Neurtzeko Akatsak eta Patroiak: Tresnak, Motak eta Erabilera
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB
NEURTZEKO AKATS MOTAK:
- Tresnari dagozkion akatsak: Erremintaren akatsak dira, fabrikazio akatsak, deformazioak, linealtasun falta, paralelotasun falta, eta abar. Kalibratuta ez dauden neurketa-erreminten ondorioz gertatzen dira.
- Langileari dagozkion akatsak: Langilearen jarduerari edo neurtzeko prozedurari lotutako akatsak dira. Honako hauek dira:
- Kalibratu gabeko tresnak erabiltzea.
- Neurketak egitean eragindako indarra.
- Tresna desegokia erabiltzea.
- Euste-puntuaren akatsak.
- Tresnari eusteko metodoaren akatsak.
- Distortsioaren akatsak.
- Paralelotasun faltaren akatsak.
- Posizioaren akatsak.
- Higatzearen akatsak.
- Giro-baldintzen ondoriozko akatsak: Ingurune-baldintzek eragindakoak (hezetasuna, hautsa, tenperatura).
Neurketa-tresnak:
- Kalibrea: Kanpoko, barruko eta sakonerako neurketak egiteko. 0.1 mm eta 0.02 mm arteko balioak lor daitezke, eta ohikoena 0.05 mm da.
- Mikrometroa: 0.01 mm eta 0.001 mm arteko doitasuneko neurketak egiteko.
- Goniometroa: Angeluak zuzenean neurtzeko, fabrikazio mekanikoan. 5´-ko doikuntzarekin.
- Erloju konparadorea: Piezen fabrikazioan erabiltzen da. 0.01 mm eta 0.001 mm arteko neurketak egiteko.
- Alexometroa: Erloju konparadorearen aldaera, zuloak neurtzeko.
PATROIAK:
- Luzera patroiak: Luzera-dimentsioak aztertzeko.
- Blokeak: Mutur lauzko patroiak, patroi-blokeak.
- Mutur esferikodun patroia: Zilindrikoa da, mutur esferikoekin.
- Patroi zilindrikoak: Kota adierazten duen gainazala zilindrikoa da. Kanpokoak zulodun piezetarako eta barnekoak kanpoko piezetarako.
- Angelu-patroiak: Angelu-dimentsioak aztertzeko.
- Eskuairak: 90°-ko angeluak egiaztatzeko.
FORMA TXANTILOIAK:
- Galgak: Tarte edo arteka txikiak neurtzeko. 0.03 eta 0.3 mm bitarteko lodierak, 0.01eko gehikuntzarekin.
- Erradio-patroiak: Erradioaren neurria markatuta duten xaflak.
- Hari-orrazia: Hariaren forma erreproduzitzen duten xaflak. Hari-neurriak egiaztatzeko.