" izeneko maitasun eredu bat erakusten dute. Bere ezaugarriak hauek dira:

  • Goi mailako dama ezkondua, ezinezko maitasuna bihurtzen da, lortezina delako.
  • Maitaleak, aldez aurretik, badaki bere amodioa ezinezkoa dela, emakumearen zerbitzura jarriko da.
  • Lortezina den maitasun honek sufrimendu handia eragiten dio maitaleari, baina sufrimendu hori gozamenez jasaten da.
  • Damaren menpekotasunak sortzen duen sufrimendua, maitale ona, zenbat eta sufrimendu gehiago, orduan eta maitale hobea.

Maitasun platonikoa

Platon filosofoaren ideietan oinarritzen da. Mundu honetako edertasuna mundu idealaren edertasunaren kopia da, eta gure espirituak benetako edertasuna bilatzen du. Maitasun platonikoaren ikuskerak eragin handia izan zuen Francesco Petrarca-ren olerkian, olerkigile italiarraren bidez, Errenazimenduko eta Barrokoko olerkari askorengan.

SAFO LESBOSKOA

Greziako poeta liriko zaharrenen artean, oso nortasun bereziko emakume bat nabarmentzen da. Mota askotako poemak idatzi zituen, eta haietan guztietan, bere talentu poetikoaren aztarna argia utzi zuen: jainko-jainkosei egindako kantuak, ezkontza-abestiak, neskatilen abestiak, etab. Saforekin tonu freskoak eta dotoreak agertu ziren antzinako poesian. Tonu pertsonalaren ezaugarri nagusiak: arrangurak, malenkoniak eta pozak azaltzeko erabili ohi zuen grina, eta bizitzaren edertasuna, neskatilen maitasuna eta adiskidetasunaren atsegina ikusteko modu feminista bat. Safok sentimenduak adierazteko modu bat zuen, oso femeninoa, antzinako beste poeta batzuen epikaren eta lirikaren aldean. Arkilokok eta Saforen herrikide Altzeok gerra, kemena eta balio maskulinoak eta politikoak goraipatzen zituzten. Saforentzat bizitza alaitzen eta edertzen duten zirrarak ziren garrantzitsuak: maitasun kartsua, adiskidetasuna eta mundu fin, leun, gozo eta baketsua.

Haren laguntza eskatzen du, oso modu pertsonalean, maitasunaren penetan lagun diezaion. Saforen bertso finek sentikortasun poetiko handia dute.

WILLIAM SHAKESPEARE (1564-1616)

Ingalaterran jaio eta bertan hil zen. Ikasketak ere bertan egin zituen. Gaztetatik maitemindurik, 1582an, berak baino zortzi urte gehiago zituen neska batekin ezkondu zen, Anne Hathaway izenekoarekin, eta hiru seme-alaba izan zituen: Suzane, Judith eta Hamnet. Handik gutxira Londresera joan zen, hainbat lanbidetan aritzeko, harik eta aktore eta idazle izatea erabaki zuen arte.

Garai guztietako ingelesezko idazle handientzat hartua da, ezin hobeto menperatu zituen komediak, tragediak eta poesia lirikoa. Bere lirika maila gorenekoa zen, bai sakontasunean. 154 soneto 1609an argitaratu ziren, egilearen baimenik gabe.

  • Adiskide gazte aristokrata.
  • Dama beltzaren misteriotsua.
  • Poeta kontrario bat.

Shakespeare-en lanak

Komediak

Shakespeare-en komedien ardatza amodioa izan ohi da beti, eta emakume heroien bizkortasuna dute. Ingenioz beteriko elkarrizketa barregarriz osatuta daude. Genero komiko horretako bere maisulana Uda gau bateko ametsa (1593-1594) da.

Tragediak

Handiak, elkarrizketa bizi eta zorrotzekin, obra tristeak dira, zeinetan maitasun handiaz, askotariko giza grinak eta ahuleziak adierazten ditu, patua eta familien arteko liskarrak direla-eta elkarrengandik bereizi eta gazterik hil beharra. Maitale gazteen istorio lirikoak dira. Shakespeare-ren lehenengo tragedia handia: Romeo eta Julieta (1594-1595). Tragedien artean baditu gehiago ere: Hamlet (1600-1601), Macbeth (1605-1606). Tragedia hauetan agertzen diren Shakespeare-ren protagonista sonatuenak, baita haren poesia dramatikorik goimaliakoena ere.

Shakespeare-ren hizkuntza izugarri aberatsa da. Hizkuntza linguistiko guztietatik hartutako hitzak erabiltzen ditu: prosa lirikotik, herri hizkeratik, herri eta probintzien dialektoetatik, hainbat lanbide-hizkeretatik... Garrantzi handitzen dion beste bigarren esanahi batez.

Entradas relacionadas: