Sozializazio Prozesua: Gizartean Bizitzeko Gakoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB

Sozializazio Prozesua

Zertan datza?

Sozializazio prozesua gure gaitasun neuronalak garatzen dituen prozesua da. Gaitasun horiei esker, komunitatera egokitu eta gizartean bizi gaitezke.

Ezaugarriak:

  • Kultura-ereduak ikastea: Gizabanakoak, gizartearen parte izan nahi badu, zenbait kulturara-eredu ikasi behar ditu; esaterako, zer jokabide diren onargarriak gizarte talde jakin batean.
  • Ikasitakoa barneratzea: Haurrari barnean geratzen zaion txikitan ikasitako guztia, haurrarentzat, hori da gauzak egiteko era naturala, denek horrela egiten baitute.
  • Oreka psikologikoa: Inposatzen zaizkion kanpo-ereduak onartzen dituenean, gizabanakoak besteekin harremanak izan ditzake eta bere mundua uler dezake. Oreka mentala ematen dio horrek, eta inguruko kulturan integratzearen ondorioa da hori. Asko baldintzatzen du gure pentsatzeko modua. Dena den, komeni da ez ahaztea norbera dela bere identitatearen arduradun: norberak aukera dezake zer gustatzen zaion eta nolakoa izan nahi duen, gehiengoaren balioak alde batera utzita.

Sozializazio-prozesuak bizitza osoa irauten du, baina erabakigarria da haurtzaroan. Bizitzako lehen 5 urteetan, gizakiak gauzarik garrantzitsuenak ikasten ditu.

Bizitzaren Zentzua

Bizitzak ez du zentzurik:

Existentzialismo nihilistaren ordezkari nagusia Albert Camus izan zen eta, neurri apalago batean, Jean-Paul Sartre ere bai. Korronte honen arabera bizitza absurdoa da, zentzugabea.

Camusen iritziz, bizitza proiektu-segida bat da, eta proiektu horiek guztiak heriotzak zaputzen ditu. Proiektu guztien porrota da heriotza.

Sartreren arabera, mundura egokitzako izaki bat da gizakia. Bizitza absurdua da, eta gizakia, alferrikako grina.

Bizitzak zentzua du:

Bi multzotan banatu daiteke: Bizitzari zentzu transzendentea ematen diotenak eta zentzu immanentea ematen diotenak.

Bizitzaren zentzu transzendentea:

Erlijioak modu transzendentean ulertzen du existentzia. Jainkoa da denaren sortzailea, eta existitzen denak helmuga horretako joera du. Jainkoarekin bat egitea da erabateko zoriontasuna.

Bizitzaren zentzua immanentea:

Mounier: Besteekin bat eginda dagoenean, lortuko dugu zentzua ematea.

Entradas relacionadas: