Olerkarien Belaunaldikoak eta Bertsolarien Arteko Txapelketak

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Nortzuk Olerkarien Belaunaldikoak. Idazleak Eta Lan Bana Adierazi.

Aitzolek “Olerti egunak” antolatu zituen. Jai lehiaketa hauen bitartez moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari. Une hartan mamitzen den poeta taldeari “olerkarien belaunaldia” deitu ohi zaio. Hasiera batean, poesía hautatua, zaila landuko dute. Baina “herrigintzarako poesía” helburu zutenez, eredu errezago bat hautatuko dute. Lizardi,

Lauaxeta eta Orixe dira olerkari famatuenak.

LIZARDI (Zarautz): BIOTZ-BEGIETAN(1932)

LAUAXETA(Laukiz):Bide Barrijak(1931) eta Arrats beran(1935)

ORIXE (Orexa): Jainkoaren billa, Santa Cruz apaiza(1929)

Nola Sortu Bertsolarien Arteko Txapelketak. Norztuk Lehen Txapeldunak.

II.errepublika (1931) etorri baino urtebete lehenago eman zuen bertsolaritzak prestigioa hobetzeko urrats garrantzitsua. Manuel Lekuonak Bergarako Eusko Ikaskuntzaren V.biltzarrean ahozko literaturari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Lekuonaren esanetan, bertsolaritza ez zen arlotekeria bat; bertso haiek, zerbait gehiago izkutatzen zituzten. Lekuonaren hitzaldiak, ondorioak izan zituen euskaltzaleen artean. Hala, Aitzolek “BERTSOLARI EGUNAK” antolatu zituen. Txapelketa hartan, adin eta herrialde desberdinetako bertsolariek parte hartu zuten.

Txirrita, Uztapide eta Zepai ditugu lehen txapeldunak.

Bertsoak Airean Ez Ezik, Airean Ere Zabaldu. Lekuona Eta Makazagaren Ekimenak.

Lekuonarena erantzunda dago 6.ariketan.

-Juan Jose Makazaga,DONOSTIA;

inprimatzailea genuen, hamaika kanta pape ratera zen haren moldiztegitik.

Bertsoetarako grinak bultzaturik, “bertso berri”z osatutako sortak kaleratzeari ekin zion. Xenpelar,Bilintz,Txirrita eta beste askoren lanak bere kabuz inprimarazi zituen, jatorrizko testua zintzo errespetatuz. Makazagaren ahaleginak, ordea, ez ziren horretan bukatu.1931-32an hiru orritako bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, BERSOLARIYA izenekoa. Aldizkariak, autore zahar eta berrien, hegoaldekoen nahiz iparraldekoen bertsoak zekartzan.

XIX. Mendean Nagusitu Ziren Bertsolariak. Nolako Estimazioa Gizarte Eta Eskolatuen Artean.

Erromantizismoaren (XIX.mendea) eredu ditugu Etxahun, Iparragirre, Bilintx eta Xenpelar.

-PIÈRRE TOPET ETXAHUN, zuberoan jaio zen. Haurtzaro gogorra pasa zuen. Olerki autobiografikoak idatzi zituen,bere bizitzaren pasarterik mingarrienak laburbiltzen dituzte. Bestalde, olerki satirikoak ere idatzi zituen.

-JOSE MARIA IPARRAGIRRE (Urretxu). Gerrate karlistan sartu zen,Gipuzkoako gudalostean, Karlisten alderdian. Ez omen zitzaion aski iruditu Bergarako besarkada eta Frantzian ibili zen bere gitarrarekin kantari. Poesiaren bidez kantu bihurtzen du herriak bizi duen foruenganako sentipena. Gernikako arbola sinbolo eta ikur bihurtu zuen. Lehen kantautorea dela esan dezakegu: hitzen eta musikaren sortzailea da.

-INDALEZIO BIZKARRONDO “BILINTX”: DONOSTIA: Bertsolariek normalean

tratatzen ez duten maitasun gaia era landuan eta lirikotasunez erabili zuen. Bat-bateko jarduna baino, ordu askotako lana nabari zaio: hiztegia, konparazioa, metafora….

Lanak:

-Maitasun gaiak: triste bizi naiz eta, loriak udan….

-Satirazkoak: Hiru erregeak, zaldi baten bizitza…...

-XENPELAR (Oiartzun),hiru gai nagusi landu zituen: gerraren aurkakoak, bertso didaktikoak,betso satirikoak.

Bertsogintza idatziarekin zerikusirik ez duen bertsogintza herrikoia dantzan jarriko du. Dena da ahozkoa, bat-batekoa..Bertsogintza honek ez zituen idatzizkoaren moldeak jarraitu. Esaldi zaharrez eta atsotitzez hornituriko bertsoak dira.

Jende ikasiak,ezjakin arlotetzat hartu zituen bertsolari guztiak.

Purista Eta Garbizaleen Iritzia. Eragin Bertsolaritzari Joera Garbizaleak.

Entradas relacionadas: