Marxen humanismoa: alienazio motak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,48 KB
N.9.MARX:ERLIJIO-ALIENAZIOA:Karl Marx,Nietzsche bezala,XIX.Mendeko filosofo ateoa dugu.Marxentzat,Nietzscherentzat bezala,erlijioa asmakisun ideologikoa da,hau da,gizatalde jakin batek beren interesen mesederako asmatutako tresna.Erligio kristaua esklabuen matxinada ahalbidetzeko herri xeheak Jaunen aurka erabiltzen duen azpijokoa da.Marxek,erlijioa klase menperatzaileek,klase menperatuak uztarpean edukitzeko eta orden soziala bere horretan mantentzeko erabiltzen duten tresna dela interpretatzen du.Marxentzat erlijioa alienazio forma bat da.Alienazio kontzeptuaren bidez,bere egoera edo izaera naturaletik aldetzen den gizakiaren egoera gaixotua adierazten du Marxek.Marxek gizarte industrialak eta kapitalista sorrarazten dituen hainbat alienazio mota ezberdin aztertu zituen,alienazio ekonomikoa,soziala,filosofikoa eta erlijio-alienazioa aipagarrienak.Marxen aburuz,lanaren bidezko alienazioa,hots,alienazio ekonomikoa da alienazio mota nagusia.Alienazio ekonomikoaren kontzeptua Eskuizkribatu filosofiko-ekonomikoak izeneko obran lantzen du Marxek.Filosofo honen arabera,sistema