Poesia Epikoa: Virgilio eta Eneida
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Virgilioren Eneida
Poesia Epikoaren Ezaugarriak
Poema epikoa, gehienetan, luzea da, pertsonaia heroikoen eginkizun nobleak kontatzen dituena. Epopeia herri baten tradizio epikoa kontatzen duen poema multzoa da. Hiriz hiri joaten ziren "aedo"ak, eta, batzuetan, aldaketak sartzen zituzten kantuetan. Homerorenak ziren Iliada eta Odisea.
Virgilioren Aurrekari Erromatarrak
Literaturan, Erroma Greziako esklaboek eta libertoek zabaldutako tradizioaren menpe zegoen, eta haiei zor zaizkie Grezia eta Erromako jainkoen identifikazioa eta lehenengo poema epikoa latinez. Baina Greziaren aldeko joera honen aurrean, Erromaren tradizio gerrazalea eta abertzalea mantentzen ziren. Epopeia homerikoaren abertzaletasuna hiriari mugatua zegoen. Erromako hiritarrek, harro eta abertzale, gero deitutako "mare nostrum" inguratzen zuten herrien konkistari hasiera eman zioten. Historia hau Erromaren sorrerarekin hasten zen, eta poetak Erromaren iragana kontatzeko irrikitan zeuden. Virgiliok bi joera horiek batu zituen, oreka lortuz, eta emaitza Eneida da.
Virgilioren Aurreko Poeta Epiko Garrantzitsuenak
- Livio Androniko
- Gneo Nevio
- Ennio
Virgilio
Mantuan jaio zen K.a. I. mendean. Baserriko bizimodua, animaliak, mendia eta basoak atsegin zituen. Bere obra haurtzaroko oroimenez eta naturarekiko maitasunez josita dago. 17 urterekin Erromara joan omen zen "Poetae novi"ren taldean sartuz. 23 urterekin Napolira iristen da, eta, beranduago, bere lurretara bueltatzen da, nahiz eta hauek galdu egiten dituen K.a. 40. urtean, Bucolica I eta IX.etan aipatzen duen bezala. Campanian Georgikak eta Eneida idatzi zituen. 11 urte eman ondoren Eneida idazten, Virgilio ez zegoen pozik, eta bidaia bat hasi zuen Grezia eta Asiara, benetako eszenatokiak ezagutzeko eta poemaren akatsak zuzentzeko. Gaixotu egin zen, ordea, eta Augustorekin Italiara itzuli zen. Bertan hil zen.
Eneida
Augustok bakea berrezarri zuen, letrak eta literatura garatzeko giro egokia sortuz. Orduan, Virgiliok pentsatu zuen familia inperiala eta Erromaren sortzailetzat hartzen zen Troiako heroia, Eneas, lotzea. Egitasmoa izugarri atsegin zitzaion Augustori. Erromako familia garrantzitsuenek esaten zuten beraien arbasoren bat Eneasen kidea zela, eta Julio Zesar Julius, Eneasen semea, erlazionatzen saiatu zen. Eneidaren gaiarekiko interesa ez zen bakarrik nazionala, baita dinastikoa ere.
Poemaren Edukia
Poemak hamabi kantu ditu:
- Eneas Kartagora iristen da.
- eta 3. Eneasek bere hiriaren suntsiketa eta bere abenturak kontatzen ditu, Siziliara iritsi arte.
- Didoren eta Eneasen arteko amodioa azaltzen da.
- Ankisesen omenez ospatutako hil-jokoak.
- Eneasen infernurako jaitsiera.
Gainontzeko sei liburuetan, troiatarren eta Italiako biztanleen arteko borrokak deskribatzen dira. Virgilio maitasuna, ontasuna, eskuzabaltasuna eta senidetasuna ekarri zion poesiari. Egungo mendeetako gizarteko kezkak aurreratzen ditu. Inspirazioz greziarra, izpirituz erromatarra eta bihotzez ia kristaua zen. Eneidak Erromaren iragan etsi-etsian oroitua kantatzen du, eta baita bere orain ospetsua ere.
Estiloa
Virgiliok, Odisearen eta Iliadaren egitura osoa, horren pasarte zehatzak eta horren estiloa bereganatzen ditu.