Trask (1977): Sintaxi Historikoa eta Euskal Aditz Morfologia
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB
TRASK 1977: “Historical Syntax and Basque Verbal Morphology: Two hypotheses”
Trask artikulu honetan bi hipotesi argudiatzen saiatzen da:
- Euskara SVO izatetik SOV izatera pasatu zela (hipotesi hau gehiago sakontzen da).
- Euskararen ergatibotasuna pasibotik datorrela, aktibo bat bezala interpretatuta zegoena (“arose from a passive which was reinterpreted as an active voice”).
Aditzetako pertsona markak
3. pertsonako d-, ø-, z-, l-, b- markak daude. d- orainari lotuta dago; ø- eta z- aldiz iraganari; l- irreala izateari edo; eta b- inperatiboan erabiltzen da. Aditz kategorien markatzaileak dira, hau da, modua, aspektua eta denbora. Modality prefixes bezala izendatzen ditu. Lehen marka hauen pertsona guztiekin. Aurrizki modalak SVO ordena duten hizkuntzei dagokie. Eta SOV hizkuntzei aldiz atzizki modalak.
Kausatiboa
Euskarak bi kausatibo ditu: ra- aurrizkia eta –erazi atzizkia. Atzizkia, aurrizkitik sortu zela dio; beraz, ra- zaharragoa dela. Hau honela, aurrizkiak SVO ordenari dagozkienez, -erazi behin euskara SOV izatera pasa zenean sortu zen. “The evidence of a change from a prefixed to a suffixed causative in Basque must be considered evidence for a change of syntactic order from SVO to SOV”.
Ezezko esaldiak
SOV osotasunean diren hizkuntzen (Japoniera eta Turkiera), ezezkoaren partikula aditzaren ondoren ezartzen dute. Euskaraz ordea, beti doa aditzaren aurretik: Jonek ez zuen aita ikusi, Jonek ez zuen ikusi aita, Jonek aita ez zuen ikusi. “Basque has the syntactic order SVO in negative sentences”, aipatutako azken adibidean izan ezik, beste bietan SVO da ordena. Hirugarren adibidea SOVrako aldaketa poliki-poliki aurrera doalako izan daiteke.
Aditzaren barruko elementuen ordena
Bi ordena morfologiko posible euskaraz:
- Sujetu + erroa + zeharkako objektua: iragangaitz denekin eta iraganaldiko iragankorretan NOR 3. pertsona denean. Aditz iragangaitz denek ordena hau izatea, SVOri lotuta dago: subjektua, erroa/aditza, objektua. “Should be taken as evidence for an older SVO order”.
- Objektu zuzena + erroa + zeharkako objektua + subjektua: orainaldiko iragankorretan eta iraganaldiko iragankorretan NOR 1. edo 2. pertsona denean.
Datibo marka
SOV hizkuntzetan arraroa da, pertsona berari dagozkien subjektu eta objektu markak desberdinak izatea: ni-, -t/-da-. Gainera, datibo markak –ki- eta -i- esaterako, NORI morfemaren aurretik kokatzen dira aditzean: zatozkit (-ki-, NORI markaren aurretik –t). SOV hizkuntzetan datibo marka, NORIren ondoren doa, eta SVO hizkuntzetan aurretik. Beraz, euskara lehen SVO izatearen beste arrazoi bat.
Pasibo marka → Ergatiboa
Ergatiboa berinterpretatutako pasibo marka bada, hau da, pasibo marka baten gainean eraikitako beste marka bat, pasibo marka zaharraren arrastoak aurkitu behar dira. Traskek pasibo marka zaharreren aukera bezala n- proposatzen du. Pasibo marka baten hondarra dela. Baina proposamen honek bi arazo dakartza: lehena, n- marka aditz iragangaitzetako 1. eta 2. pertsonako aurrizki marka bezala agertzen dela; eta bigarrena, orainaldian ez dagoela n-rik. Baliteke, orainaldian n- ez zen beste pasibo marka bat egotea aurrerago desagertu zena.
4 maila, SVO → SOV prozesuan
- Euskarak SVO ordena sintaktikoa zuen: aurrizkiak, izenordain pertsonaletako erroa eta aditzetan modal aurrizkiak.
- Aurrizkiak eta pertsona izenordainak aditzari pegatu zaizkio marka morfologiko bezala. –it- pluralgilea erabiltzen hasi dira. Pasiba ahotsa iraganean erabiltzen hasi da.
- Pasiba ahotsa aktibo bezala berinterpretatu da iraganaldian; ergatibotasunari ateak zabaldu dizkiona. N- pasibo marka analogikoki iraganaldiko aditzetara zabaldu da.
- Ergatiboa aditz iragankorretako orainaldiko formetara zabaldu da. Aurrizki modalak 3. pertsonan bakarrik mantendu dira.