Nobazioa: Betebeharren Aldaketa eta Iraungipena

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Nobazioa edo Berritzea

Nobazioa betebehar bat geroko beste betebehar bategatik ordezkatzea edo aldatzea da. Azken horrek lehenengoa iraungitzen du (edo aldatu), bere objektua edo baldintzak aldatuz, zordunaren pertsona ordezkatuz edo hirugarren bat hartzekodunaren eskubideetan subrogatuz (KZren 1203. art.). Horrela, aipatu ditugun elementuetan betebeharrak aldaketaren bat izaten badu, betebeharra iraungi egingo da eta beste bat jaioko.

Hala ere, betebehar bati eragiten dioten aldaketek ez dute nahitaez betebeharra iraungitzea sorrarazten. Gerta daiteke betebeharraren objektua edo subjektua aldatzea, eta betebeharrak berak indarrean jarraitzea; hori bai, aldatuta (berritze aldatzailea). Puntu honetan, iraungitzaileari egin behar diogu aipamen. Berritzeak edo nobazioak, iraungitzailea izateko (hau da, betebeharra iraungitzea sorrarazteko), baldintza hauek bete behar ditu:

  1. Iraungitzekoa den betebehar bat existitzea. Betebeharrak balioduna izan behar du. KZren 1208. artikuluak dioen bezala, berritzea deuseza izango da betebeharra ere deuseza bada, deuseztasun-kausa zordunak bakarrik susta dezakeenean salbu, edo berritzeak egintza deusezak baliozkotzen dituenean salbu.
  2. Ordezkatzen duen jatorrizko betebeharrarekin desberdintasunen bat duen betebehar berri bat sortzea, eta alderdiek kredituaz baliatzeko nahiko gaitasun izatea.
  3. Lehenengo betebeharra berritzeko borondatea egotea. Ez bada argi eta garbi agertzen zein den haien borondatea, betebeharra aldatu nahi dutela ulertuko da. KZren 1204. artikulutik eratortzen da berritzeko borondate hori esanbidezkoa edo isilekoa dela. Esanbidezkoa izango da, era erabakigarrian deklaratzen denean. Eta isilekoa, betebehar zaharra eta berria erabat bateraezinak direnean.

Berritze Motak

Berritze mota desberdinak daude, aldatua izan den betebeharraren elementuaren arabera. Horrela:

  • Berritze objektiboa: betebeharraren objektuan, kausan edo baldintza nagusietan aldaketa gertatu denean.
  • Berritze subjektiboa (zorduna aldatzeagatik): zordun berri bat agertzen denean, modu hauetakoren batean:
    • Hartzekodunaren eta betebehar berriaren zordunaren arteko akordioari jarraiki.
    • Hartzekodunak onartutako zordun zaharraren eta berriaren arteko akordioari jarraiki (1205. art.).
  • Berritze subjektiboa (hartzekoduna aldatzeagatik): betebeharra iraungi eta berri bat eratzen denean. Betebehar horretan zorduna bera izango da, baina hartzekoduna desberdina.

Zordun Berriaren Kaudimengabezia

Berritzea subjektiboa denean (zorduna hartzekodunaren adostasunarekin aldatu delako), zordun berria kaudimengabea bada, hartzekodunak ezingo dio aurreko zordunari erantzukizunik eskatu. Hala ere, erantzukizuna eskatu ahal izango dio kaudimengabezia hori aldez aurrekoa eta publikoa bazen, edo zordunak bere zorra eskuordetu zuenean ezagutzen bazuen (KZren 1206. art.).

Entradas relacionadas: