Marx-en Humanismoa: Alienazio Motak eta Askapenerako Bidea

Enviado por Aitortxu y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Marx-en Humanismoa: Alienazio Motak

Marx-en ardura teoriko eta iraultzailearen ideia zentrala humanismo erradikala dela esan daiteke. Gizaki gehienak, hau da, proletarioak, esplotatuta eta umiliatuta bizi dira, gutxiengo kapitalistak eta burgesiak zanpatuak, langileei beren askatasuna garatzen uzten ez dietelarik. Hori dela eta, baldintza materialak ezartzeko premia ikusten du proletarioei kendutako duintasuna itzul dakien.

Horren ardura izanik, Marx-ek, gizarteari buruz egiten duen analisian, filosofiak gizakiaren askapena lortzeko urratu behar duen bidea planteatzen du. Hementxe kokatzen dira saialdi konkretuak alienazioak ezerezteko.

Marx gizaki konkretuarekin hasten da, gizarte konkretu batean. Gizakiari buruz egiten duen analisia gizadiaren historiarekin dago erlazionaturik, historia hori giza alienazioak hartutako hainbat formak osatua delarik. Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du. Norberaren burua inorentzea. Norberaren buruarekiko arrotz bihurtu denaren egoera da. Marx-en iritziz, alienazio nagusia lanarena da, eta hortik sortzen dira beste alienazioak, alienazioek sustrai ekonomikoa baitute. Horrela ulertuta, historiak proletarioek pasatu behar izan duten deshumanizazioaren alde negatiboa hartzen du. Baina, hori bai, historia alienazio horietatik askatzeko urratsez urratseko prestakuntza ere bihurtzen da.

Historiaren prozesu analitikoan, Marx-ek hiru alienazio mota ikusten ditu, garrantzitsuenak hauek dira: erlijio-alienazioa, ideologia-alienazioa eta ekonomia-alienazioa.

Erlijio-Alienazioa

Marx-ek gizakiaren galerako edo gizakien alienazioko modu guztien eredutzat du erlijio-alienazioa. Erlijioa kontzientzia ideologiko konplexu baten ageriko egitura dela susmatzen du Marx-ek, eta gizakien gizarte-errealitate kontraesankorra eta izugarria ezkutatzen duela.

Marx-ek uste zuenez, erlijioari eginiko kritika guztien premisa da, zeren eta erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu batera baitarama. Modu horretan, erlijioak alienatu egiten du, zeren eta gizakiari bera bizi den mundu konkretuaren eta bidaltzen duen mundu idealaren arteko banakuntza eragiten baitio, eta horrek edozein alienazio mota ahalbidetzen du. Gizakia erlijioak prometatzen dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez geratzen da alienaturik.

Entradas relacionadas: