Tratamendu termokimikoak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

Kohesioa: Molekulek bereizteko duten erresistentzia. Gogortasuna: Gorputz batek beste batek marra ez dezan duen erresistentzia. Elastikotasuna: Deformazio kausa desagertzerakoan hasierako forma berreskuratzeko ahalmena. Plastikotasuna: Hausturara iritsi gabe deformazio iraunkorrak izateko ahalmena. Harikortasuna: Trakzio esfortzuen pean plastikoki deformatzeko ahalmena. Xaflakortasuna: Konpresio esfortzuen pean energia xurgatzeko ahalmena. Zailtasuna: Kanpoko bat-bateko esfortzuen pean energia xurgatzeko ahalmena. Hauskortasuna: Talkekiko erresistentzia txikia. Nekea: Magnitude aldakorreko esfortzu errepikakorren pean hausturarekiko erresistentzia. Erresilientzia: Haustura esfortzuen pean zona elastikoan energia xurgatzeko ahalmena.


Material zeramikoak (buztinez): Gaur egun, material zeramiko berriak sortu dira, puruak eta oxido metalikoekin eta karbono konposatuekin nahastutakoak, eraikuntzarako eta beste esparruetarako. Lotura hibrido ioniko-kobalentez osatuta, elektroiek egonkortasun handia, materialak gogortasun, zurruntasun eta urtze puntu altua. Egitura erretikularrak metalarenak baino elektroi aske gutxiago dituenez, azken honek baino elastikotasun eta zailtasun gutxiago du. Mikroegitura: zeramiko kristalinoak (silize urtutik, atomoak kristal erregularretan ordenatzen dira, erresistentzia mekaniko handia, tenperatura altuak), zeramiko ez kristalinoak (silize urtutik, hozte azkarra, kristalizazio prozesua galarazi, solidoa amorfoa, erresistentzia mekaniko eta termiko txikiagoak), bitrozeramikaok (aluminio, litio eta magnesio silikatoetatik, hozte azkarra, kimikoki beira arrunten antzekoak badira ere, material bitrozeramikoetako molekulen konplexutasun handiagoak mikrokristalak eratzen ditu. Erresistentzia mekaniko handiagoa eta dilatazio termiko oso txikia. Propietateak: Gogorrak eta erresistentzia mekaniko handia, tenperatura altuak jasateko, korrosioarekiko erresistenteak, koalitate elektriko zabala.

Aleazioak: metal batek beste elementu batzuekin, metalikoak edo ez, duen nahaste homogeneo edo disoluzio solido bat da, metal baten itxura eta propietateak dituena. Metal oinarria eta aleatzaileak urtzen dira batera. Urtze puntu altuena duenetik hasi behar da beti. Nagastea homogeneoa bihurtzen denean hozten uzten da solido bihurtzen den arte. Osagaiak: konposatu kimikoak, disoluzio solidoak (ordezkatze disoluzio solidoak: metal oinarriaren eta aleatzaileen atomoak oso antzekoak dira, tamainan, konposizioan nahiz kristalizazio moduan hala osagai bat edo bestearen atomoak izan daitezke kristal sarearen korapiloak okupa ditzakeenak. zirrikitu disoluzio solidoak: aleatzaileen atomoak metal oinarriaren kristal zirrikituetan kokatzeko behar bezain txikiak dira. Aleatzaileak diametro atomiko txikiagoko ez metalak direnean sortzen dira.), aleazio eutektikoa, konposatu intermetalikoak. Aleazio altzairuak: kromo altzairuek, kromo-nikel altzairuek, altzairu erregogorrek eta ebaketa azkarreko altzairuak.

Tratamenduak: termikoak suberaketa: materiala tenperatura jakin baeraino berotu, tenperatura eutsi eta jarraian pixkanaka hoztu. Hoztea bi modutan, muflazko labea edo ganbara irekiko labea. Hiru suberaketa mota: homogeneizatze, birsortze, egonkortze. normalizazioa:suberaketaren antzekoa, hozte azkarragokoa, pieza labetik atera eta kanpoan hozten da. tenplaketa: altzairua tenperatura altu bateraino pixkanaka berotu eta jarraian azkar hozten da. Hiru tenplaketa mota: martensita, hauspeatze eta azaleko tenplaketa. Iraoketa: Tenplaketarena baino tenperatura txikiagoraino, hozte azkarra, zailtasuna eta gogortasuna hobetu, zenbat eta gehiago hurbildu tenplaketa tenperaturara eta denbora gehiago egon tenperatura horretan bigunagoa eta zailtasun handiagoa. Iraoketa aurrez tenplatutako piezei bakarrik aplikatzen zaie. termokimikoak zementizazioa, nitrurazioa, zianurazioa, sulfinizazioa. mekanikoakhotzetakoa eta berotakoa. azalekoak metalizazioa eta kromaketa gogorra.

Entradas relacionadas: