Pintura Gotikoa eta Berpizkundeko Artea: Ezaugarriak eta Garapena
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,78 KB
Pintura Gotikoa
Pintura gotikoan, horma-pintura desagertu eta beirateek ordezkatu zuten. Ohol gaineko pintura garatu zen, elizetako hormek funtzio sostengatzailea galdu baitzuten. Kristalezko irudi polikromatuek katedral gotikoak argitu eta apaintzen zituzten, hezkuntza-funtzioa ere betez. Miniaturak, Erdi Aroko biblietan aurkitzen diren tamaina txikiko irudiak, oso modu sinplean eginak zeuden. Testuaren hasierako hizkia handiagoa zen, eta testua dotorea.
Erretaulak, egurrezko ohol multzoak, aldarearen atzealdean edo alboetako kaperetan kokatzen ziren, tenplea edo olioa erabiliz. Ohol gaineko pinturan ere tenplea eta olioa erabiltzen ziren, diptiko, triptiko edo poliptikoak sortuz.
Gai erlijiosoak (Kristo gurutzifikatua, Ama Birjina) eta profanoak lantzen ziren. Simetria, kolore biziak (batzuetan irrealak) eta argiaren balio sinbolikoa garrantzitsuak ziren. Perspektibarekiko eta bolumenarekiko interesa handituz joan zen.
Pintura Gotikoaren Etapak:
- Estilo lineala edo frantsesa.
- Trecentoko pintura:
- Florentzia: Giotto.
- Siena: Duccio, Simone Martini.
- Nazioarteko estiloa.
- XV. mendeko pintura flandestarra (primitibo flandestarrak).
Berpizkundea: Arte Estiloaren Ezaugarri Orokorrak
XIII. mendean hasitako aurrerapen ekonomiko, demografiko eta urbanoek gizakiaren balio eta pentsamoldeak aldatu zituzten, Erdi Arotik Aro Modernora igaroz.
Berpizkundeko kultura gizakiaren balioetan oinarritu zen, Antzinateko kultura klasikora itzuliz. Humanismoak ezagutza objektiboa eta kritikoa bultzatu zituen, gizakia ardatz hartuta. Gizakia naturaren erdigune bihurtu zen, eta proportzioek gizakia hartu zuten eredutzat.
Ezaugarri nagusiak:
- Antzinate klasikoko forma eta gaien berreskurapena.
- Erdi Aroko teozentrismoaren aurrean, mundu antropozentrikoa.
- Artearen paganizazioa.
- Edertasunaren kontzeptu berria.
- Arrazoiaren garrantzia, zientziaren garapenarekin.
- Naturaren garrantzia handiagoa.
- Artista, gremioetatik kanpo, bere buruaren jabe.
- Ideia hauen gauzatzea Italiako hirietan.
- Noblezia, burgesia eta agintarien mezenasgoa.
Italiako Berpizkundearen Etapak:
- Quattrocento: Medicitarren Florentzia.
- Cinquecento: Berpizkundearen goren aldia.
- Manierismoa: Arte intelektuala, jakintsuen zerbitzura.
Berpizkundeko Arkitektura
Antzinateko forma arkitektonikoak berreskuratu ziren:
- Materialak: Harria, adreilua, aparailua, hormigoia.
- Elementu sostengatzaileak: Zutabeak, hormak, pilareak.
- Elementu sostengatuak: Arkua (puntu erdikoa, arku zorrotzaren ordez), dintela, zutabeak, taulamendua, frisoa, erlaitza. Kanoi-ganga, ertz-ganga eta ganga trenkatua.
- Ornamentuzko elementuak: Hormetan, lore-uztailak, barandak, fruituak, domina handiak...
- Ezaugarri formalak eta estetikoak: Forma sinpleak, gizakiak markatutako proportzioak, horizontaltasuna, matematika kalkuluen garrantzia.
Eraikuntza Motak:
Arkitektura Zibila:
Jauregiak:
Elizen pareko garrantzia hartu zuten. Florentziatik Italia osora zabaldu ziren. Familia boteretsuen hiriko etxebizitzak ziren, gotorleku funtzioa galduta. Forma kubikoa, oinplano karratua, patio baten inguruan antolatuta. Hiru pisu:
- Behekoa: zerbitzuetarako.
- Erdikoa: luxuzko gelak.
- Hirugarrena: familiaren bizitokia.
Villak:
Noble edo merkatari aberatsen landa-etxeak, hirietatik gertu (adibidez, Medici familiaren villa Florentziatik gertu).
Arkitektura Erlijiosoaren Ezaugarriak:
- Oinplano longitudinala (gurutze latindarra), oinplano zentralizatua eta oinplano basilikalaren berreskurapena.
- Elementu klasikoen erabilera, oinplano gotikoen ordez.
- Gotikoaren zentzu sinbolikoaren galera.
- Arkitekto garrantzitsuenak: Brunelleschi, Alberti, Sangallo, Bramante, Migel Angel, Palladio.
Quattrocento:
Brunelleschi:
Florentzia, Berpizkundeko arkitekturaren erdigunea. Brunelleschi, Donatello eta Masacciorekin batera, Berpizkundearen aitzindaria. Erroma zaharreko eraikuntza-sistemak berreskuratu zituen, perspektiba eta espazioaren linealtasuna garatuz. Arkitekto berritzailea, arrazoian oinarritua.
- Eraikin zibilak: Errugabeen Ospitalea (fatxada) (Florentzia), Pitti Jauregia (Florentzia).
- Eraikin erlijiosoak: Florentziako katedraleko kupula (Santa Maria dei Fiore), San Lorentzo eta Izpiritu Santuaren basilikak, Pazzi kapera.
Alberti:
Humanista, Berpizkundeko gizon unibertsalaren ideala. Arkitekturaren inguruko lehen tratatua idatzi zuen. Zenbakian eta proportzioan oinarritutako arkitektura zientifikoa sortu zuen. Proportzioa giza figurarekin erlazionatuta zegoela uste zuen, neurketa-sistema berria sortuz. Harmonia, proportzioa eta simetria eraikinetan islatu behar ziren.
- Eraikin zibilak: Rucellai Jauregia.
- Eraikin erlijiosoak: Riminiko Malatestaren Tenplua, Santa Maria Novellako fatxada, Mantuako San Andres.
Cinquecento: Bramante eta Migel Angel
XVI. mendean, estilo errenazentista sistematizatu zen, handitasun eta klasizismo handiagoa lortuz. Erroma eta Venezia gune kultural bihurtu ziren, Aita Santuen mezenasgoarekin. Maisu handien garaia, edukiari, funtzioari, antinaturalismoari eta edertasun kontzeptu subjektiboari garrantzia emanez.
Ezaugarriak:
- Edertasunaren printzipioak (proportzioa, simetria, perspektiba). Neurriaren eta orekaren nagusitasuna.
- Arkitektura-elementuen garrantzia, hornitzaileena baino handiagoa.
- Oinplano zentralaren nagusitasuna.
- Mota guztietako eraikuntzak, jabeen oparotasuna eta boterea adierazteko.
Donato Bramante (1442-1514):
Klasizismo arkitektonikoaren hasiera. Milanen hasi zen lanean, Sforza dukearentzat. Erroman, aztarna klasikoek liluratu zuten, dekorazioa desagerraraziz eta neurria eta proportzioa oinarri hartuz.
- Eraikin erlijiosoak: San Pietro in Montorio tenpletea.
Migel Angel:
- Eraikin zibilak: Farnesio Jauregia (Erroma).
- Eraikin erlijiosoak: Vatikanoko kupula.
Manierismoa:
Klasizismoaren aurkako erreakzioa, Errenazimenduko edertasun ideala zalantzan jarriz. Maisu handiei kopiatuz, baina nortasun propioa mantenduz. Aldaketa sakonak maila guztietan. Edertasun klasikoaren ezaugarriak askatu ziren (oreka, argitasuna, baretasuna). Barruko tentsioen islada, dotorea eta intelektuala.
Arkitektura Manieristaren Ezaugarri Orokorrak:
- Ezaugarri klasikoak eta manieristak eraikin berean.
- Dekorazioaren garrantzia.
- Gela estuak, perspektiba-efektua areagotzeko.
- Nahita egindako akatsak.
- Elementu klasikoak, funtzioa galduz eta dekoratzeko erabiliz.
Migel Angel:
- Eraikin zibilak: Laurentziar Liburutegiko Eskailera (Florentzia).
Palladio:
- Eraikin zibilak: Villa Rotonda (Villa Capra).
- Eraikin erlijiosoak: San Giorgio Elizako fatxada (Venezia), Il Redentore Elizako fatxada (Venezia).
Vignola:
- Il Gesu Elizaren oinplanoa (Erroma).
Della Porta:
- Il Gesu Elizaren fatxada.
Errenazimenduko Eskultura
XV. mendean, Florentzian sortu zen. Eskultoreak Erdi Aroko tailerrei lotuta zeuden, baina teknika menperatzeko ahalegina erakutsi zuten. Naturalismorako joera, errealitatera hurbiltzeko nahia eta erretratoa dira ezaugarri nagusiak.
- Materialak: Italian, marmola eta brontzea; Espainian, egur polikromatua.
- Teknika: Erliebean, *schiacciato* teknika (oso erliebe laua). Harria zuzenean lantzen zen.
- Gaiak: Mota guztietakoak (erlijiosoak, heriotza, mitologikoak, erretratuak, gizakia). Gorputz biluziaren edertasun sentsuala berreskuratu zen.
Errenazimenduko eskultura Erdi Aroko arkitekturarekiko menpekotasunetik askatu zen. Katedraletako fatxadetako erliebe bidezko dekorazioa ia desagertu zen. Eskulturaren kontzeptu berria: plazer estetikoa emateko gaitasuna. Mukulu borobileko eskulturak ugaritu ziren, eta erliebeak erretauletan, pulpitoan edo hilobietan mantendu ziren.
- Quattrocentoan eta Cinquecentoan: Jarrera lasaia, konposizio orekatua (ez simetrikoa).
- Estetika manierista: Konposizio zentrifugo eta bihurriak, sentimendu sakonak adierazteko.
Irudiak *contrapposto* jarreran (gorputzaren pisua hanka batean).
Artistek gizarte-mailan aitorpen handiagoa lortu zuten, egoera ekonomikoa hobetuz.
Etapak eta Artista Nagusiak:
- Quattrocento: Brunelleschi, Ghiberti, Donatello, Verrocchio.
- Cinquecento: Migel Angelen gorenaldia Erroman.
- Manierismoa: Migel Angelen itzalpean. Cellini, Giambologna.
Errenazimenduko Pintura
Artistak, eskultore edo arkitekto izateaz gain, pintoreak ere baziren. Antzinako pinturari buruz gutxi ezagutzen zenez, artistek askatasunez interpretatu zuten klasizismoa.
Teknika:
- Horma-pinturaren garrantzia (freskoa edo horma-tenplea).
- Tenplea, ohol gaineko koadroetarako.
- Mihise gaineko olioaren hedapena (tamaina handiko koadroak).
Gaiak:
Erlijioa (sekularizazio-asmoarekin), gai mitologikoak, alegoriak, gertaera historikoak, erretratuak...
Konposizioek elementu guztiak elkartu behar zituzten, harmonia eta oreka emateko. Quattrocentoan eta Cinquecentoan, eskema geometrikoak (triangelua, bereziki). Ikusleak obraren zati guztiak aldi berean ikusi behar ditu.
Manierismoan, konposizio sinpleak konplikatu ziren, eszena bat baino gehiago jarriz. Protagonista albo batean, eta artelanaren erdialdean anekdotaren bat.
Perspektibaren Erabilera:
- Errealitatearen azalera bidimentsionalean ilusio optikoa sortzea.
- Obrak batasun-sentsazio handiagoa hartzea.
Brunelleschik perspektiba lineala sortu zuen, objektuak txikiagotuz urruntasun-sentsazioa emanez. Leonardo da Vincik hobetu zuen sistema hau.
Perspektiba eta argiarekiko interesak formula berriak bilatzera bultzatu zuen (adibidez, eskortzoa: adierazpen-planoarekiko perpendikularra den figura baten errepresentazioa, perspektibaren legeak erabiliz).
Argiaren bidez, formei bolumena ematen zitzaien, eta sakontasuna sortzeko ere balio zuen. Argia naturala izango da, eta paisaiak eta arkitekturak agertuko dira.
Marrazketaren eta kolorearen nagusitasunari buruzko eztabaida Florentziako eta Erromako pintoreen artean.
Albertik eta Leonardok uste zuten gorputzaren mugimenduak izpirituaren hizkuntza adierazi behar zuela. Izaeraren, ohorearen eta melankoliaren adierazpena.