Marx hiztegia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB
alienazio:gizakiak bere munduarekin dituen harremanak eta esperientzi, eta bere existentzia soziala eta historikoa adieratzen ditu. gure mundu ikusmenen eginkizuna du- marxek dioenez, kapitalismoaren barnean, deformazio ideologikoa dugu, kontzientzia faltsua den ideologia, gizakian alienazio ezkutatu eta sublimatzkeo eginkizuna duena.azpiegitura: historiaren une bakoitzean, osotasun soziala den produkzio moduaren bi zatietatik bat, hots: zati ekonomikoa, gainegitura ere baldintzatzne dena.burgesia: feudalismoa suntsitu ondoren, industrializatze prozesuan lortutako aberastasunak bereganatuz, aristokraziaren botere ekonomikoa piskanaka ordezkatzen joan den klase soziala da.gainegitura: azpiegiturak dialektikoki sorrarazten eta aldatzen duen gaiengitura, "kontzientzia" eratzen duten ideien, burutapenen eta errepresentazioen multzoa eta egitura juridikoak, politikoak eta gizarte erakundeen osotasuna.ideologia:gizarte batek barneko errealitatea adierazteko dituen burutapenen sistema, ideia multzoa, beharrezkoa, zeren gizakiak beti errealitate ororen burutapena baitu.baina faltsukeria den ideologia ere existitzen da.komunismoa:ondasun komuntasunean oinarritzen den antolakuntza sozio-politikoari eta beronen aldeko teoriari ematen zaion izena.proletalgoa:gizarte kapitalistaren garapenarekin sortutako klase soziala da, burgesiaren aurkako klase soziala. ez du produkzio bideen propietate pribaturik eta, beraz, bere lan indarrak saltzera behartuta dago bizi nahi badu.plusbalia:kapitalistak bereganatzen duen eta langilearen lanaren fruitu den zatia, irabazi bera, maketa kapitalistaren oinarri dena. produkzio indarrak:gizakiek lanerako edo produkziorako dituzten ahalmenak. gizakiek eurek dituzten esku eta buru ahalmenak: teoria zientifikoak, teknologiarako prestaketak eta produkziorako tresnak sartzen dira indar mota hauetan.