Pertzepzioa, Oroimena eta Adimen Emozionala

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Pertzepzioaren osagarriak

Zentzumenen prozesua, prozesu sinbolikoa: Zentzuek jasotzen duten informazioa interpretatzen eta antolatzen du. Eta horrek sinbolizatzea dakar, zeren hautemandako gauza bakoitza kontzeptu batekin lotzen dugu.

Pertzepzioan eragina duten faktoreak

Estimuluen eta zentzumenen ezaugarriak

Jatorrizkoa: Faktore genetikoak dira pertzepzioan eragin duten bakarrak.

Enpirikoa: Hautemate jardueran, ikastea oinarrizkoa da.

Pertzepzio-egoerak eta hartzailearen ezaugarriak

Hautematen dugun guztia pertzepzio egoeraren eraginpean dago. Pertsonaren aldez aurreko jarrerak eta esperientziak baldintzatu egiten dute hautematen dena. Pertsonen pertzepzio-egoeran eragin duten faktoreak ondorengoak dira:

Informazioa gordetzea

Oroimenaren lehen prozesu garrantzitsua informazioa gordetzea da. Sentitutako emozioak, hausnarketa intelektuala… poliki-poliki, oroimenean pilatzen joaten dira. Horrelaxe osatzen da gure izaera.

Oroimenaren funtzionamendua oso konplexua da eta oroimenak hainbat egitura edo informazio-biltegiz osaturiko sistema gisa funtzionatzen du. Sistema horren barruan, hiru biltegi bereizten dira. Lehenengo zentzumenezko oroimena da, kanpoko informazioa hartzen du baina bakarrik irauten du 2-3 segundo. Gehiago irauten badu informazioa iraupen laburreko oroimenera pasatzen da, hor 15-20 segundo irauten du eta azkena, iraupen handiko oroimena da. Honek iraupen handiko oroimena du.

Zentzumenezko oroimena

Inpresiook zentzumenezko oroimenean biltzen dira. Oso gutxi irauten duten inpresioak dira.

Zentzumenezko oroitzapenean bi biltegi nagusi daude:

  • Ikonoen oroimena, zeinetan ikusmenaren bitartez jasotako informazioa biltzen du
  • Oihartzunen oroimena, entzumenaren bitartez jasotakoa.

Ikono hauek zenbait ondorio ditu:

  1. Ikono bat ikusmenaren bitartez jasotako irudi baten kopia zehatza da.
  2. Ikonoen oroimena oso gutxi irauten du.
  3. Oso arin ahultzen da.

Adimen emozionala

Golemanek esaten du Adimen kontzeptuak bizitzarako ezinbestekoak diren gaitasun asko albo batera uzten ditu. Zerebroaren eta jokabideen ikerketen oinarrituz, autoreak azaltzen du zergaitik adimen-koziente handidun pertsona batzuek bizitzako hainbat arlotan porrot egiten duten eta beste batzuek, adimen-koziente txikiagoa izanez, arrakasta izaten duten. Inteligentzia emozionalaren kontzeptuan beste trebetasun batzuk sartzen dira: sentimenduak… Trebetasun horiek era egokian sozializazeko beharrezkoak diren izaeren berezitasunak egituratzen dituzte: autodiziplina, errukia, altruismoa.

Entradas relacionadas: