XX. Mendearen Hasiera: Gerrak, Krisiak eta Diktadurak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

Bake Armatua (1890-1914)

Lehen Mundu Gerraren aurreko denboraldia izan zen, non hiru gertaera nagusi gertatu ziren:

  1. Aliantzak sortu ziren Europako potentzien artean, ustezko etsaien aurka egiteko.
  2. Ejertzitoak indartu eta armatu egin ziren.
  3. Komunikabideek tentsioak areagotu zituzten.

Aldi honek bi ezaugarri nagusi izan zituen:

  1. Europako potentziak bi bloke militarretan banatu ziren: Alemania, Austria eta Italia Aliantza Hirukoitza osatu zuten, eta Frantzia, Errusia eta Britainia Handia Entente Hirukoitza.
  2. Elkarrekiko beldurrak armamentu-norgehiagoka eragin zuen.

Mesfidantza eta tentsio giro horretan, edozein liskarrek gerra sorraraz zezakeen.

20ko Hamarkada Zoriontsua?

Gerraostean, ekonomia krisi latza egon zen eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko tentsioak jarraitu egin zuten. 1924tik aurrera, ekonomia hobetzen hasi zen eta potentzien arteko harremanak baretu ziren. Gerra arriskua urruntzen ari zela zirudien.

Ekonomia

Potentzia nagusia Britainia Handia zen, baina Estatu Batuak indarra hartzen hasi ziren eta New York zentro finantzario bihurtu zen. Europan, ekonomia txarto zegoen: Europa berreraiki behar zen gerraren suntsipenaren ondoren, eta inflazioa handia zen (diruaren balioa jaitsi eta prezioak igo). Langabezia ere arazo larria zen. 1924tik aurrera, ekonomia suspertzen hasi zen. Alemania, gainontzeko herrialdeak bezala, egoera ekonomiko larrian zegoen, eta gainera, Frantziari eta Britainia Handiari kalte-ordainak ordaindu behar zizkien. Frantziak eta Britainia Handiak ere gerra-zorrak zituzten, batez ere Estatu Batuekin.

Lehen Diktaduraren Garaipena

Europako egoera politikoa gerra aurrekoaren oso bestelakoa zen: inperio autoritarioak desagertu eta herrialde berrietan erregimen demokratikoak ezarri ziren. Demokrazia sendo bat izateko, ekonomia sendoa beharrezkoa da. Jendea krisi gogorragoetarako prestatzen hasi zen (langileak eta nekazariak protestan) eta tentsioak sortu ziren klase sozialen artean. Komunismoaren hedapenaren beldurra zegoen, Errusian gertatu zen bezala. Egoera horretan, diktadoreak agertu ziren, hala nola, Mussolini Italian.

Dawes Planaren Funtzionamendua

Estatu Batuek mailegu bat eman zioten Alemaniari. Alemania diru horrekin produzitzen hasi zen, eta produzitutako diruarekin Frantziari eta Britainia Handiari ordaindu zien. Azkenik, hauek Estatu Batuei zorrak kitatu zizkieten.

1929ko Kraka

New Yorkeko burtsa porrot egin zuen 1929ko urriaren 24an. 13 milioi akzio salgai jarri ziren, eta bost egun beranduago, 33 milioi. Porrotaren kausa krisia izan zen, eta ondorioak mundu osoan nabaritu ziren, politikan, ekonomian eta gizartean.

Kausak

  1. Superprodukzioa: Merkatuak salgaiak xurgatzeko gai ez zenez, gehiegizko eskaintza zegoen. Lehen Mundu Gerran, Estatu Batuek Europa hornitu zuten, eta horrek produkzioaren hazkundea eta hazkunde ekonomikoa ekarri zuen. Salmentak eta kontsumoa bultzatzeko, maileguak erraz ematen ziren.
  2. Lehen Mundu Gerra amaituta, superprodukzioa larriagotu egin zen, Europako eskaria murriztu zelako. Honek prezioen jaitsiera eta etekinen murrizketa ekarri zuen. Horregatik, herrialde batzuek ezin izan zituzten zorrak ordaindu.
  3. Espekulazioa: Enpresen etekinen zati handi bat ez zen produkzioan inbertitzen, burtsan baizik. Superprodukzioaren ondorioz, merkatua salgaiez saturatuta zegoen, eta enpresek etekinak lortzeko burtsan inbertitzen zuten. Jende arruntak ere burtsan inbertitzen hasi zen, askotan maileguak eskatuta. Akzioen eskaria handitu eta prezioak igo egin ziren. Desoreka sortu zen ekonomia erreala eta akzioen balioen artean. Inbertitzaileen artean beldurra zabaldu zen, eta denek akzioak saltzen hasi ziren. Prezioak behera egin zuten, eta KRAK!

Entradas relacionadas: