Subjektu Pasiboak eta Erantzuleak Oinordetzan eta Dohaintzan
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,85 KB
Subjektu Pasiboak eta Erantzuleak
Subjektu Pasiboa
Araudiak dio zergadun bezala, zerga ordaintzeko beharra izango dutela:
- a) Mortis causa eskurapenetan kausadunek, hau da, oinordekoak eta legatu hartzaileak izango dira subjektu pasiboak.
- b) Dohaintzei egiten dio aipamen, dohaintzetan eta gainontzeko irabazizko inter vivos eskualdaketa erkagarrietan dohain hartzaileak edo haiek mesede egindakoak.
- c) Bizitzaren gaineko aseguruetan onuradunek.
Erantzulea
Hurrengo hauek dira zergaren ordainketan erantzule subsidiarioak, nola eta zergen foru arau orokorrak erantzukizun solidarioari buruz ezartzen dituen arauak aplikagarri ez diren. Erantzukizuna subsidiarioa da baina batzuetan solidarioa bihurtu daiteke, adibidez, parte hartzen bada arau hauste batean.
art. Zeinek erantzuten dute modu subsidiarioan:
- a) Gordailu, berme edo kontu korronteak mortis causa eskualdatzen direnean. Eskudirua edo balore gordailu bat entregatu edo eratutako bermeak itzuli dituzten bitartekari finantzarioak eta gainontzeko erakunde edo pertsonak.
- b) Kontratuetan oinordeko edo izendatu gisa ageri diren onuradunei zenbatekoak ematen zaizkienean ordainketa horiek egiaztatzen dituzten aseguru entitateak.
- c) Oinordetzaren parte diren balore tituluak eskualdatzen direnean bitartekari gisa dihardutenak. Eta ondorio horietarako ulertuko da bitartekari horiek ez direla zergaren erantzule baldin eta oinordekoen aginduz behar diren baloreak saltzera bakarrik mugatzen badira eta honen helburu bakarra mortis causa eskualdaketa kargatzen duen oinordetza edo dohaintzen gaineko zerga ordaintzen bada. Aurreko epigrafeetan jasotako zerga ordainketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren entitate laguntzaileen bidez gauzatu daiteke edo bestela onuradun edo oinordekoei Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean egindako banku txekearen bidea.
art.
Edozein zerga nahiz exakzio Estatal, Autonomiko edo Lokaleko subjektu pasiboen aldaketari baimena ematen dion funtzionarioa ere erantzule subsidiarioa izango da, aldaketa horrek zuzenean edo zeharka zergadunek kargatutako eskurapen bat suposatzen duenean eta aldez aurretik horren ordainketa ziurtagiria eskatu ez baldin badu.
Oinarri Zergagarria
A) Arau Orokorra
art. Zergaren oinarri zergagarriez osatuta dago:
- a) Mortis causa eskualdaketan kausadun bakoitzaren eskurapen indibidualaren balio garbia. Eta honetaz ulertzen da, ondasun eta eskubideen balio erreala kengarriak liratekeen karga eta zorrek gutxitua.
- b) Dohaintzetan eta gainontzeko inter vivos irabazizko eskualdaketa erkagarrietan (asimilable) eskuratutako ondasun eta eskubideen balio garbia. Eta hemen ere balio garbiaz ulertzen da ondasun eta eskubideen balio erreala kengarriak liratekeen karga eta zorrek gutxitua.
- c) Biziaren gaineko aseguruetan onuradunak jasotako zenbatekoak.
B) Arau Bereziak “mortis causa” Eskurapenetan
B.1. Ondasunak Gehitzea
Oinordetza osatzen dute ondarezko edukia duten gauza eta eskubideak, hau da, hildakoaren ondareak baina zuzenbide fiskalaren ikuspuntutik posible da oinordetzaren ondarearekin bat ez etortzea. Zergatik? Maulazko portaerak ekiditeko hil baino lehen eskualdatutako gauzak edo eskubideak kontsideratzen dira oinordetzaren parte.
Legezko presuntzioak dira eta oinarri zergagarriaren artikuluan daude, nahiz eta berez egitate zergagarriarekin harremana izan.
- Mortis causa moduko eskurapenetan kausadun bakoitzaren partaidetza zehazteko honako hauek kontsideratzen dira herentziazko ondasunen zatitzat. 11.art.
- a) Hil aurreko urtebete arte oinordetzaren kausatzailearenak izan ziren era guztietako ondasunak, hala ere, frogatu daiteke ondasun haiek berak eskualdatu zituela eta oinordeko legatudun hirugarren mailarainoko ahaide edo horietako edozeinen ezkontidea edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak jasotako izatezko bikote laguna ez den pertsona baten eskuan daudela. Uste hori indargabetuta geratuko da baldin eta modu nahikoan, zuritzen bada ondasunen barruan balio berdinarekin eskudirua edo beste ondasun subrogatu batzuk ondasun desagertuen ordez daudela. Doktrinaren arabera, presuntzio hau ez dago ondo egina, modu literalean froga hau bakarrik eskatzen da gauzak aipatutako pertsona horien eskuetan daudenean, hau da, oinordekoa edo ahaideen eskuetan eta diruaren edo gauzaren subrogazioa beti eskatu beharko litzateke. Baita hirugarrenei eskualdatzen direnean ere.
Gauza oinordeko edo legatu hartzaile baten eskuetan baldin badago, legegileak pentsatzen du gordetako oinordetza edo legatu bat gertatu dela. Eta ahaide baten edo ezkontide edo bikote lagunaren eskuetan baldin badago, pentsatzen da testaferroak direla, hau iuris tamtum presuntzioa da, baina kontrako froga mugatuta dago. Zergatik? Frogatu behar delako hildakoaren ondarean dirua edo beste gauzak daudela eta desagertu diren gauzen balio berarekin.
- b) Hil aurreko hiru urtetan kausatzaileak ordain truke usufruktuan eta oinordeko legatudun hirugarren mailako ahaide batek edo horietako edozeinen ezkontideak edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak jasotako izatezko bikote lagunak berriz, jabetza soilak eskuratu dituen ondasun eta eskubideak. Kausatzailea hiltzen bada jabetza soila, jabetza osoa bihurtuko da. Kasu honetan mortis causa-ren eskualdaketaren ondorio berdinak dira. Presumitzen da kausatzaileak dohain eman zuela jabetza soila. Hala ere, gehitze hori ez da gertatuko frogatzen bada eskualdaketa ordainduta egin zela.
- c) Hil aurreko lau urtetan kausatzaileak eskualdatu dituen ondasun eta eskubideak haien usufruktuak edo eskuratzailearen beste batzuena edo beste edozein bizi arteko eskubide beretzat erreserbatuta, salbu bizi arteko errenta aseguratuen legez jarduten duten erakundeekin kontratatutako eragiketa horietako bat denean.
- d) Gordailatu ziren eta ordezkagiriak endosatu zitzaizkien baloreak eta efektuak baldin eta endosatzailea hil aurretik haiek erretiratu ez baziren, edota endosua gordailu zainaren liburuetan jasota geratu ez bazen eta halaber, endosatuak izan ziren balore izendunak baldin eta transferentzia erakunde jaulkitzailearen liburuetan jasota utzi ez bazen kausatzailea hil aurretik. Endosu efektiboa egin bazen hil ondoren mortis causa oinordetza baten ondorio berak dira. Praktikan oinordetza bat gertatzen da balore eta efektuen ondorio berak ditu. Presuntzio honek ez du ekiditen aurreko presuntzioak aplikatzea, adibidez, endosua egiten bada efektiboa hil baino lehen aipatutako urte horretan a) letrako presuntzioa aplikatuko da. Endosua hartzen duena kontsideratzen da legatu hartzailea. Beti ere oinordeko ez bada.