San Benito eta Kristautasunaren Hastapenak: Biografiak, Denbora-lerroa eta Martiriak

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

San Benitoren Bizitza eta Kristautasunaren Hastapenak

Denbora-lerroa: San Benitoren Bizitza

San Benitoren bizitza lantzeko eta ikasteko, denbora-lerro bat egin genuen klasean. Denbora-lerro honetan, San Benitoren bizitzaren gertakizun edo gauza garrantzitsuak jarri behar genituen lerroan zehar. Lan hau eginez gero, hainbat gauza ikasi ditut San Benitoren bizitzari buruz. Lan hau egitea oso interesgarria iruditu zait, eta hiru lanetan hoberena izan da.

Biografiak: San Benito eta San Agustin

Lan honetan, San Benito eta San Agustini buruzko biografiak egin behar genituen, eta hemen ere gauza asko ikasi ditut, gure biografia propioetan haiei buruz hitz eginez. Biografian jarritako datuak dokumentaletan, bideo batzuetan edo Interneten aurkitu nituen. Hasieran lana ez zen oso erraza izan, ez zegoelako informazio asko, baina ikerketa asko egin ondoren, datu nahikoak aurkitu genituen bien biografiak egiteko eta ariketa osorik osatzeko. Nire ikuspuntutik, lan hau hobetu daiteke, kristautasunaren hasierako pertsonaia gehiagori buruzko biografiak eginez; izan ere, haiei buruz oso informazio gutxi dugu, eta zaila da informazio hori bilatzea.

Bideo Lana: Apologetak eta Martiriak

Lan honekin, apologetei eta jasan zituzten martirioei buruzko gauza asko ikasi ditugu. Nahiz eta lan oso gogorra, zaila eta luzea izan, asko ikasi dugu hainbat eratan. Bideoak ondo aukeratuta zeuden, eta, horrela, gauza asko ikasi ditugu, eta, gainera, informazio ona aukeratzen ikasi dugu.

Ikaskuntza Prozesuan Garrantzitsuak Izandako Balioak

Kontzentrazioa

Niretzat, hau izan da garrantzitsuena gai honen zehar. Kontzentrazio handia izan behar dugu lan hauek egiteko; izan ere, kontzentratzen ez bagara, ezin ditugu lanak aurrera atera, eta askoz zailagoa izango litzateke. Nik lan hau egitean denbora asko galdu dut mugikorrarekin, kostatu baitzait kontzentrazioa mantentzea, eta denbora gehiago behar izan dut lana egiteko. Geroago konturatu naiz denbora galtzen ari naizela, eta mugikorra utzi dut; horrek lagundu dit kontzentrazio gehiago izaten.

Arreta

Arreta oso balio garrantzitsua izan da lan hau egin dugun bitartean, eta, lan honetaz aparte, kurtso osoan zehar. Klasean egindako lanak eta azterketak ondo egiteko eta nota onak ateratzeko, arretak izugarrizko garrantzia izan du. Gainera, lehen esan dudan bezala, Interneten ez zegoen informazio guztia, eta, beraz, klasean arreta jarri behar da apunteak hartzeko eta dena ondo ulertzeko.

Erantzukizuna

Erantzukizuna izan behar izan dut azken lanarekin. Azken lana oso lan potoloa izan zen, eta lana denboran entregatzeko erantzukizun handia izan behar dugu. Hau asko landu dugu gai honetan.

Entradas relacionadas: