XVI. Mendea: Euskal Literaturaren Aro Berria

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

XVI. MENDEA

Sarrera

XVI. mendean hasi ziren argitaratzen euskarazko lehenego liburuak.

Europako zenbait tokitan Errenazimentua ari zen nagusitzen urte ahietan.

Grezia eta Erromako kukltura klasikoen iturrietatik edan nahi da berriro, gizakia hartzen da munduaren erdigune eta neurritzat.

Oraindik latina de Mendebaldeko lutukr hizkunta : latinez kelaratuko dira libururik gehienak. Baina Europako zenbait erreinu eta herrietako hizkuntzek ere urrats garrantzitsuak emango dituzte: italieraz, frantsesez, gaztelaniaz.

Erlijioaren inguruan XVI. mendean sortzen diren borroka eta gatazkek ere azkartu egingo dute hizkuntza arrunten erabilera. Ondoren katolikoen ere bide horri ekingo diote.

Testuinguru horretan jaioko dira euskarazko lehenengo liburu inprimatuak. Inprimatutako obren egileen arten Bernart Etxepare eta Joanez Leizarraga nabarmentzen zaizkigu.

Bernart Etxepare

Euskarazko lehen libururaren sortzailea Ipar Euskal Herrikoa izan zen, Nafaffoa Beherekoa. Elizgizona izan zen.

Nafarroako Erresuman 1512tik Aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea tokatu zitzaion Bernart Exepareri. Hori dela eta, espetxea ere ezagutu zuen, Atxikotzearen zergatiak ez daude oso garbi; Batzuen iritziz, Garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten; beste batzuk ordea, uste dute kartzelaratzeko arrazoiak politikoak baino gehiago moralak izan zirela.

LIburua 1545ean plazaratu zen, LIngua Vasconum Primitiae izenburuarekin.

Titulauan bertan, hitzaurren eta amaierako poemetan nabarmen azaltzen du Etxeparek lehen euskal idazlea dela.

Joanes Leizarraga

Katoliko eta protestanteen arteko tirabirek bete betean harrapatu zuten Leizarraga.

Elizgizona izan zen. Erreforma kalbindarraren eraginez sortu ziren Leizarragaren euskarazko lan guztiak.Nafarroako erreginak, katolikoen fedea arbuiatu eta Kalbin en protestantismoaren doktrina berriak onartu zituen. Ordurako galduak zituzten Hegoaldeko lur nafarrak, baina Ipar Euskal Herrian gordetzen zituzten oraindik.Erreginak artean mendean zeuzkan lurraldeetan kalbinismoa ezartzen saiatu zen.

Hartarako, herriari egokitutako irakurgaiak behar ziren. Leizaragga zen nonbait zeregin hau mamitzeko pertsonarik aproposena. Horregatik agindu zioten leizarragari eliza berriaren kristau ikasbidea eta Testament Berria euskara itzultzea.

Joan Perez Lazarragakoa

Oraintsura arte uste zenez, XVI. Mendeak ez zuen sortu Hego Euskal Herrian Etxepare eta Leizarragaren pareko idazlerik. Baina 2004an aurkitu zen euskarazko eskuizkbribu batek sakon astindu du euskal letren mundua: Joan Perrez Lazarragoa arabarraren idazlan batek, alegia.

Familia aberats bateko semea zen. Madrilen bizi izan zen eta han modatu bide zuen oso gazterik literatura lana. Liburutxo horrek orduan hain modan zegoen artzain eleberri laburra dakar hasieran, lau neska mutilen maitasun gorabeherak kontatzen dituena, eta ondoren 46 poema datoz, 37 euskaraz eta 9 gaztelaniaz era askotako gaiak landuz, baina amodiozkoak bereziki. Lekuko paregabea dugu Arabako euskara Zahara nolakoa zen jakiteko.

Esaera zaharren bildumak.

Lazarragaren eskuizkribua argitaratu gabe geratzean, XVI.mendean Hego Euskal Herrian inprmatutako liburuen maila Iparraldekoena baino askoza apalagoa izan zen.

Bada ordea azpimarratzea merezi duen alor bat: esaera zahar, atsotitz edo errefrauna, alegia. Refranes y sentencias comunes en bascuence izenburua daramana; 539 esaera zahar dira guztira , Naffarroan publikatu arren , badirudi Bizkaia eta Gipuzkoa aldean batuak, itzuliak edo sortuak izan zirela.

Entradas relacionadas: