Testos

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,47 KB

Txomin Agirre(1864-1920).Txomin Agirre Ondarroan jaio zen. Apaiz egin zen.Euskaltzaindiko kide izan zen. Hiru obra egin zituen: -Auñemendiko Lorea(1898) -Kresala(1906) -Garoa(1912). Auñamendiko Lorea eleberri historiko-erromantikoa da.Kresala eta garoa ohiturazko eleberriak dira. -Kresala.Arrantzaren munduan girotuta dago. Arranondoko (Ondarroako)ohitura eta bizimoduaz ari da.Tartean amodio-kontuak daude: Mañaxi eta Anjel maitemindurik dabiltzalarik, Jose Antonio indianoa -Ameriketan, aldi batez, lanean izan eta aberasturik iztulitakoa-agertzen da, amodio-banaketan hirugarren bihurtuz. Obra bizkaieraz idatzita dago. -Esaldi luzeak gustatzen zaizkio.Erretorika kutsua ezartzen dio horrek testuari. -Hiztegia oso landua eta aukeratua erabiltzen du, baina garbizalekeriaren tentaziotik zaindua. -Konparaketaz nahiz paradoxez baliatzen oso trebea da.-Garoa.Garoa baserri-giroaren isla da. Obra gipuzkeraz idatzita dago. -Hizkuntzari neurria hartzen asmatu du. -Baliabide literarioak maisuki darabiltza. -Elkarrizketak eredugarri. -Didaktismoa. -Hizkuntza zaindua.

Entradas relacionadas: