Oinordetzak: Zatiketa, Soberakinak, eta Uko Egiteak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,82 KB

Zatiketa eta Soberakinak Adjudikatzea

Legearen 26. artikuluak dio:

26.1. Heriotza dela eta gertatutako oinordetzetan, interesdunek egiten dituzten zatiketa eta adjudikazioak, edozein direlarik ere, zergaren eraginetarako, oinordetza erregulatzen duten arauak aplikatzetik ateratzen den berdintasun edo proportzionaltasuna errespetu osoz egindakotzat joko dira. Ondasunak, lurralde baldintzagatik edo beste edozein arrazoirengatik, zerga ordaintzera atxikiak egon ala ez, eta, ondorioz, balioak egiaztatzerakoan sor litezkeen gehikuntzak eskuratzaile edo oinordeko desberdinen artean banatuko dira (denei berdina).

26.2. Egiaztatzean balio gehikuntza gertatzen deneko ondasuna, eta ez atxikipena aplikatu behar zaizkienak, testamentugileak jakin badaki espresuki atxiki balio edo herentzia ez den kontzeptuan adjudikatuko balira, gehikuntzak nahiz murrizketak aipatutako ondasunak eskuratzen dituenari bakarrik egokituko zaizkio.

26.3. Oinordekoek nahiz legatudunek herentzia tituluari dagokionez egindako esleipenetan aitortutako balioaren arabera desberdintasunak daudenean, esleipen soberakinak likidatuko dira, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan ezarritako arauei jarraituta. Oinordeko nahiz legatudun bati esleitutakoaren balioa, frogatua, bere tituluaren arabera egokituko zaion balioaren %50 baino gehiago denean ere, esleipen soberakinak likidatuko dira, salbu aitortutako balioak aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergaren arauak aplikatzetik aterako liratekeen berdinak edo handiagoak diren kasuak.

Hala ere, kasu batzuetan ez da gehiegizko adjudikaziorik eman dela kontsideratzen. Ez dute esleipen soberakinik suposatuko ezkontide alargunaren, maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak jasotako izatezko bikote lagunaren, edo, bestela, kuota partearen ohiko etxebizitzaren edo baserriaren eta haien jabetzen eta lur erantsien oinordeko edo legatudun baten edo batzuen alde egiten diren esleipenak, haien herentzia osoaren aldean duten balio handiagoa denean esleipendunaren herentzia kuota baino.

Oinordeko bat baino gehiago daudenean, oinordetza banatu egin behar da. Zuzenbide fiskalaren aldetik, banaketa hau erregela propioa jarraituta egiten da, hau da, berdintasun edo proportzionaltasun printzipioa jarraituta. Oinordeko bakoitzarentzat garrantzitsua izango da bere kuota idealaren balioa, bazter batera utziz batutako gauzak. Proportzionaltasun erregela honen helburua da Ogasuna kaltetuta ez egotea banaketa egin den moduarekin. Gutxiago ordaintzeko biderik ohikoena da aitortutako balioekin jokatzea eta egiaztapenaren ondoren ateratzen diren balioekin.

Adibidez, oinordekoek ahaidetasun maila desberdina dute hildakoarekin. Ahaidetasun hurbilagoa dutenei, hau da, karga tasa txikiagoa dutenei, gauza batzuk hartzen dizkiete, eta gauza hauen balio fiskala ondarearen gaineko zerga urrunago dago errealetik. Oinordekoak badaki gero egiaztatuko dela. Erregela fiskal hau ez balitz existituko, egiaztapenagatik ateratzen den plusa jasango luke eskuratzaile batek. Horrela, Ogasun publikoak diru gutxiago bilduko luke. Gero, oinordekoak euren artean moldatuko dira. Horregatik, legeak ezartzen du egiaztapenaren ondoren ateratzen den soberakina oinordeko guztien artean banatuko dela. Erregela hau bakarrik oinordetzan aplikatzen da, gainera, ez da aplikatuko testamentugileak gauzak espresuki banatu baldin bazituen. Kasu honetan, legatuekin gertatzen den bezala, salbu zati alikuotakoak badira, egiaztapenean agertzen direnean, gehikuntzak eragina dute bakarrik gauza eskuratu duen pertsonaren gain.

Banaketa egiterakoan, ordaindutako gehiegizko adjudikazioak ager daitezke. Eskualdaketaren zergaren menpe egongo dira ordainduta egin baldin baziren. Legegilea pentsatzen ari da ordaindutako eskualdaketaren bat gertatu dela, baina posible da gehiegizko adjudikazioa dohain gertatzea. Kasu honetan, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga ordaindu behar da.

Gipuzkoan, nahiz eta soberakina agertu, ez da aplikatzen kasu batean: ez dago gehiegizko adjudikaziorik ezkontidearen alde baldin bada, edota bikotekidearen alde baldin bada, edo eta oinordeko alde baten alde baldin bada, edota, azkenik, legatu hartzaile baten alde egin baldin bazen, eta, zehazki, zati alikuotakoa baldin bada. Noiz gertatzen da kasu hau? Eskuratzen baldin badute ohiko etxebizitza edo baserria eta euren eranskinak eta lurra. Kasu honetan, ez du garrantzirik gauzaren balioak bere kuota ideala gainditzea.

Uko Egiteak

1. Herentzia eta oinordetzari edo legatuari arbuio soil, arrunt eta doakoa egitean, horren onuradunek arbuiatutako edo uko egindako zatiaren eskurapenarengatik ordainduko dituzte zergak, uko egin edo arbuiatzen duenari aplikatu beharreko tarifaren arabera, salbu kausatzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasunagatik karga handiagoko tarifa ezarri behar bada.

2. Pertsona jakin baten alde oinordetzari uko egiten zaio gainerako kasuetan. Uko egiten duenari exijituko zaio zerga, horrez gain, arbuiatutako zatia lagatu edo dohaintzan emateagatik likidatu beharko dena eragotzi gabe.

3. Herentzia nahiz legatuei dagokion zergaren epea iraungi ondoren egindako arbuio edo ukapena dohaintza gisa ulertuko da zerga ondorioetarako.

Bi uko egite moten artean bereizten da:

a) Soila, arrunta eta doakoa beste oinordekoen alde.

b) Pertsona zehatz baten alde uko egitea.

Lehendabiziko kasuan, ulertzen da eskualdaketa bat bakarrik gertatu dela, hildakoagatik errenuntzia egin duen onuradunaren alde. Hildakoarekin dagokion ahaidetasunari dagokionez, errenuntzia egin duenarena kontuan hartzen da, salbu kausatzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasunagatik karga handiagoko tarifa ezarri behar baldin bada.

Bigarren kasuan, bi eskualdaketa daude:

1. Mortis causa: hildakotik oinordeko edo legatu hartzaileari.

2. Inter vivos: oinordeko edo legatu hartzaile eta erosle edo dohain hartzaile.

Hirugarren puntua da herentziari nahiz legatuari dagokion zergaren epea iraungi ondotik egindako arbuio edo ukapena dohaintza gisa ulertuko da zerga ondoretarako. Bi uko egite motaren artean bereizten da:

a) Soila, arrunta eta dohain beste oinordekoen alde: ulertzen da eskualdaketa bat bakarrik gertatu dela, izango da hildako pertsonagatik errenuntziaren ondorengoei. Hildakoarekiko ahaidetasunari dagokionez, errenuntzia egin duenarena kontuan hartzen da. Salbuespena: kausatzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasunagatik karga handiagoko tarifa ezarri behar baldin bada.

b) Pertsona zehatz baten alde uko egitea (dohain edo ordaindutakoa): bi eskualdaketa daude, bata da mortis causa (hildakotik oinordeko edo legatu hartzaileari) eta beste bat, inter vivos (oinordeko edo legatu hartzaile eta erosle edo dohain hartzaile).

Errenuntzia egiten bada preskripzioa gertatu ondotik, ulertzen da dohaintza bezala. Orduan hasten da zenbatzen preskripzioa.

Entradas relacionadas: