Soziologia, Instituzio Sozialak eta Bazterketa: Azterketa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Soziologia eta Gizartearen Azterketa

Soziologia gizarte zientzia bat da, natura zientzietatik bereizten dena. Natura zientzietako legeak aldaezinak diren bitartean, soziologiaren legeak interpretatu eta aldatu egin daitezke. Soziologiak erakunde sozialak aztertzen ditu, gizabanako eta taldeen arteko harreman sistemak, sinesmen eta balio partekatuetan oinarrituta.

Soziologiaren Agertzea

Soziologia XIX. mendean agertu zen, testuinguru historiko zehatz baten ondorioz:

  • Estatu nazioen eta nazionalismoen agerpena.
  • Kapitalismoak gizarte tradizionalak astindu zituen, aldaketa norabidea argi ez zegoelarik.
  • Iraultza eta gatazka sozialaren garaia.

Instituzio Sozialak

Definizioa

Instituzio sozialak gizabanako eta taldeen arteko harreman sistemak dira, sinesmen eta balio partekatuetan oinarrituta. Adibidez: senar-emazteak, erlijioa, familia...

Funtzioak

Erakunde sozialek gizarte guztietan (garai eta leku guztietan) bete behar dituzten 5 funtzio nagusi betetzen dituzte:

  1. Gertatzen dena ulertzeko eta kontrolatzeko beharra.
  2. Gizarte ordena mantentzeko premia.
  3. Umeak eta gazteak hazi eta hezteko beharra, belaunaldi berriak gizartearen partaide izan daitezen.
  4. Elikagaiak eta babesa emateko beharra (naturatik edo etsaietatik).
  5. Aurretik jakin ezin diren gertakizunen aurrean prest egoteko beharra, aldaketetara egokitzeko.

Gizabanakoa, Gizartea eta Bazterketa

Gatazka Egoerak eta Loturak

Gizabanako eta gizartearen arteko gatazka egoeran, baztertze soziala, auto-bazterketa, marginazioa eta bortizkeriaren arteko loturak daude. Gizabanakoak ez du onartzen bere posizioa gizartean. Batzuetan, gizabanako horiek anomikoak dira (integrazio eta elkarbizitzarako arauak onartzen ez dituztenak). Beste batzuetan, gizabanako berritzaileak dira (aldaketa sozialaren aldekoak).

Kontzeptuak

  • Baztertze Soziala: Gizartearen gehiengoak gizabanako batzuk baztertu eta gutxiesten ditu, gizarteko kide bezala eskubide guztiekin onartu gabe. Gizarteak gizabanako horiek okerrak eta ez normaltzat hartzen ditu, salbuespen egoeran kokatuz.
  • Auto-Bazterketa: Gizabanakoa ez dago konforme bere inguruan dagoenarekin. Bere ohiko bizitzan gizartearen arauak ez ditu kontuan hartzen, arau sozialak barneratu gabe eta lotura afektiboak garatu gabe.
  • Marginazioa: Gizabanakoaren egoera gizartearen barruan, bakartze eta isolatze egoera. Gizabanakoak elkartu egiten dira bizi estilo alternatiboak sortzeko, antolamendu paraleloa sortuz, solidaritatea eta zentzu berria bilatuz, gatazka eraginez.
  • Bortizkeria: Antolamenduaren kontra sozializazio neurriak eta talde presioak nahikoak ez direnean, indarkeria erabiltzen da. Gizarte harremanetan aldakortasuna eta agresibitatea agertzen dira. Gizabanako eta talde baztertu eta marjinatuek erreakzio agresiboak dituzte, eta gizarte gehiengoak indarkeria erabil dezake. Delinkuentzia (gabezi ekonomikoak) eta ezinegon ideologikoak (etorkizunik gabeak, zentzurik gabekoak, azal-kulturak, etab.) ager daitezke.

Entradas relacionadas: