Munduaren Banaketa eta Lehen Itzulia: Historia Laburpena

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

MUNDUAREN BANAKETA

Gaztela eta Portugalen arteko lehia zela eta Errege-erregina Katolikoek aita santuarengana jo zuten, hark erabaki zezan aurkitzen ari ziren lurren gaineko eskubideez. Gaztela eta Portugalek tordesillasko Ituna sinatu zuten 1494an. Itunean meridiano bat egitea erabaki zen. Meridianotik mendebaldera zeuden lurra Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat. Hori hala, Portugali zegozkion bai Afrika eta Asia, bai eta Brasi ere, ituna sinatu eta urte batzuetara aurkitu zena. Gaztelaren esku geratu ziren Amerikako lur gehienak.

Aurkikuntzen ondorioz itsasoz haraindiko bi inperio sortu ziren, Espainiarena bata, Portugalena bestea.

MUNDUARI LEHENENGO ITZULIA

1519an Fernando Magallanesek zuzendutako espedizio bat irten zen Sevillatik. Magallanes marinel portugaldarra zen eta haren asmoa ozeano Atlantikoaren eta Barearen artean pasabide bat aurkitzea zen, Moluketara iristeko, espezieen uharteak zeritzenak.

Magallanes eta haren tripulazioa Amerikaren hegoaldera joan ziren kontinentearen ertzetik. Ozeano Barean barna jarraitu zuten Filipenetaraino, han hil zen Magallanesek, eta haren kontramaisuak ordezkatu zuen esoedizioaren zuzendaritzan: Juan Sebastian Elkanok.

Azken hori, Moluketara iritsi eta 1522an Espainiara itzuli zen, afrika ertzetik. Horrela, Juan Sebastian Elakanok munduri lehenengo itzulia eman zion.

PENTSAMOLDDE ALDAKETA

Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko sakona hasi zuen. Horiei esker agertu zen humanismoa Filosofia eta kultura-korrontea.

  • Antropozentrismoa giza adimena zela unibertsoa ezagutzeko eta interpretatzeko funtsezko tresna.
  • Arrazoiaren eta esperimentarzioaren bidez lortutako ezaguera eta agiaren bilaketa. Metodo zientifikoaren oinarriak ezarri zituzten.
  • Jakin-min handia izan zuten mundu fisiko eta espiritualarekiko. Dena jakin nahi zuten benetako jakintsuak baizik.
  • Antzinateko literatura, filosofia eta artea izan zituzten oinarri. Greziar jakintsu askok Europako hainbat lekutara emigratu zuten.
  • Latinaren erabileraren kontra herri-hizkuntzen erabilera sustatu.

LUTHERREN HAUSTURA

Aro Modernoaren hasieran, lau arazo zeuden:

  • Goi hierarkia luxuz inguratuta bizi zen.
  • Kleroak prestakuntza urria zuen.
  • Elizako kargua asko erosi eragiten zirenez, maiz geratzen ziren erlijio-bokaziorik gabeko pertsonen esku.
  • Induljentziak hedatu ziren. Aita Santuak saltzen zuen dokumentua, eta haren bidez erosten zen bekatuen barkamena.

XI. mendean aita santuak iragarri induljentzia gehiago emango zituela. Alemaniako Martin luther monjeak dokumentu bat argitaratuz erantzun zuen, 95 tesiak.

ZERTAN OINARRITZEN DEN LUTRERRISMOA

Luther bere ideiak zabaltzen hasi zen.

  • Pertsonak fedeagatik salbatzen dira, ez egiten dutengatik.
  • Fededunek harreman zuzena dute Jainkoarekin apaizengana jo beharrik gabe.
  • Sinestunak biblia askatasunez irakur eta interpreta dezake.
  • egiazko bi sakramentu baino ez daude: bataioa eta eukaristia.
  • Ama Birjinaren eta santuen gurtza bertan behera utzi behar da.
  • Kleroaren zelibatua, hots, eskontzeko debekua, ez zuen Jainkoa ezarri, Elizak baizik; beraz, ez da nahitaezkoa.

Entradas relacionadas: