Prozesu Zibila: Alderdiak, Prozedurak eta Eskumen Gatazkak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

1. Alderdi izateko eta prozesurako gaitasuna

Alderdi izateko gaitasuna: Pertsona fisiko eta juridikoek prozesu judizial batean parte har dezakete.

Prozesurako gaitasuna: Norberak prozesu batean eskubideak gauzatzeko gaitasuna, ordezkaritzarik gabe. 2.000 euro baino gehiagoko kasuetan, prokuradorea eta abokatua beharrezkoak dira.

2. Legitimazioa

Legitimazio arrunta: Norberaren eskubideak gauzatzea.

Legitimazio ezohikoa: Besteen eskubideak gauzatzea (adibidez, subrogazioa edo ordezkapen prozesala).

3. Herentziaren bidez prozesua jarraitzea

Parte bat hiltzen bada, haren oinordekoek prozesua jarraitu dezakete. 10 eguneko epea dute prozesua jarraitu nahi duten erabakitzeko.

4. Auzikidetza (Litisconsorcio)

Borondatezkoa (Aktiboa): Interes komuna duten hainbat demandatzaile borondatez batu daitezke prozesu bakarrean.

Derrigorrezkoa (Pasiboa): Demandatu solidarioak demandatu behar direnean, denak sartu behar dira demandan.

5. Hirugarrenen Parte-hartzea

Borondatezkoa: Hirugarren batek bere interesagatik prozesuan parte har dezake (adibidez, istripu batean zauritutakoa eta ibilgailuaren jabea batera).

Adhesioa: Hirugarrenek prozesuan parte har dezakete aldeetako bat laguntzeko.

Laguntza: Hirugarrenek prozesuan lagun dezakete parte bihurtu gabe (adibidez, saltzaile batek erosleari jabetza auzian laguntzen).

6. Demandaren Osagaiak

Demanda: Prozesu judiziala abiatzen duen aurkezpena.

Erantzuna: Demandatuak demandari ematen dion erantzuna.

Kontraeskaera (kontrademanda): Demandatuak demandatzaileari aurkezten dion kontraeskaera.

7. Prozedura Motak

Hitzezko judizioa: Kausa txikiko kasuetarako (6.000 euroraino). Prozesu arina, ez da beharrezkoa saio publiko derrigorrezkoa.

Prozedura arrunta: Kausa handiagoko kasuetarako (6.000 euro baino gehiago). Entzunaldi aurreko derrigorrezko saioa eta saio publiko bat barne hartzen ditu.

8. Prozesu mota aukeratzeko irizpideak

Munta: 6.000 euro baino gutxiago: hitzezko judizioa. 6.000 euro baino gehiago: prozedura arrunta.

Kasua motakoa: Azkartasuna behar duten gaiak (adibidez, jabetza-auziak) hitzezko judizioaren bidez konpontzen dira normalean.

Jurisdikzio Gatazkak

Zein organok duen eskumena. Gatazka egon ahal da organo judizial edo organo administratiboaren artean, zeren inguruan? Nori dagokion gatazkaren konponketa. Zalantza badago, planteatuko da Auzitegi Gorenaren gatazka Salean. Zalantzakoa da, kasu batzuetan, gaia epaitegi arruntean edo militarrean aztertu behar den. Eskumen gatazkak Orden jurisdikzionalen artean gatazkarik balego, Auzitegi Gorenean aztertu beharko zen.

Adibidez, kalean jausten bazara, administrazioaren kontra egingo duzu, baina, aseguratzailearen kontra jo ahal duzu? Bai, baina ez dago bat ere argi non aurkeztu demanda (arlo administratiboan edo arlo zibilean?).

Eskumen arazoa (cuestion de competencia): Orden jurisdikzional berdineko bi epaitegi artean eskumen arazoa dagoenean.

Adibidez, gauza emateko betebeharra: Hartzekoduna (Bilbo): demandatua (Getxo): gauza: (Gernika). Kontratuan hitzartu ahal da leku bat, adibidez, Bilbon. Kode zibilak esaten du gauza dagoen lekuan eta legeak ezartzen du demandatuaren egoitzan. Gatazka egonda (guztiak arrazoia dutelako), goreneko lerrunak aztertu egingo du, kasu honetan probintzia entzutegia.

Entradas relacionadas: