Meatzarien bizimodua Bizkaiko meatzeetan

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB

10. TESTUA

Sarrera. Testu hau publikoa da, argitaratua izan baitzen, eta era berean literarioa da, idazle baten eleberriko zati bat delako, V. Blasco Ibáñez idazle valentziarrarena, alegia. Egilea meategietako meatzari eta langileen bizimodua nolakoa zen orokorrean kontatzen du. Hau da, errealitatea du oinarri nobelak, eta horretarako, meatzari anonimoak dira nagusi testua idazterakoan. Vicentek pertsona arrunten bizimoduak deskribatu zituen: hirikoa, landa-eremukoa eta baita gerran egon zirenak ere, haien esperientzia hain zuzen.

Esan beharra dago valentziar honek kezka sozialak zituela, eta arrazoi honengatik testuan gizarte edukia da nagusi. Argitaratzen zituen lanetan beti garai hartako gai sozialak azaltzen zituen, eta testu hau horren adibide da. Honez gain, Bizkaiko Enkarterri eskualdean izan zen industria-iraultza ere kontatzen du.

Garapena

2. paragrafoan, meategiko harrobia zela langileen etsairik gogorrena aipatzen du, eta halaxe da, oso leku arriskutsua baitzen. Vicentek harrobia deskribatu eta hor egiten ziren lan desberdinak azaltzen ditu: harri-zulaketa, harroken apurketa, bagoien zamatze-lanak eta mea biltegirako bidaia. Lan hauek oso baldintza txarrekoak, gogorrak eta nekagarriak zirenez, abailduta iristen ziren langileak.

Langileen beste baldintza bat, baldintza txarrak ziurtatzeko, elikagai murriztuak dira. Babarrunak, patatak, bakailaoa eta urdaia moduko elikagaiekin biziraun behar zuten, eta soldataren ehuneko oso altua gastatzen zuten elikadurarako. Aipatzekoa da ere meatzariak askotan behartuta zeudela kantinetan elikagaiak erostera, eta egoera txarrean zeuden elikagaiak ziren, garestiak izateaz aparte.

Bestetik, hidrataziorako ibaitik hartzen zuten ura, eta honek kolera moduko gaixotasunak zekarren.

Honez gain, klima oso eskasa eta prezipitazioak ugariak zirenez, ezinezkoa zen lan egitea, eta egun horietako soldata kentzen zieten. Bestalde, ordutegia eskasa zen, lanaldia amaiezina baitzen.

Amaitzeko, langileen etxebizitzen (peoien etxea, barrakoiak) bereizgarriak azaltzen ditu zehaztasunez: ur eta aire falta nagusi zen, loaldiak txandaka egiten zituzten, erraztasuna zegoen gaixotasunak kutsatzeko, ez zuten komunik, langileen pilaketa, bizkarroiak, arroparen zikinkeria, etab. Baldintza hauek gaixotasunak kutsatzeko egokiak ziren, eta horren ondorioz, heriotza-tasak gora egin zuen XIX. mendeko amaieran.

Zoritxarrez, lanean istripu handiak gertatzen ziren leherketen ondorioz. Istripu hauei aurre egiteko, ospitale-sarea eraiki zen. Ospitale horiek langileen soldaten bidez eginak ziren, eta bertan medikuntzaren azken hobekuntzak aplikatu ziren, eta bizi-kalitatea hobetu zen.

Konklusioa

Denborarekin, bizi-baldintza txarrengatik, laguntza-elkarteak eta sindikatuak sortu ziren. Horri esker, sozialismo eta anarkismo bezalako ideologia berriak agertu ziren, iraultzaileak zirenak.

Grebak egingo ziren, ospetsuena 1890ean egin zenekoa, 1903. urtean errepikatua. Bertan, langileek funtsezkoak ziren bizi-baldintzak eskatu zituzten: 10 orduko lanaldia, ataken desagerpena, kantinen desagerpena (eta askatasunez erostea nahi zuten nahi zuten lekuan), barrakoien desagerpena... Loma eta Zappino jeneralek lehen grebetan bitartekari-lanak egin zituzten, eta langileen errebindikazioak onartu zituzten.

Bestalde, enpresek edota langileek kontsumo-kooperatibak antolatzen zituzten, elikagaien arazoari bukaera emateko, baina ez zen oso erraza, elikagai asko kutsatuta zeudelako.

Grebak salaketa eta injustizia modukoak ziren, eta gizartean kezka handia sortu zen horren inguruan. Hortaz, txosten ofizialak egingo ziren, eta honek bi helburu zituen: bizi-baldintzak hobetzea eta etxebizitza-arazorik ez egotea. Horregatik, Etxe Merkeen legeak egingo ziren.

Entradas relacionadas: