XIX. Mendeko Euskal Literatura: Testuingurua eta Egile Nagusiak

Enviado por Jose Alejandro y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,43 KB

XIX. Mendeko Euskal Literatura

Ideia Berriak Europan: Erromantizismoaren Sorrera

Alemania Europaren bazterrean sentitzen zen, ezer handirik egin izan ez balu bezala. Erromantikoek mundua modu berri batera ikusten zuten, eta nazioak edota herriak baloratzerakoan hizkuntza hartzen zuten irizpide.

Alemanian atzeratuta zeudelako sentimendua areagotu zen. Horren ondorioz, beste gizarte askoren eredu bihurtu zen, eta euskaldunek erabat jarri ziren eredu horren babesean. Garai hartan, euskarak mespretxu asko jasan zituen, eta euskaldunek, herriko girotik kanpo, erdara erabiltzen zuten analfabeto batzuk ez zirela erakusteko.

Rousseau

Filosofo berezia izan zen bere garaian. Gizartea, arteak eta zientziak kritikatu zituen, gizakiaren ustelkeriaren eta gaitz guztien iturria zirela esanez. Erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen da, arrazoiaren aurrean sentimenduen garrantzia azpimarratzen zuelako.

Ideia Berrien Eragina Euskal Herrian

Ideia berriek eragin handia izan zuten Euskal Herrian, eta "adar makurtuak" bezala erreakzionatu zuten; hau da, euskarak kritika txar asko jaso zituen eta euskal idazleek kritika horiei erantzun zieten euskararekiko harrotasunez.

Testuinguru Politikoa: Foruen Galtzea

XIX. mendean, giro politikoan, Foruak galdu ziren, eta gai honi buruz idazlan asko egon ziren. Borboitarrak Espainiako tronura igo zirenean, botere zentrala indartzeko politika ezarri zuten. Foruek geroz eta eraso gehiago jaso zituzten. Bigarren Karlistaldia amaitutakoan, Hego Euskal Herrian foruak kendu zituzten. Eraso horren aurrean, jendea herriko historiaz, kulturaz eta hizkuntzaz kezkatzen hasi zen.

Eztabaida Nagusiak: Campion vs. Arana

Arturo Campion idazle, abokatu eta politikaria izan zen. Herri baten nortasunaren funtsa hizkuntzan zegoela defendatu zuen. Sabino Aranak, berriz, politikari lehentasuna eman zion, euskararen garbitasuna defendatzen zuen bitartean (ikurrina sortu zuen...). Campionek hizkuntzaren altxor guztien alde jokatu zuen, garbizalekeriaren aurka agertuz. Campion eta haren ingurukoak izan ziren historiari berezko balioa eman ziotenak.

Giro Ekonomikoa: Industrialismoa

Giro ekonomikoari dagokionez, industrialismoa azpimarratu daiteke. Industrialismoari esker, jendea baserrietatik hirietara bizitzera joan zen. Hau da, baserrian euskara "garbia" hitz egiten zen, eta zenbat eta hirira gehiago hurbildu, beste hizkuntzekin nahasten zen, edo euskara ez zen hitz egiten.

Kanpoko Lekukotasunak eta Ikerketak

Lekukotasunak

  • Victor Hugo: Idazle frantsesa izan zen. Bidai ugari egin zituen, horien artean Euskal Herrira egindakoa. Gogoetak eta deskribapenak egin zituen.
  • Unamuno: Unamunok euskararen kontrako adierazpenak egiten zituen, baina ez zituen zinez egiten, baizik eta zirikatzeko: "Euskarak ez du ezertarako balio…". Eta Unamunok hitz horiek gogoratzen dituenean, penaz gogoratzen ditu, pertsona batzuek txalotu zutelako.

Eskolak

Eskolak ez ziren asko aldatu: ezin zen euskaraz hitz egin eta horretarako zenbait zigor erabiltzen ziren. Eskoletara ume gehiago joaten ziren, hau da, askok ez zekiten euskaraz eta gaztelania nagusitzen zen.

Ikertzaileak

  • Vinson: Euskarari eta euskal literaturaren historiari buruzko ikerketa asko egin zituen. Hizkuntzaz kanpo euskaldunek ezer berezirik ez zutela eta halako hizkuntzak merezi lukeen literaturarik ez zegoela esan zuen.
  • Webster: Euskalzale eta idazle ingelesa izan zen. Euskal dantzak eta folklorea aztertu zituen. Euskal Herriko elezaharrak biltzen zituzten zenbait liburu idatzi zituen.

Sustatzaileak eta Ekimenak

  • Abbadie: Idazle honek liburu asko idatzi zituen; horien gaiak jakintza arlokoak ziren. Haren irudia bereziki antolatu zituen Lore Jokoak izeneko poesia sariketei lotuta geratu zen.
  • Lore Jokoak: Lehiaketa horiek garrantzi handia izan zuten. Ordura arte ahoz egiten zena idatzizko bihurtu zen. Bertsolariek aukera ezin hobea zuten letra idatziaren bidez lehiatzeko, eta apaizek erlijioaz gain beste gai batzuei buruz idazteko.

Lore Jokoekin Lotutako Idazle Zenbait

  • J. B. Elizanburu: Saran jaio zen. Seminariotik atera zen alemaniarren aurka borrokatzeko. Lore Jokoetan sarritan parte hartu zuen. Euskara dotorea, aberatsa eta argia zuen. Ez zuen gauza askorik idatzi, baina idatzi zuena kalitate handikoa izan zen. Bere gaiak: baserriko bakea, etab.
  • Jose Manterola: Donostiarra zen. Euskal Herriko Foruak kendu zizkietenean protesta egin zuelako, Institutuko irakasle kargua kendu zioten. Euskal poemagintzari laguntza handia eman zion, bere aurreko eta garaiko literatur idazlanak bilduz eta Lore Jokoen bitartez euskal idazle berriak sustatuz.
  • Jose Maria Arrese Beitia: (Aipatzekoa)

Hizkuntzalaritza Ikerketak

  • Humboldt: Politikaria eta idazlea izan zen. Lehen helburua ahozko herri literatura ezagutzea izan zen, bilduma bat osatzeko. Ez zuen zalantzarik izan Europako hizkuntzarik zaharrena zela baieztatzeko, eta garai batean kontinente osoan hedatuta egon zela.
  • Bonaparte: Euskal Herriko lurralde guztietan kolaboratzaileak izan zituen. Berak itzulpen bat egitea eskatzen zien, zenbat euskalki zeuden ikusteko. Euskalkien lehen banaketa eta haien egoera azaldu zituen bere mapan. Hori egiten lehena izan zen.

Ondorioa: Euskal Pizkundea

Orain arte esandakoaren ondorioz, Euskal Pizkundea gertatu zen, hau da, euskal arima piztu egin zen.

Prentsa, Antzerkia eta Literatura

Prentsa eta Aldizkariak

  • Bizcailuz: Abokatua zen. Los Angeles hirian Eskualdun Gazeta aldizkaria sortu zuen.
  • Goytino: Irakaslea zen. Los Angelesen Californiako Eskual Herria aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. Osoki euskaraz egina zen. Sei urte iraun zuen gazeta honek.

Antzerkia

  • Soroa: Egin zituen antzerki lanengatik da gure artean ezaguna. Antzerki erraza, barregarria eta ulergarria egiten zuen. Euskal antzerki modernoaren aitzindaritzat dugu.

Literatura

Iparraldean

  • Jean Etxepare "Medikua": Filosofia ikasi zuen. Bordelen medikuntza ikasi zuen eta gorputzeko ezaugarriei buruzko liburu bat idatzi zuen. Lehen Mundu Gerra piztu zenean, Alemaniara joan zen bere lanbidearen inguruan sortzen ziren aurrerapenen berri izateko. Eskualduna aldizkarian hasi zen idazten. Bere gaiak: ekonomia, politika, etab. Etxepare euskara garbiaren aldekoa zen. Beste idazle batzuek Etxepareren euskara aristokratikoa zela zioten.
  • Xaho: Euskaldunen artean lehen kazetaritzat hartzen da. Liburu gehienak frantsesez idatzi zituen. Irudimen handia zuen. Historia, berak nahi zuen moduan kontatzen zuen. Euskaltzalea zen, horregatik, euskal abesti asko bildu zituen.

Hegoaldean

  • Iztueta: Obra asko idatzi zituen, baina ez da horregatik euskaldunen artean ezaguna (dantzak bildu eta deskribatzeagatik baizik). Ez zuen bizitza lasaia izan; legearekin hainbat arazo izan zituen. Iztuetak emakume askorekin harremanak izan zituen bere bizitzan, eta horiek dira bere idazlanetan erabiltzen dituen gaietako batzuk.
Bizkaiera Literarioa: Markinarrak vs. Arratiarrak
  • Juan Antonio Mogel: Mogelek etxeko hizkuntza Euskal Herriko aspaldiko sinbolo politiko-kulturalen artean lehena jarri nahi zuen. Haren iritziz, euskaldunen jaioterriko hizkuntza (idioma patriotikoa) garbitu eta apaindu behar zen, hau da, euskara berreraiki. Familia horretan aipatzekoa da Bizenta Mogel ere, euskaraz idatzi zuen lehen emakumea.
  • Pedro Antonio Añibarro: Euskalki eta hizkera guztiak onartzen zituen. Bere liburuetan herri-euskara erabiltzen zuen, hau da, eguneroko hizkuntza aberasten zuen. Idazteko era didaktikoa zuen (argia, adierazgarria...). Mogelen adiskide handia izan zen.
  • Mogel vs. Añibarro: Mogel bizkaiera literarioaren sortzailea izan zen, Añibarrorekin batera. Baina bi bide ezberdin hartu zituzten: Añibarrok bizkaiera modu zabalagoan landu zuen; Mogelek, berriz, bere haraneko

