Rossetti: Pertsonaien azterketa eta harremanak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Nork deitzen dio “Rossetti” protagonistari? Zergatik?

Nork deitzen dio “Rossetti” protagonistari? Zergatik? Zein da bere benetako izena? Zer pentsatzen du bere izenaz?

Victoriak deitzen dio “Rossetti”, izan ere, hark zeukan neurosi obsesiboa, benetazko Rossetti-ren gaixotasunaren antza zuelako. Hasieran, arraroa iruditzen zitzaion horrela deitzea, ez baitu ulertzen margolariarekin zerikusirik duenik. Idazlearen benetako izena Juan Martin da, bere aitonaren izen berdina du, baina ez du asko gustoko, hartaz oroitzapen txarrak duelako, oso zaharra baitzen.

Nor da Victoria? Nongoa da? Nolakoa da?

Nor da Victoria? Nongoa da? Nolakoa da? Non ezagutzen dute elkar?

Sedanoren laguntzaz ezagutzen dira elkar, berak antolatutako Europako Biltzarrean literatura eta neurosi buruzko mahai-inguraturik (psikologoak zeuden), Londreseko National Theatre-en ezagutzen duen neska da Victoria. Emakume altua, jatorra, alaia, dotorea, elegantea eta erakargarria zen. Victoria Donostiarra zen, baina urte gehienak Parisen pasatzen zituen arte galeria batean lan egiten, inportatzen eta esportatzen koadroak. Margotzea gustoko zuen arren, irudimen faltagatik utzi zuen. Hala ere, margolarienganako pasioa kontserbatzen du.

Victoria eta protagonistaren arteko harremana

Nolakoa da Victoria eta protagonistaren arteko harremana?

Elkar ezagutu ondoren, lagunak egiten dira, Victoria idazleari Londres erakusten dion bitartean. Gero eta gehiago ezagutzen duen bitartean, neskaz maitemindu egiten da, baina ez da ezertara heltzen bere harremana ez delako ausartzen esaten maiteminduta dagoela.

Nor da protagonista? Zein da bere arazoa?

Nor da protagonista? Nongoa da? Nolakoa da? Zein da bere lana? Zein da bere arazoa? Nor da Sedano?

Juan Martin du izena, Donostiakoa. Bere haurtzaroan bizitako ekintzek, gerora neurosi obsesiboa izatera eramaten diona; gauzei garrantzi handia emoten eta gauzekin obsesio handia edukitzen; adibidez bere galdutako testua. Erabakiak hartzea kostatzen zaio, elkarrizketak aurrera eramatea batez ere. Idazlea da ofizioz, eta soilik “Paisaje y Gastronomia” argitaratu du. Koldarra da, ez diolako esaten Victoriari maite diola. Bere laguna eta behin bere kidea izan zen Sedano, psikoanalista dena, lagundu egiten dio bere arazoarekin. Behin eta berriro errepikatzen du obsesioarekin zerikusia daukan esaldiak: “Obsesioak bestearekin elkartzeko unean, porrot egiten du”

Entradas relacionadas: