Makina-erremintetako transmisio-elementuak: motak eta funtzionamendua
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB
Ardatzak
Birketa-mugimendua mugimendu lineal bihurtzen duten ardatzak dira. Bi motatakoak bereizten dira:
- Irristadurazkoak: azkoin eta ardatzaren arteko mugimendua irristaduraz ematen denean. Adibidez, ardatz trapezoidalak.
- Errodamenduzkoak: azkoin eta ardatzaren artean elementu birakariak daudenean. Adibidez, arrabol hariztadun ardatzak eta boladun ardatzak.
Ardatz trapezoidalak
Makina-erremintan ohiko makinetako orgen eragingailu gisa erabiltzen dira. Ardatz eta azkoinaren arteko mugimendua hari trapezoidal baten biraketarekin lortzen da. Eraginkortasuna %50 ingurukoa da.
Arrabol hariztadun ardatzak
Ardatz hauen kasuan, arrabol hariztatu batzuk dira azkoina eta ardatzaren artean dauden elementu birakariak. Bi eratakoak topa ditzakegu:
- Arrabol planetariodun azkoinak
- Arrabol birzirkulaziozkoak
Erabilerak:
- Karga koefiziente handia behar denean.
- Biraketa abiadura oso altuetan.
- Azelerazio eta dezelerazio altuekin.
- Giro gogorretan.
- Kolpe karga handiak jasan behar diren aplikazioetan.
- Posizionamendu oso ona eskatzen duten ibiltarte murriztuetan.
Boladun ardatzak
Zenbaki kontrolez gobernaturiko makinetako orgen eragingailu gisa erabiltzen dira. Ardatz eta azkoinaren arteko mugimendua, bere izenak dioen moduan, azkoinak barrukaldean daramatzan bolen bitartez lortzen da. Eraginkortasuna %98 ingurukoa da.
Boladun ardatzean jartzen den azkoin mota aplikazioaren beharren araberakoa izaten da. Bi mota nagusi bereizten dira:
- Azkoin bakunak
- Azkoin bikoitzekoak
Aurrekarga: lasaiera axiala saihesteko, zurruntasuna areagotzeko, eta kokalekua zehatzago finkatzeko aurrekargatuak izaten dira. Aurrekarga, azkoina eta ardatzaren arteko barne lasaiera axialaren murrizketa lortzeko egiten da.
Azkoin bakarren aurrekarga
Bi metodo nagusi daude:
- Bolen diametroekin jokatuz: hariaren profilaren artekaren diametroa baino zertxobait handiagoak diren bolak sartzean oinarrituta dago, honela, bolek pistarekin 4 kontaktu puntu izatea lortzen baita.
- Azkoinaren erdiko pasua modifikatuz: azkoinaren erdialdeko errodadura pista artezten da, honela, pasuaren gehitze horrek, aurrekargaren baliokidea izango den indar bat sortzen baitute bolengan.
Azkoin bikoitzen aurrekarga
Aurrekarga, bi azkoinen artean zirindola bat ezarriz lortzen da, zirindola honen lodierak aplikatu beharreko aurrekarga zehazten duelarik.
Uhalak
Bi ardatzen edo gehiagoren artean potentzia transmititzeko erabiltzen dira. Potentziaren transmisioa, uhalen eta poleen artean sortzen den marruskaduraren bidez egiten da. Hainbat motatako uhalak daude:
- Uhal trapezialak: sekzio trapezialeko eztarria ekarri behar du; eztarri honetan sartzen da tentsioan uhala, horrela, indar tangentzial ugari transmititu ahal izango duelarik. Sekzio zabalekoak eta estukoak daude.
- Uhal lauak: abiadura handiko aplikazioetan, edo biribilkatze-diametro txikiak erabiltzen direnean, edo beste norantza batean biribildu behar denean erabiltzen dira.
- Aldagailuentzako uhalak: uhal bidez abiadura mugiarazteko kasuetan erabiltzen dira. Gehienetan, hozkatu bat daramate barnekaldean, diametro txikietan erabili ahal izateko noranzko bakarrarekin.
- Hortzdun uhalak: irristatze falta segurtatu behar denean erabiltzen dira; hau da, ardatzen artean biraketa erlatiboaren galerarik ez dagoenean. Hori, uhalaren eta polearen arteko hortzak engranatuz lortzen da. Hortz uhinkatuak hobeak dira trapezialak baino, hortzen artean, etengabeko "engranaketa" lortzen baita, eta esfortzua uhalaren hortzen artean modu homogeneoagoan banatzen da.
- Uhal ildokatuak: sekzio txikiko uhalak dira eta, beraz, egokiak dira periferia-abiadura handietarako. Bestalde, hortzak dituztenez, transmiti dezaketen potentzia uhal lauek transmiti dezaketena baino handiagoa da.
Akoplamenduak
Bi ardatz elkartzea da, ardatzen artean egon litekeen salto edota lerrokatze ezarengatik sortzen diren esfortzuak bereganatzen dituelarik, honela ardatzen euskarriak babestuz. Bi motatakoak bereizten dira:
- Iraunkorrak: bi ardatzen artean mugimendua iraunkortasunez ematen dutenak dira.
- Malgukiak: elkarren artean lotu behar diren makina desberdinen ardatzak ez dira zehazki bat etortzen, konpentsatu beharra duten ez-lerrotze mota desberdinak ekartzen dituzte.
Akoplamendu zurrunak
Fabrikazio, muntaia edo garraio arazoak direla eta, luzera handiko ardatzak zatika egiten dira, akoplamendu zurrunak erabiliz solido bakar bat osatzeko erabiltzen direlarik.
Akoplamendu malgukiak
Bi azpitalde bereizten dira:
- Zurrunak bihurdurarekiko: aurreko atalean azalduriko ez-lerrotze bat baino gehiago konpentsatzen uzten duten arren, eta beraien eraikitze erabakiari esker, mugimenduaren transmisioan bihurkadura zurruntasun handia mantentzen dute.
- Malguki elastikoak: izen hau, nolabaiteko bihurkadura elastikoa duten akoplamendu malgukiei ematen zaie. Astinduak edo eta momentu fluktuagarriak jasan behar dituzten transmisioetan elementu motelgarri bezala edo bibrazio mugaketetan garrantzi handia izan dezakete.
Enbrageak eta balaztak
Bi ardatzen artean mugimendua transmititzen duten aldi baterako akoplamenduak dira.
- Enbragea: luzapenean edo, batzuetan, paraleloak diren bi ardatzen artean borondatez mugimendua transmititzeko balio duen makina elementua da.
- Balazta: mugitzen den pieza bati geratze edo abiadura murrizketa prozesuan energia zinetiko edo potentziala xurgatzen duen makina elementu bat da.