Versaillesko Ituna: Lehen Mundu Gerraren Amaiera

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Testu hau juridikoa da, izan ere, Lehen Mundu Gerrari tratatu honekin eman zitzaion bukaera eta hemen ezarri zutena bete egin behar izan zuten gero. Hemen Versaillesko Itunaren artikulu aipagarrienak agertzen dira. Testuaren egileak: alde batetik, Lehen Mundu Gerrako irabazleak izan ziren Entente bandokoak (Amerikako Estatu Batuak, Inperio Britainiarra, Frantzia, Italia eta Japonia). Eta beste aldetik, galtzaile izan zen Alemania.

Testu honen helburu nagusia, hainbeste luzatu zen Lehen Mundu Gerrari amaiera ematea izan zen. Beti ere, Alemaniari baldintza batzuk ezarriz. Hau da, Alemaniarekin bake akordioa sinatu eta bide batez zigortzea.

Itunaren Sinadura

Itun hau 1919. urteko ekainaren 28an sinatua izan zen, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Versaillesen (Frantzia).

Gerraren Blokeak eta Faseak

1. Mundu Gerran bi bloke egon ziren: alde batetik Aliantza Hirukoitza eta bestetik Entente Hirukoitza. Aliantza Hirukoitza Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatzen zuten eta Entente Hirukoitza Erresuma Batuak, Frantziak eta Errusiak osatzen zuten. Turkia eta Bulgaria erdialdeko inperioekin (Aliantza Hirukoitzeko herrialdeekin) bateratu ziren eta Grezia eta Errumania Entente Hirukoitzean sartu ziren. Europa guztiak parte hartu zuen gerran, Suitzak, Espainiak, Herbehereek eta Eskandinaviako herriek izan ezik. Laster, koloniak, Estatu Batuak eta Japonia gerran sartu ziren eta Europa mailakoa zen gerra mundu mailakoa bilakatu zen.

Gerrak hiru fase izan zituen:

  • Lehenengo fasea: mugimendu gerra
  • Bigarren fasea: lubakietako gerra
  • Hirugarren fasea: 1917. urtea

Hiru fase horiek eta gero Atzeguardiako gerra egon zen, atzeguardiak frontetik urrun geratzen diren lekuak, baina gerraren eragina izan dutenak dira.

Versaillesko Itunaren Garrantzia

Parisen sinatutako itun guztien artean, Versalleseko Ituna, Alemaniarekin bakea arautzeko egin zena, izan zen garrantzitsuena. Oso gogorra izan zen, eta Alemaniako estatuaren eta herriaren iritziz diktadura hutsa zen.

Gerraren Amaiera eta Ondorioak

Gerraren amaiera Rethondes hirian sinatu zuten potentzia aliatu garaileek eta Alemaniak 1918ko azaroaren 11n. Alemaniako armadak gerrako ontzidiak, hegazkinak eta arma astunak entregatu behar izan zituen.

Tropa aliatuak ez ziren sartu Alemaniako lurraldeetara. Barnealdeko inperioen porrota, Estatu Batuak gerran sartzeak eragin handia izan zuen errefortzu beliko eta baliabide askoren iturri izan zirelako.

Entradas relacionadas: