Sabino Arana Goiri: Bizitza, Ideologia eta Euskal Nazionalismoa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

3.2. ARANA GOIRI, SABINO (1865-1903): BIZITZA ETA IDEOLOGIA

1865ean jaio zen, Abandon. Handikien etxekoa zen, karlista familiakoa.

Anaia Luisi esker, argi ikusi zuen Euskal Herriko arazoei bilatu behar zitzaien irtenbidea ez zuela karlismoak ez bilatuko ez aurkituko. "Euskal Herria da euskaldunen aberria" egin zuen oihu.

Bartzelonara joan zen zuzenbidea, filosofia, letrak eta izadi jakintzak ikastera. Euskara ikasten hasi zen. Idatzi zuen Bizcaya por su independencia bere lehen liburua.

BERE IDEOLOGIA: SABINISMOA

JAUNGOIKOA

Erlijioa eta Jainkoa Estatuaren gainean zegoen. Euskal Herria betidanik katolikoa izan zen eta Espainiatik zetozen eragin kaltegarrietatik babestu behar zen. Leloa "Jainkoa eta lege zaharra" zen.

LEGE ZAHARRA

Aranak foru guztiak berriro indarrean jartzeko eskatzen zuen, independentzia lortu eta, ondoren, herrialde berri bat eratzeko.

INDEPENDENTZIA

Herri "ezberdina" zenez, foruak osorik berreskuratzea erabateko burujabetza berreskuratzea zen. Bizkaia litzateke independentzia eskuratuko zuen lehena; geroago beste 6 probintziak elkartuko lirateke Euskal Herria sortzeko, estatu federazio gisa eratuz. Inmigranteek (maketoek) ziren.

ARRAZA ETA EUSKARA

Aranak uste zuen Bizkaiak independentzia lortuz gero, odol atzerritarra kanporatu beharko zela. Hala ere, arraza hizkuntzaren aurrean kokatzen zuen.

NEKAZARIEN BIZIMODUAN

Bizimodu tradizionala kaltetua izan zen kapitalismoak eta industrializazioak.

3.1. NAZIONALISMOAREN FAKTOREAK

Gerra karlistek eta foruen aldaketek (foruen aboliziorako 1876ko uztaileko legea). Lege honek bi erantzun mota eta bi filosofia eragin zituen euskaldunen artean:

  • FORUZALEEK, legearen alde, kontzertu ekonomikoaren alde, Foruak bai, baina aldaketa modernoekin eta industriaren eta kapitalismoaren alde, hau da, immigrazioa bai, baina gizarte tradizionalaren alde.
  • TRADIZIONALISTEK, legearen kontra, foruak osorik defendatu nahi zuten, erreformarik gabe, gizarte tradizionalaren alde (nekazal gunea) eta immigrazioaren aurka, hau da, industria eta kapitalismoaren kontra.

Halaber, Euskal nazionalismoa Sabino Aranak sortu zuen. Aita Larramendi izan behar dugu kontuan bere literatura mitikoa.

Entradas relacionadas: