Sareen Konexioa: Errepikagailuak, Zubiek, Bideratzaileak eta Pasabideak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

Bitarteko osagaiak 4.1. Errepikagailuak Transmisio bidetik doan seinalea (elektrikoa, argi-izpia) berregin edo anplifikatu egiten dute. Horrela sarea, distantzia luzeagotan erabili daiteke.
Errepikagailuak erabiltzen dira: • Komunikazio sarearen luzera handitzeko. • Las estazio gehiago konektatzeko. • Matxurak saihesteko. 4.2. Zubiak Zubiak (bridge) sare berako segmentuak edo bi sare lotura mailan konektatzen dituen tresna da. • Zubiak sare baten bi segmentu konektatzeko erabiltzen da. • Bridge-k taua batzuk sortu eta dinamikoki mantentzen ditu. Taula hauetan azpisare bakoitzean dauden nodoen MAC helbideak daude; mezu batek destino bezala sarearen segmentu baten nodoa duenean, zubiak soilik segmentu horretara bidaltzen du, ez du beste segmentuetara bidaltzen. • Bridge-k ez dute egokitzen edo itzultzen sareko segmentu baten protokoloa; euren funtzioa ez da protokoloaren menpekoa, jasotako seinalearen anplifikazioa eta berreraikuntza baino. • Gaur egun, zubiak (bridge) ordezkatuak izan dira kommutagailuengatik (Switch). Hauek mezua berrigortzen dutenean sortzen duten atzerapena txikiagoa da. • Kommutagailuak sare baten bi segmentu edo gehiago konektatzeko erabiltzen dira.
Zubiek eta kommutagailuek maila fisikoa eta MAC azpimaila desberdinak dituzten sareak (segmentuak) elkar konektatzen ditu.
Zubiak eta kommutagailuak erabiltzen dira: • Komunikazio sarea azpisareetan zatitzeko. • Komunikazio sarearen luzera handitzeko. • Lan estazio gehiago konektatzeko. • Matxurak saihesteko. • Talkak saihesteko.
4.3. Bideratzaile Bideratzailea (router), sare arteko informazio-transmisioa bideratzen duen gailua, aukera desberdinak aztertu ondoren datu-paketeak helburura heltzeko biderik egokiena hautatzen duena.
Router-a bi sare edo gehiago elkar konektatzen ditu, fisiko, lotura eta sare mailan; OSI-ren beste 4 mailak berdinak izan behar dira.
“A” sareko aplikazio bat “B” sareko beste aplikazio batekin konektatzen da Router baten bitartez, nahiz eta bi sareek transmisio bide, topologia, lotura maila eta protokolo desberdinak izan: • WAN-etan erabiltzen da LAN-ak konektatzeko. • Mezu bat WLAN ingurune zabaleko sare batetik bideratua izateko, sare mailako protokoloak bi direkzio eduki behar ditu: o Destinoaren direkzioa, finkoa dena eta azken nodora doana. o Mezua pasatu behar den hurrengo nodoaren direkzioa.
Bideratzailearen (router) funtziorik garrantzitsuena, mezu bat zein router-eri bidali behar dion jakitea da. Funtzio hau betetzeko bi estrategia daude: • Router-a konfiguratzen denean finkatzea (mezua jaso baino arinago, aldez aurretik, ibilbidea finkatuta dago). • Mezuak eduki behar du bere ibilbidearen informazio osoa (igorleak espezifikatu beharko du).
Router VPN • Sare pribatu birtuala edo VPN-a (Virtual Private Network) LAN eremu hurbileko sare bat hedatzea ahalbideratzen duen teknologia da. • PYME-entzako sortua: bi portu LAN ditu, bata Internet eta bestea intranet sareetara konektatzeko. 4.4. Pasabidea Pasabidea (gateway) protokolo eta arkitektura desberdinak dituzten sareak elkar konektatzeko hardwarea eta softwarea da. Osagai konplexua da: • Sare bakoitzarentzako bere sare txartela baitu. • Bateragarriak ez diren bi sareen protokoloak elkar ulertzea ahalbideratzen baitu.
Pasabidearen helburua, sare bakoitzaren protokoloek sortutako informazioa itzultzea da.
Sare baten barnean nodoak errepikagailu edo zubien bidez komunikatzen dira. Sare desberdinak elkartu nahi baditugu, bideratzaile batera konekta behar ditugu. Maila guztiak desberdinak dituzten sareak konektatu nahi direnean, pasabidea erabiltzen da

Entradas relacionadas: