Talde Sozialen Ezaugarriak eta Sozializazioa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Talde: ezaugarri komunak dituen elementu-multzoa. Talde kontzeptua bere tamainagatik eta egitura zehatzengatik talde sozialei buruz hitz egiteko erabiltzen da.

Ezaugarriak: Helburu bera duten pertsonen multzoa, elkarrekin komunikatzen diren pertsonen multzoa, talde barruan beren beharrak asetzen dituzten eta taldea batasun gisara ikusten duten pertsonen multzoa da.

Taldea: Bizipen egitura kolektibo berean parte hartzen duten eta elkarrekin komunikatzen diren eta helburu berak dituzten pertsonen multzoa da. Oinarrizko beharrek talde batekoa izatera bultzatzen dute. Talde horren laguntzarik gabe ezin du bizirik iraun, elkarreragin-prozesu horri sozializazioa deitzen zaio.

Sozializazio Mailak

  • 1. mailakoa: Jaiotzen denetik, haurrak igarotzen duen lehen sozializazio aldia da. Lehen adimen-gaitasunak eta gaitasun sozialak ikasten ditu haurrak, batez ere familia inguruan.
  • 2. mailakoa: Lehen mailako sozializazio-garaian oinarritzen da, familiatik kanpoko taldeetan gertatzen da.
  • 3. mailakoa: Jarrera marjinalak edo antisozialak dituzten pertsonak dira.

Moralaren Egitura

  • Moral heteronomoa: Beste pertsona batzuek ematen dizkioten arauen arabera jarduten da.
  • Moral autonomoa: Bizitza sozialan murgildu ahala barneratzen diren arau unibertsalak agertuz joango dira, gizakiak berak onartzen dituen arauak.

Balioen funtzioa sozializatzea da, gizakia gizarteratzea eta bere autonomia morala garatzea dute helburu.

Taldeen Kategorietako Ezaugarriak

  • 1. mailako taldeak: Lotura afektibo estuko taldeak dira, kohesio maila handia izaten dute eta intimitate maila altua. Talde txikiak dira, informalak (familia, lagunak, gelako lagunak...).
  • 2. mailako taldeak: 1. mailakoak baina handiagoak izaten dira, arauei eta antolaketari dagokionez, izaera formala dute, era formalean ezarritako murrizketak daude (ordutegiak, betebeharrak...). Empresa edo eskola bat da.
Pertenentzia eta Erreferentzia Taldeak
  • Pertenentzia-taldea: Norberak aukeratu gabe kide duen taldea (familia, gelako taldea edo auzokoak).
  • Erreferentzia-taldea: Talde horretako kide izatea. Talde horiek baldintzatu egiten dute gizakiaren jarrera (koadrila).
Talde Formalak eta Informalak
  • Talde formalak: Nahita osatzen diren taldeak dira. Arau finkoak izaten dituzte eta normalean talde edo erakundearen helburuak banakakoen gainetik egoten dira (lan-taldeak, arazoak konpontzeko taldeak...).
  • Talde informalak: Bat-batean sortzen diren taldeak dira, sinpatiagatik edo erakargarritasunagatik sortzen dira (lagun-taldea, lankide-taldea...).

Talde Txikiak

Talde txikia: Aditu gehienek batez beste 20 bat lagunek osatzen dute.

Ezaugarriak

  • Kide bakoitzak bere nahia asetzen du.
  • Truke afektiboa ahalbidetzen duen elkarrekintza izaten da.
  • Komunikazioa ohikoa eta arina izaten da.
  • Barne eta kanpo egitura izaten ditu.

Barneko eta Kanpoko Faktoreak

  • Barneko faktoreak: Pertsonen arteko erakarpena, taldeko kideen arteko sinpatia eta kidetasuna, porrot esperientziak...
  • Kanpoko faktoreak: Taldeko lider formalaren (hezitzailea, animatzailea, buruzagia...) jokabidea zenbateraino den demokratikoa. Afektuzko giro positiboa.

Entradas relacionadas: