Psikologiaren Definizioa: Etimologia, Antzina eta Gaur Egungo Ikuspegiak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB
Psikologiaren Definizioa (Etimologia, Antzina, Definizioa)
Etimologia: Grezierako psykhé (arima, adimena, espiritua) eta logos (zientzia, ezagutza) hitzen elkarketa da. Hitza antzinatik etorri arren, zientziaren esanahia ez zitzaion XIX. mendera arte eman.
Antzina: Antzina, gaur egun psikologian aztertzen ditugun gaiak Filosofiaren inguruko foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristóteles, Descartes… XIX. mende arte, psikologia Filosofiaren adar bat besterik ez zen (Logika, Etika, Antropologia, Ontologia eta abarreko adarrak bezala).
Definizioa: Aditu guztiek psikologia terminoa onartu duten arren, ez da erraza hitz horren esanahia adierazten duen definizioa ematea, batez ere bi arrazoiengatik:
a) Psikologia hitzaren bidez definitutako teoria ugari dago. Teoria horietako asko kontrakoak dira, zeren azterketak burutzeko Orduña, metodo desberdinak erabiltzeaz gain, helburu desberdinak ere badituzte. Gaitera, psikologia arlo asko dituen zientzia da (klinikoa, hezkuntzakoa, industriala, etab.) eta zail da, erabat, arlo guztiak biltzen dituen definizioa ematea.
b) Psikologiak harreman bereziak ditu beste zientzia batzuekin. Askotan, psikologoek biologia, medikuntza, kimika edo soziologiaren metodo, teknika eta kontzeptuak erabiltzen dituzte. Hala ere, teorialariak saiatu izan dira orohar onargarriak izan daitezkeen definizioak ematen. Hona hemen definizio orokor horietako bat: Psikologia jokabideak eta jokabide horiek baldintzatzen dituzten gogamen prozesuak aztertzen dituen zientzia da.
Jokabidea: Pertsonek eta animaliek egiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu ahal den guztia da.
Gogamen prozesuak: Ezagutza lortzeko erak dira: pertzeptzioa, oroimena, arrazoitzea, arazoak ebaztea, amets egitea, desiratzea, itxarotea, iragartzea. Psikologoek animalien jokabideak ere aztertzen dituzte (laborategian), eta horrek, arazoak sortu izan dituen arren, badu arrazoirik, zeren animalien jokabideak zerikusia du gizakion jokabidean eta erreferentzia bat da gizakiaren portaerak aztertzeko. Hala ere, ez da ahaztu behar, gizakien eta animalien jokabideen artean antzekotasunak egon arren, badirela desberdintasun nabarmenak ere. Arrazoi etikoak direla eta, gizakiekin egin ezin diren esperimentuak animaliekin egin ohi dira. Horrek ere arazoak sortu ditu. Mugimendu ekologistek “Animalien Eskubideen Eskututza” onartzea eskatu dute, animaliekin egiten diren esperimentuak behar-beharrezko kasuetara mugatzeko asmoz.