Nietzsche eta Wittgenstein: Biografia Laburrak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,83 KB
Nietzsche
Friedrich Wilhelm Nietzsche (Prusia, 1844 - Alemania, 1900) filosofoa txikitatik gaixorik egon zen, genetikoa izan zitekeen gaitz batek jota. Zalditik erorita eta sifilisak jota, gaixotasuna okerrera egin zuen, zoramenera bideratuz. Teologia eta Filologia Klasikoa ikasi zituen unibertsitatean, baina Teologia utzi eta beste unibertsitate batera joan zen. Prusiar sutsua izanik, Austriaren aurkako gerran parte hartu zuen. 24 urterekin, Basileako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Bertan, Wagner eta Schopenhauer ezagutu eta lagun egin zituen, baina Wagnerrekin haserretu eta ez zuen berriro harremanik izan. Basileako katedra utzi eta Dionisos, Jainko alaia, ulertzen saiatu zen, bidaiatuz bere gaixotasunagatik, baina azkenean bakarrik eta eroturik hil zen, arrakastarik gabe. Nietzsche Europako iraultzen garaian bizi izan zen: Iraultza Frantsesa, Industria Iraultza eta Ilustrazioa. Inperialismoaren eta mugimendu sozialen garaia ere ezagutu zuen.
Wittgenstein
Ludwig Wittgenstein (Viena, 1889 - Londres, 1951). Lehen Mundu Gerraren garaian bizi izan zen. Hasieran gatazka laburra izango zela uste bazen ere, asko luzatu zen, nazionalismoen eta diktaduren sorrera ekarriz, eta ondorio ekonomiko, politiko eta sozial txarrak utziz. Wittgenstein familia aberats batean jaio zen. Hasieran ingeniaritza ikasi zuen, baina geroago filosofia eta logikara jo zuen. Familiaren dirutza heredatu zuen, eta artista, zientzialari, musikari eta ingeniari ospetsuez inguratuta egon zen. Lehen Mundu Gerran boluntario gisa aritu zen. Sobiet Batasunera joan zen politika ezagutzera, eta Estalinismoa ikusi ondoren, Tractatus liburua idatzi zuen. Geroago, Russellekin Cambridgera joan zen irakasle gisa. Tractatusean egindako akatsez oharturik, Filosofia Ikerketak liburua idatzi zuen, hil ondoren aurkitu zena.