Osasuna eta Bizi-Estilo Osasungarriak Haurtzarotik: Gida Integrala

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,62 KB

Osasuna Bizimodu Gisa, Osasun-Faktoreak

Osasuna bizitzeko modu bat da, pertsona bakoitzak askatasunean, erantzukizunez, zoriontasunean eta elkartasunean eraiki behar dituen bere aukerak bizi kalitate hobea izateko. Funtsezkoa da haurtzarotik bizi-estilo batzuk hartzea eta gaixotasunei aurrea hartzeko jardutea.

Giza Biologia

Gizakiak, herentzia biologikoari esker, hornidura genetikoa jasotzen du gurasoengandik, gorpuzkeran eragina duena. Gizakiok ahalmena dugu gure ingurura egokitzeko, eta inguruneak ere mugatzen gaitu.

Bizi-Estiloak

Osasun fisikoa eta psikikoa eta haiei lotutako bizi-kalitatea ez datoz geneetan grabatuta; pertsona bakoitzaren uneko eta iraganeko portaeren araberakoak izaten dira. Jendeak osasungarriena desiratzeko gai izan behar du, inguruak hainbat aukeren artean hautatzeko aukera ematen dionean. Komunitate bateko pertsonen bizi ohiturak osasungarriak badira, inguruko baldintzak ere osasungarriak izango dira, eta haurrei ohitura osasungarriak barneratzen lagunduko die.

Osasun-Laguntza Sistema eta Ingurumena

Osasun-laguntza sistema, elikadura, bizilekua eta lana dira osasunaren oinarrizko zutabeak, "osasuna jendea bizi den eta jendeak lan egiten duen lekuetan dagoelako eta leku horietan galtzen delako". Osasun laguntzako sistemaren baliabideek eskuragarri egon behar dute, biztanle guztiek erabiltzeko modukoak izan behar dute eta erabilera egokia bermatzeko bezain onak.

Ingurumena: Ingurumen kutsadurari eragiten dioten osagai guztiak hartzen ditu. OME interesatu izan da ingurumen faktoreez eta pertsonen osasunean duten eraginez, eta duela urte batzuetatik gure planetan ondorio larri eta atzeraezinen berri ematen hasi da. Helburua garapen iraunkorra izan behar duela aldarrikatu zen; gizateriak planetaren iraunkortasun ahalmenaren mugen barruan iraun behar du, etorriko diren belaunaldien etorkizuna bermatzeko.

Osasun Hezkuntzan Sozializatzea

Osasun hezkuntzan sozializatzea jaio aurretik hasten da eta norbanakoaren garapen-prozesu guztian izaten da. Haurraren garapena bitarteko sozial eta kulturalak dituen prozesua da; pertsona batzuek parte hartzen dute garapenean. Haurrarekin bizi diren pertsonak erreferentzia izango dira eta bizi estilo osasungarriak transmitituko dizkiote edo ez. Prozesu horri sozializazio esaten zaio eta bizitza osoan irauten du, haurtzaroan askoz ere biziagoa izaten da, etapa horretan jasotzen direlako norbere buruarekin eta gainerakoekin modu egokian bizitzeko aukera ematen duten osagai guztiak.

Pertsona heldu baten beharra du bere bizi-behar guztiak asetzeko, eta harreman horren bidez garatuko da sozializazio prozesua, bere nortasuna lantzen eta pertsona gisa gero eta autonomoago izaten utziko diona. Lehenengo urteetan, umeen behar nagusiak elikadura, higienea, atsedena eta komunikazioa dira. Gertuen dauden helduek erantzungo diete eskari horiei. 3 urtetik aurrera, ez dituzte hainbeste behar izaten helduak beren behar batzuk asetzeko eta autonomia maila izaten dute; oinarrizkoa da haurrekin lanean jarraitzea alderdi hori hobetzeko. Ohitura pertsonalak eta elkarbizitzakoak eskuratzea bultzatu behar da bizitzako lehen urteetatik; haurren eta helduen artean giro osasungarri, estimulagarri eta aberatsa sustatu behar da, eta ikasteko prozesua erraztu eta geroko etapetan ager daitezkeen arazoei aurrea hartu behar zaie.

Haurraren Osasun Eragilea eta Osasun Hezkuntzaren Gaitasunak Curriculumean

Haurraren osasun eragilea: Osasun hezkuntzaren barruan, funtsezkoa izango da Haur Hezkuntzan jardutea. Harreman estua dago osasun ohiturak hartzearen eta haurraren garapen fisiko, psikologiko eta intelektualaren bidezko ikaskuntzaren artean. Haurren artean osasuna sustatzeak ahalbidetzen du ohitura eta bizi estilo osasungarriak normalizatzea eta ohitura eta bizi-estilo horiek eguneroko bizitzako jardueren parte izatea.

Osasun hezkuntzaren gaitasunak curriculumean:

  • Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikasi dezan.
  • Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren konfiantza eta ekimena gara ditzan.
  • Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin.
  • Familia naturala behatzeko eta horiek aztertzeko eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte eta kultura jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.

Entradas relacionadas: