Musika Teoria: Bitarteak, Aldakariak, Tonalitateak eta Eskalak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,99 KB

Bitarteak eta Aldakariak

Bitarteak guztiz aldatzen dira aldakariak erabiltzen ditugunean. Aldakari horrek bitartea handitzen duenean, bi aukera daude: beheko nota beherantz eramatea bemola erabiliz, edo goiko nota gorantz eramatea sostenido batekin. Bitarteak txikitzea ere posible da.

Tonalitatea

Bi tonalitate mota daude: tonalitate maiorra eta tonalitate minorra.

  • Tonalitate maiorrean, lehenengo eta hirugarren graduen artean hirudun maiorra dago.
  • Tonalitate minorrean, lehenengo eta hirugarren graduen artean hirudun minorra dago.

Tonalitate maior bakarra dago, baina hiru tonalitate minor daude.

Eskala

Eskala bat da nola antolatzen diren soinuak gorantz edo beherantz, soinu batetik abiatuta. Eskala mota ugari daude, baina garrantzitsuena eskala diatonikoa da. Ordena mantentzeko, graduak erabiltzen dira:

  • 1. gradua: tonikoa (eskalari izena ematen dio)
  • 3. gradua: mediantea
  • 4. gradua: subdominantea
  • 5. gradua: dominantea

Eskalaren akordea egiteko, lehenengo, hirugarren eta bostgarren graduak hartzen ditugu. Noten arteko distantziak beti berdinak izateko, ordena hau jarraitzen da: tono, tono, semitono, tono, tono, tono, semitono.

Aldakari bakar batekin distantzia guztiak mantentzeko, bostdun gorantz jauzi bat egin behar dugu. Horrela, sostenituen eta tonalitateen ordena agertzen da.

Sostenituen zerrenda: Fa, Do, Sol, Re, La, Mi, Si.

Bemolen zerrenda: Si, Mi, La, Re, Sol, Do, Fa.

Tonalitate sostenituekin, hauek izango dira:

  • Sol maior: sostenitu bakar batekin (Fa)
  • Re maior: bi sostenituekin
  • La maior: hiru sostenituekin

Tonalitate Minorrak

Tonalitate minorren artean, hiru mota daude: naturala, melodikoa eta harmonikoa. Tonalitate maior guztiak tonalitate minor batekin lotuta daude; erlatiboak deitzen dira. Adibidez, Do maior, La minorrarekin lotuta dago. Hirudun minorra jaistean agertzen da.

Entradas relacionadas: