Oroimen Motak eta Sailkapena: Gida Euskaldun Baterako
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB
Oroimen Motak
Iraupen Handiko Oroimena
Faseak:
- Ezagutza deklaratiboak (kontzeptualak).
- Ezagutza prozedimentalak (praktikoak).
Oroimen Deklaratiboa
Ezagutza orokorrak buruan gordetzea (gertaerak, arauak, kontzeptuak eta esperientzia pertsonalak). Tuving, 2 mota:
Oroimen Episodikoa
Esperientzia pertsonalen informazioa jaso eta gorde, garai eta espazio zehatzean (ezkontza eguna, heriotzak).
Oroimen Semantikoa
Munduari buruzko ezagutzak osatutako biltegia. Kontzeptuak, arauak, gertaerak eta haien arteko harremanak barne hartzen ditu. Hori guztia gizabanakoaren jakinduria/ezagutza kulturala da, izaera entziklopedikoa du.
Oroimen Prozedimentala
- Trebetasun motore, pertzeptual eta kognitiboak nola eskuratu, gorde eta berreskuratzen diren (igeri egiten jakitea, plano bat interpretatu).
- Aurrekoak baino oroimen inkontzienteagoa eta praktikaren bidez, ereduak behatuz eta jokabide estrategikoaren bidez eskuratu.
- Aurreko ezagutzak baina zailagoak eskuratzeko baina ahazteko ere zailagoa: sakona eta iraunkorra.
- Jarduerak hitzen bidez deskribatzea zaila.
Oroimen Inplizitua
Paziente amnesikoekin egindako ikerketan emaitzetan oinarritua:
- Oroimen inplizituan ez da jatorrizko ikaskuntza zergaitikan gogoaratu behar.
- Informazioa nahi gabe eta era ez kontzientean gordetzen da.
- Ebaluazioa: hitzak osatzeko jarduera ezberdinak (priming efektua).
Oroimen Esplizitua
Ezagutza zehatzen berreskuraketa kontziente eta nahietakoa.
- Ebaluazioa: ohiko oroimen eta ezagutza prozeduren bidez.
- Paziente amnesikoak: Disoziazio garbia 2 oroimen moten artean. Oroimen esplizituaren aurrean ezintasuna, oroimen inplizituaren aurrean jokabide nahiko egokia.
Oroimena Eguneroko Bizitzan
Oroimen Autobiografikoa
Gure bizitzako momentu garrantzitsuenak antolatu, askotan interpretazioz eta irudimenaz beterik.
- 3/4 urterekin hasi.
- Adinduen oroimen autobiografikoa.
Lekukoen Oroimena
- Nola oroitzen ditugu ikusi ditugun gertaera lazgarriak.
- Psikologia juridikoan ikertua.
- Gizabanakoen joera: espero dugunaren araberako oroitzapenak.
- Loftus eta Palmer: ez da oso fidagarria.
- Zailtasunak gertatutakoa eta aditzera eman dena ezberdintzeko.
- Ez fidagarritasunaren beste faktoreak: emozio intentsoak, pasatako denbora.
Beste Motatako Oroimenak
Atzera Begirako Oroimena
Iraganean gertatutako egoerekin lotutako informazioa gogoratzeko gaitasuna.
Etorkizuneko Oroimena
Etorkizunean egin beharreko jarduerak gogoratzeko gaitasuna.