Eleberria

XIX. mendean, kultura hedatzen ari zen, jendea alfabetatzen hasi zen eta ikasteko irrika zegoen (batez ere euskaraz). Orduan euskal eleberria sortu zen. Eleberri horien gai nagusia ohiturazkoa zen. Eleberri mota horiek Euskal Herriko ikuspegi jakin bat islatzen zuten. Txomin Agirrek idatzi zuen lehen euskal eleberria (Auñamendiko Lorea). Idazle honek beste bi eleberri idatzi zituen: Kresala eta Garoa.

Poesia Erromantikoa

  • Etxahun: Bere gurasoek ez zioten utzi bera nahi zuenarekin ezkontzen, beste batekin baizik. Bikotea ez zen ondo konpondu, emazteak maitalea omen zuelako. Epaitegira eraman zuen, baina epaia bere aurka atera zen eta espetxera joan zen. Handik atera zenean, ez zen etxera joan eta herriz herri egin zuen bizitza. Eta bizitzaren aldi horretan hasi zen idazten. Etxahunen bertsoek ospe handia dute. Herriak ahoz aho zabaldu zituen. Idazlanetan, bere minaren oihu gordinak agerian jartzen zituen. Etxahun eskola gutxikoa zen eta hizkera oso originala zuen.
  • Bilintx: Gaztaroan eroriko txar baten ondorioz, aurpegia desitxuratuta geratu zitzaion. Literatura erromantikoko idazle ospetsuenetakoa da. Bi motatako poesia egiten zuen: maitasunezkoa eta irrigarria. Maitasunezkoak olerkiak ziren gehienbat. Poesiari kutsu negarti eta ezkorra ematen zion. Irri-bertsoetan, adarra jotzea gustatzen zitzaion, baina zakarkeriarik gabe.
  • Iparragirre: Frantzian ibili zen, baina handik bota egin zuten, errepublikazaleak aztoratzen zituelako. Herrialde asko bisitatu zituen, eta Espainiara itzuli zen. Baina Gernikako Arbola eta beste abesti batzuengatik, gobernuak herrialdetik bota zuen eta Portugalera joan zen. Lortu zuen ospe handia ez zen idazle fina zelako, baizik eta bere mezuengatik; bere herriaren itxaropen eta ametsen abeslari izan zelako, alegia.

Erromantizismo Ondorengo Poesia Kultua

  • Lizardi: Batez ere, poeta gisa ezagutzen dugu. Hizkerari dagokionez, esan daiteke gipuzkera osatua erabiltzen zuela, baina beste euskalkietako hitz eta esaerak gehituz. Euskal poesia ordura arte ezagutzen ez zen mailara goratu zuen. Metaforak asko erabiltzen zituen. Euskara, poesia-hizkuntza gisa, pobre ikusten zuen, eta hizkuntza berri bat nahi zuen: mundu modernoarena (industriala).
  • Orixe: Jesuita zen. Euzkadi egunkarian lan egin zuen. Gerra Zibilean preso hartu zuten. Kritikari batzuek goretsi egiten dute; beste batzuek, aldiz, baztertu nahi dute. Orixe garbizalea zen, baina ez zituen hitz berriak asmatzen, hitz zaharretara jotzen zuen batez ere. Bi poesia mota landu zituen: epikoa eta liriko-mistikoa. Epikoa folklore-poema da; liriko-mistikoan, berriz, teologia-gaiak lantzen dira.
  • Lauaxeta: Jesuita izan zen. Abertzalea zen. Azken gerran (Gerra Zibilean) fusilatu zuten. Idazle ona zen euskaraz, batez ere prosan. Bizkaieraz idazten zuen. Garbizalea zen (hitzak asmatzen zituen). Euskal poesia tradizionalaren bideak utzi eta Europan zebilen 'haize' berrira jo zuen.

Entradas relacionadas: