Manieristak, Neoterikoak eta Erromatar Poesia
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB
Manieristak eta Neoterikoak
Manieristek eta neoterikoek poemaren formari ematen diote garrantzi gehiena. Erotopaegnia (amodio-jokoak) lantzen dituzte eta lexikoaren berritzaileak dira. K.a. I. mendean, poetae novi edo neoteriko deituriko poeta talde bat sortu zen. Gustura onartu zuten izen hori, nahiz eta Zizeronek ezarritakoa izan kutsu despektiboaz. Poema laburrak baina edertasun eta perfekzio osokoak ziren. Ordezkari nagusiak: Lizinio Kalvo, Helvio Zinna eta Furio Bibakulo, eta guztien gainetik, Lutazio Katulo.
Katulo
Valerio Katulo (k.a. 84-54). Bizitza eta obra oso lotuak daude, bere bizitza bere olerkietan islatzen baita. Grinaz eta pasioz beteriko olerkiak idatzi zituen. Verona hirian jaio zen eta bere aita Zesarren laguna izan zen. Lagunarteko bizitza gustuko zuen eta ez zen politikagintzan edo merkatalgintzan aritu. Klodiaz maitemindu zen eta hau da olerki gehienetan aurkitzen dugun protagonista. Katuloren olerkietan Klodia, Lesbia izenarekin agertzen da. Ez zuen espero zuen arrakasta lortu, eta 30 urtekin hil zen.
Heldu zaigun obrak 116 olerkik osatzen dute, laburrena 2 bertsokoa (edo bi lerrokoa) eta luzeena 408 izanik. Edukia kontuan hartuta:
- Olerki mitologikoak: 63-66 eta 68 poemak dira. Olerkari alejandriarren lana imitatuz egiten du. Oso ezagunak dira: Tetis eta Peleoren ezkontza eta Berenizeren adatsa (adatsa desagertu zen eta zeruan izar bihurturik aurkitu zuten). Gaztetan eginiko lana dela esaten dute ikerlariek.
- Amodiozko olerkiak: gehienak, kalitate gehienezkoak eta guztiak Lesbiari dedikatuak. Bertan bere amodioaren gorabeherak azaltzen ditu: zoriontasuna, gorrotoa…
- Lagun eta arerioei eskainitako olerkiak: Laguneei humorez idazten die eta arerioei gorrotoz beteriko olerkiak idazten die.
Erabiltzen duen hizkuntza desberdina da gaiaren arabera; oso hizkuntza naturala erabiltzen du olerki labur eta familiarretan eta zainduagoa beste motatako olerkietan, mitologikoetan. Katulok latindar literaturan bertso mota berriak sartu zituen (greziarrak) eta literatura aberastu zen.
Horazio (Epodoak eta Odak)
Kinto Horazio Flako (k.a. 65-8) Venusan jaioa. Heziketa ona izan zuen Erroman eta gero Atenasen. Kargu administratibo bat okupatu zuen eta Mezenas talde batean sartu zen, eta gero poesiari soilik dedikatu zen. Poeta liriko garrantzitsuena da; Epodoak eta Odak idatzi zituen.
- Epodoak: 17 poema dira, gai ezberdinekin. Famatua beatus ille (baserriko bizitzari goraipamena).
- Odak: lirika latinarraren gailurrean koka ditzakegu. Odak iraunkorragoak izango zirela pentsatu eta esaten zuen. 4 liburu dira 104 poemaz osaturik. Gaiak oso ezberdinak dira: eguneroko bizitzari loturiko gaiak, sentimendu pertsonalak, gai filosofikoak, bere abertzaletasunaren manifestazioak… Odarik onenak gai filosofikoak ukitzen dituztenak dira; denboraren igarotzea (CARPE DIEM), zoriontasunari buruz zuen ideia islatzen zuen; Horaziorentzat zoriontasunaren oinarria bakoitzak dugunarekin konforme egotea da.
Horazioren estiloari buruz, bere oreka, armonia eta perfekzio aipatu ditzakegu. Bere ardura nagusia labor limae delarik; bertso bakoitza behin eta berriz errepasatu eta zuzentzea perfekzio osoa lortzeko.
Elegia
Grezian, elegia distiko elegiakoetan (hexametro + pentametro) poema zen, kontenidoari begiratu gabe. Augustoren garaian, amodioaren gaia duten elegiak sortuko dira, gaur egun elegia bezala kontsideratzen direnak, pertsona baten heriotzaren aurrean sentitzen dugun pena edo mina gai nagusitzat dutenak. Genero honetan autore aipagarriena: Ovidio.
Ovidio
Ovidio k.a. 43. mendean jaio zen. Erroman zuzenbidea eta oratoria ikasi zuen eta ondoren poesiarako zuen erraztasuna ikusita horretan aritu zen. Bere esperientziaren gailurrean zegoenean, Augustok erbesteratu zuen, oraindik arrazoi zehatza ez dakigularik. Genero ezberdinak landu zituen baina bere elegietara mugatuko gara. Lehenengo taldean Amores aipa ditzakegu (3 liburu) eta bigarrenean Tristia (5 liburu). Ovidioren elegiak, brillanteak, ingeniotsuak eta eleganteak dira, baina badirudi bere sentimenduak gainazalekoak direla, herbestetik idatzi zituen elegietan ezik.