Teoria Atomikoa: Atomoak, Egitura eta Loturak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Teoria Atomikoa

Teoria atomikoa

  1. Materia unitate txiki, zatiezin eta aldaezinez osaturik dagoela, atomoak.
  2. Elementu jakin baten atomo guztiak berdinak direla.
  3. Atomoak elkartu egiten direla konposatuak osatuz eta hori egiten dutenean mota bakoitzeko atomo kopuruen arteko erlazioa sinple eta konstantea dela.

Atomoaren Ereduak

Thomsonen Eredua

Atomoak karga positiboa duten esfera trinkoak dira eta elektroiak esfera horretan txertaturik daude.

Rutherforden Eredua

Atomoek nukleo zentral txikia dute. Nukleo horrek karga positiboa du eta bertan biltzen da atomoaren masa ia guztia. Bertan daude, beraz, protoiak eta neutroiak. Elektroiak nukleoaren inguruan biraka dabiltza orbita zirkularretan nukleotik distantzia handira (atomoaren tamainarekin aldaratuta). Elektroiek betetzen duten zati horri azal elektronikoa deitzen zaio.

Bohr-en Eredua

Rutherford-ek planteatutako moduan atomoen ia masa guztia eta karga positiboa atomoaren erdigunean dagoen nukleoan pilatzen dira (beraz, protoiak eta neutroiak). Honen inguruan elektroiek bira egiten dute duten energia mailaren araberako erradio jakina duten orbita finkoetan, orbita geldikorretan. Orbita bakoitzean elektroi kopuru jakin bat bakarrik egon daiteke eta orbita bakoitzean elektroiak energia jakin bat du.

Atomoaren Osagaiak

Nukleoa: atomoaren erdigunean, protoi eta neutroiz osaturik eta atomoaren ia masa guztia pilatzen duena.

Azala: elektroiek betetzen duten nukleoaren inguruko alderdia.

Orbitalak nukleoaren inguruan kokatuak dauden espazio eskualdeak dira; eskualde horietan elektroi jakin bat aurkitzeko probabilitatea oso handia da. Beste modu batez esanda, orbital bat, probabilitate lekualde bat da: elektroi jakin bat aurkitzeko oso probabilitatea altua duen atomoaren inguruko lekualdea.

Zenbaki Atomikoa eta Masikoa

Zenbaki atomikoa: atomoaren protoi kopurua zehazten du eta Z letraren bidez adierazten da.

Zenbaki masikoa: atomoak nukleoan zenbat partikula dituen zehazten du, hau da, protoi eta neutroi kopuruen batura, eta A letraren bidez adierazten da.

Ioiak eta Isotopoak

Ioi: Atomo kargatua (elektroikoki).

Isotopo: Elementu berdin baten atomo forma desberdinak (neutroi kopuru desberdinak) ezaugarri fisiko desberdinak.

Lotura Atomikoak

Lotura Ionikoa

  • Ionen arteko lotura
  • Elektroestatikoa
  • Karga positibo eta negatibo arteko indarra
  • Sare kristalinoa
  • Ahulena
  • Benetako molekularik ez
  • Ez metal + metal

Lotura Kobalentea

  • Ez metal + ez metal
  • Elektroiak partekatu bikoteka
  • Lotura sendoena
  • Benetako molekulak

Lotura Metalikoa

  • Metal + metal
  • Azken geruzetako elektroiak nahiko libre
  • Sare metalikoak
  • Hodei edo gas elektronikoa

Kalkuluak

Zenbat Mol: Gramoak + batura

Zenbat gramo: egin batura eta biderkatu ematen dizuten zenbakiarekin

Batura bider ematen dizuten zenbakia zati 6.022

Zenbat molekula: ematen dizuten zenbakia bider 6.022 zati batura

Entradas relacionadas: