Nortasun anizkoitza
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB
8.1 Identitate disoziatua: kausak
Identitate disoziatua gaixotasun mental bat da. Gaixotasun hori duten pertsonek nortasun bat
baino gehiago dituzte. Gainera, nortasun bakoitzak bere gisa funtzionatzen du, gainerakoen
ezagutzarik ez balu bezala. Horietako bakoitzak ezaugarri propio eta desberdinak izan
ditzake: sexua, adina, izena, ... Batetik besterako aldaketak ez dira aldarte aldaketa hutsak.
Aldioro, identitate bakar batek pertsonaren kontrol osoa hartzen du. Hala ere, gehienetan,
“berezko” esango genukeen identitatea mantentzen du beti (beste nortasunaren
existentziaren jakitun izaten ez dena normalean).
Ez du kausa zehatz eta bakarrik, dakigula. Gehienetan trauma baten ondorioz garatzen da,
antza, txikitan sufritutako hainbat esperientzien (abusu, galera, ... Eta halako trauma larriak)
ondorioz sarritan. Pertsona batek, bere nortasunaren alderdiren bat onartu eta integratzeko
zailtasun erabatekoak dituenean ere gerta liteke.
8.2 Identitate disoziatua: tratamendua
Tratamendua pertsona bakoitzarentzat (arlo desberdinetako adituek) propio erabaki
beharrekoa izaten da , eta luzaroan garatzen dena maiz.
Psikoterapia, elkarrizketa-terapia ere deitua, nortasunaren nahasmenduetarako tratamendu
nagusia da. Psikoterapian, osasun mentaleko profesional batekin, zure afekzioari buruz ikas
dezakezu, eta zure aldarteari, sentimenduei, pentsamenduei eta jokabideei buruz hitz egin.
Estresa jasaten eta zure nahasmendua kontrolatzen ikas dezakezu.
Zenbaitetan tratamendua jarraitu ahal izateko gaixoa ingresatu egiten da, kasurik larrienetan,
bere burua zaindu ezin duenean edota besterentzat arrisku izan daitekeenean. Aldi batez
ingresatu egon eta gero, eguneko programa batean edo etxean dagoela ere egin dakioke
jarraipena kasu askotan.
6. Bipolaritatea
6.1 Portaeraren ezaugarriak (aldiak eta bakoitzaren sintomatologia)
Nahasmendu bipolarraren sintomak aldakorrak dira. Nahasmendua duen pertsona batek
gertakari maniakoak, depresiboak edo mistoak izan ditzake. Gertakari misto batek sintoma
maniakoak eta depresiboak ditu. Gertakari animiko horiek, edo aldartearen aldaketek, aste
bat edo bi irauten duten sintomak eragiten dituzte, eta batzuetan gehiago. Sentimenduak biziak dira eta portaeran
eta energia edo jarduera-mailetan gertatzen diren aldaketekin batera gertatzen dira . Oro har, gertaera baten eta bestearen artean,
aldartea oinarri osasungarri batera itzultzen da. Baina kasu askotan, tratamendu egokirik
gabe, gertaerak maizago gertatzen dira denbora igaro ahala.
● Gertakari depresiboak: makurtuta, triste, urduri... Sentitu daitezke. Lo gehiegi edo
gutxiegi egin dezakete, jardueretan interesa galdu, gutxi hitz egin, zailtasunak izan
kontzentratzeko eta erabakiak hartzeko...
● Gertakari maniatikoak: oso baikor, animatuta, eskuzabal, urduri... Sentitu daitezke.
Hainbat ekintza etengabe egiteko gai dela uste du, deskantsurik hartu gabe.
6.2 Tratamendua
Gaur egun, nahasmendu bipolarrerako tratamendu desberdinak daude, eta kasu askotan
pazienteek sendatzea lortzen dute. Tratamenduaren helburua epe luzerako gaixotasunaren
bilakaera eraginkortasunez kontrolatzea da. Zenbaitetan, sortzen diren sintomak arintzea
bilatzen dute, sikiera.
Alderdi sozialari dagokionez, gaixoa inguruan erabat integratzea bilatu behar da. Horretarako,
lehentasunezko baldintza da buruko nahasmendu hori eta gainerakoak 'normalizatzea'.
Estigma, estereotipoak, aurreiritziak eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei
eragiten zaizkien arbuioak desagerraraztea da erasandako pertsonak berak estres
psikosozialeko mailak murrizteko tresnarik onena,