Pilak eta Metagailuak: Ezaugarriak eta Funkzioak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Zer dira pilak? Erreakzio kimiko batean sortzen den energia, energia elektriko bihurrarazten duten elementuak dira.

Zertarako erabiltzen dira? Aparatu eramangarri txikiak elikatzeko erabiltzen dira.

Zer korronte-mota sorrarazten dute pilak eta metagailuek? Sorrarazten duten korronte-mota zuzena da.

Zein da pilek daukaten arazorik handiena? Erregai kimikoa behin agortu ondoren, ezertarako balio ez izatea eta bota egin behar da.

Aipatu pilek daukaten ezaugarriak, eta azaldu itzazu:

  • Indar elektroeragilea: Pilaren irteeran daukagun tentsioa adierazten du.
  • Kapazitatea: pila batek eman dezakeen guztizko elektrizitate-kopurua.
  • Barne-erresistentzia: Pilaren neurrien, eta elektrolitoaren kontzentrazioaren eta temperaturaren araberakoa izango da balio hau.
  • Erregimen izendatuaren korrontea: Polarizazioaren ondorioek i.e.e. eta garrantzitsuan gutxitu gabe, pila batek eman dezakeen gehienezko korrontea.

Nola dago osatuta pila bat? Pila baten oinarrizko elementua egiteko nahikoa da elektrolito batean material desberdinetako bi elektrodo sartzea.

Zein da pilak eta metagailuen arteko ezberdintasuna. Metagailuak berriro ere karga daitezke, elektrodoen artean elikadura-iturri batetik edo bateria kargatzaile batetik hartutako potentzial-diferentzia aplikatua.

Zein bi metagailu-mota daude? Zer elektrolito erabiltzen da kasu bakoitzean?

  • Metagailua Azidoa edo metagailu alkalinoa -Azidoetan: Azido sulfuriko disoluzioa erabiltzen da.
  • Alkalinoetan: Potasio Hidroxidoa.

Nola deskargatzen dira metagailuak? Elektrodoen artean hargailua konektatutakoan, erreakzio kimikoak korronte elektrikoa emango dio kanpoko aldeko zirkuituari, harik eta elektrodoen gai eragileak agortzen diren arte.

Nola kargatzen dira metagailuak? Deskargatua dagoen metagailuari tentsioa emanez gero, elektrodoen eta elektrolitoaren hasiera bateko baldintzak berriz ezarriko ditu korronte elektrikoak.

Zeintzuk dira metagailuek dituzten osagarriak?

  • Ontzia eta estalkiak
  • Saretxoak eta Xaflak
  • Tapoiak
  • Bereizgailuak
  • Elektrolitoa
  • Gelaxken arteko konexioak
  • Zelulak

Zer da metagailuen ahalmena? Unitatea eta formula Berorrek gordetzen duen elektrizitate kopurua hori ampere-ordutan neurtzen da. Q= I x t


Zein faktoreek daukate eragina metagailuen ahalmenean? Temperatura baxuek ahalmena txikiagotu egiten dute. -Metagailuari korronte-kopuru handiak askatzea eskatzen diogunean, Xafletako erreakzio kimikoak gainazalekoagoak dira eta, horrela, azkarrago deskargatuko da metagailua, ahalmena murriztuta.

Zergatik da garrantzitsua metagailu bat kargatzeko unean, karga-korrontea zaintzea? Fabrikatzaileak gomendatzen dituen gehienezko balioetatik gorakoa izan ez dadin.

Zer gertatzen da metagailu batean, deskargatuz joan ahala, deskargatzeko muga tentsiotik jaisten bada? Berun Sulfatozko kristalak, oso handiak, eratzeko joera dauka deskarga prozesuak , eta zail gertatzen da gero karga prozesuan berriz osatzen.

Nola mugatzen da metagailu baten bizitza? Epe luzeetan kargatu gabe gordeta egoteak eta metagailua erabiltze hutsak, aldaketak eragingo ditu elektrodoetan eta herdoildu egin daitezke, edo Xaflak sulfatu.

Zer da metagailuen autodeskarga? Metagailua luzaroan erabili gabe edukiz gero, ahalmena murriztu egingo da. Auto-deskarga izenaz ezagutzen dugu gertzera hori.

Zer egin behar da autodeskarga hau sahiesteko? Metagailua temperatura baxuan izatea.

Zein bi eragiketak dira oinarrizkoak metagailuak ondo mantentzeko?

  • Elektrolitoaren egoera zaintzea.
  • Garbitzea

Metagailuen mantentze-lanen barruan, nola neurtu dezakegu daukaten karga?

  • Elektrolitoaren dentsitatea neurtu.
  • Gelaxken tentsioa neurtu

Entradas relacionadas: