Sozializazioa: Gizabanakoa inguratzen duten pertsona guztiak sozializazio-eragileak dira

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

Lehen mailako sozializazioa

Lehen mailako sozializazioa: etapa garrantzitsuena da. Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu, eta haurtzaroan gertatzen da familiaren baitan. Lehen mailako sozializazioan, izan ere, haurrak inguruan dituen horien rolak, jarrerak eta balioak hartzen ditu, haiek zer egiten duten ulertzen eta onartzen ikasten du, eta haiekin nahiz bizi den mundu horrekin identifikatzen hasten da. Haurra gutxika, rolak eta arauak barneratuz joaten da, orokortze prozesuaren bidez. Prozesu hori mailakakoa da: arau, jarrera eta balio zehatzetatik hasten da, eta orokortuetan amaitzen. Lehen mailako sozializazio prozesu hori ez da izaten, ordea, kognitibo eta intelektual hutsa; hots, ezagutza bidezkoa soilik. Aitzitik, alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.

Bigarren mailako sozializazioa

Bigarren mailako sozializazioa; Mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Beste sozializazio eragile batzuk sartuko dira, oraingoan, tartean: lan erakundeak, erakunde politikoak eta erlijio-erakundeak, besteak beste. Zer gizarte esparrutan sartu nahi duen erabaki ahal izango du, eta esparru horren arauak bereganatuko ditu. Gizarte-elkarreraginak ez du hainbesterainoko garrantzia afektibitatearen aldetik, eta gizarte-rolak nahiko anonimoak izaten dira. Haurtzaroko harreman gozo eta samur haiek sortzen, ezta eskatzen ere. Teknika pedagogiko berezi eta konplexuen bidez indartu behar izaten dira. Hazkuntza krisiak izaten dira maiz. Subjektuak argi ikusten du gurasoen mundua ez dela mundu bakarra, beste hainbat ikuspegi edo eredu ere daudela, eta arazoak sortzen dizkio horrek, norberaren koherentzia eta identifikazioa direla eta. Oso krisi bortitzak sortu beharko lirateke lehen haurtzaroan barneratutako errealitatea zapuztuta geratzeko. 2. mailako sozializazioak ez du iragana suntsitzen; iragana oinarri hartuz jarraitzen du eraikitzen

Birsozializazioa

Birsozializazioa: Sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura edukiak, edo bestela, bere gizartea bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz, gizarte horretako eduki berriak. Birsozializazio prozesuak eta lehen mailako sozializazioa antzekoak dira, birsozializazio prozesuetan ordura arteko ikuspegiak bertan behera geratzen dira, bestetik, bestelako identifikazio bat sortzen da, indar afektibo handikoa. Birsozializazioa, krisi sakonen ondorioz gertatu ohi da, eta hainbat arrazoik eragiten dituzte halakoak: hazkunde pertsonaleko prozesuek, atzerrira joan eta bertako kulturan ondo ez moldatzeak, gizarte- aldaketa azkarrek…

Sozializazioa eragileak

Sozializazioa eragileak: Gizabanakoa inguratzen duten pertsona guztiak sozializazio-eragileak dira, baina pertsonak baino gehiago taldeak dira sozializazio-eragileak:

FAMILIA:

Eragilerik garrantzitsuena kultura guztietan. Familia da haurtzarotik nerabezarora doan denboraldiko sozializazio-eragile nagusia.

PAREKO TALDEAK:

Adin bereko laguntaldeak. Gaur egun familia ereduan gurasoetako biek lan egiten dutenez, seme-alabek gero eta denbora gehiago pasatzen dute talde hauetan, eta ondorioz, oso kontuan hartu behar dira. Seme-alaba, eta neba-arrebaren rolak ikasi ondoren, lagun, lider, jarratzaile edo marjinatu izaten ikasten du gazteak orain. Piaget-ek dio laguntaldeetako harremanak familiakoak baino demokratikoagoak direla, lagunak “parekoak” edo “berdinak” sentitzen baitira.

Gurasoak gainera, daukaten botereagatik, gai dira seme-alabei portaera-arauak ezartzeko, baina, aitzitik, hori ez da hain erraza lagunenartean, testuinguru horretan arauak eztabaida eta alda daitezkeelako.

ESKOLA:

Eskola barruan ere ikasten dira jarrerak eta baloreak.

KOMUNIKABIDEAK:

Oso garrantzitsuak dira egungo gizartean, era guztietako informazioa zabalduz gure jarrerak eta baloreak, neurri batean edo bestean, moldatzen dituztelako. Gaur egun gizarte gutxi geratzen da komunikabideen eraginagatik aske.

Entradas relacionadas: