Zelulak eta Ehunak: Giza Gorputzaren Antolakuntza

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

Gihar-ehuna eta Nerbio-ehuna

Gihar-ehuna: Zelula luzangez osatua dago. Zuntz proteinak (aktina eta miosina) ditu: giharrak uzkurtu eta erlaxatzen dituzte.

Gihar Ehun Motak

  • Gihar-ehun leuna: Nukleo bakarreko zelulaz osatuta dago. Ez-borondatezko uzkurtzea du: odol- eta digestio-hodien paretetan dago.
  • Gihar-ehun ildaskatua: Nukleo askoko zelulaz osatuta dago. Borondatezko uzkurtzea du: eskeleto-giharrak eratzen ditu (bizepsa).
  • Bihotzeko gihar-ehuna: Nukleo bakarreko zelulaz osatuta dago. Ez-borondatezko uzkurtzea du, bihotzean.

Nerbio-ehuna: Kanpo- eta barne-inguruneko aldaketak hautematen ditu eta aginduak bidaltzen ditu organismoan zehar. Bi zelula mota daude:

  • Neuronak: Hiru atal dituzte: zelula-gorputza, dendritak eta axoiak.
  • Zelula glialak: Ez dira neuronalak, eta neuronei laguntzen diete.

Ariketak

Zelulei Buruzko Galderak

Zer dira zelulak?

  • Izaki bizidunen unitate anatomiko eta funtzionalak dira.
  • Hiru bizi-funtzioak (nutrizio-funtzioa, erlazio-funtzioa eta ugalketa-funtzioa) betetzen dituen unitaterik txikiena dira.

Zein agertzen da zelula mota orotan?

  • Mintz plasmatikoa: BAI
  • Zitoplasma: BAI
  • Nukleoa: EZ
  • Mitokondriak: BAI
  • Kloroplastoak: EZ
  • Zelula-pareta: EZ

Zer da ehuna? Mota bereko zelula-multzoak dira, zelula horiek egitura berdintsua dute eta funtzio berak betetzen dituzte. Adibidez: hezur-ehuna.

Zertan dira desberdinak zelula-multzoak eta ehunak? Ehunak osatzen dituzten zelulak modu bateratuan funtzio jakin bat betetzeko elkartu dira. Zelula-multzoetan, aldiz, zelula guztiek EZ dute funtzio bera betetzen.

Antolakuntza-mailak eta Zelulen Funtzioak

Zer antolakuntza-mailari dagokie?

  • Begia: Organo-mailari.
  • Umea: Organismo-mailari.
  • Garuna: Organo-mailari.
  • CO2: Molekula-mailari.

Azaldu: "Zelulak izaki bizidunen unitate anatomikoak..." Zelulak bizi-funtzio guztiak betetzen dituen unitaterik txikiena da, anatomia antolatua du eta beste zeluletatik sortzen da.

Zergatik daude hainbeste eratako zelulak gorputzean? Giza gorputzak zelula-aniztasun handia du, konplexutasun-maila handia duelako. Aniztasun horrek bereizketa eta espezializazio handia dakar zelulen artean.

Alderatu bi erretikulu endoplasmatikoen funtzioak:

  • Erretikulu endoplasmatiko pikorduna: Erribosometan sintetizatzen diren proteinak gordetzen eta garraiatzen ditu.
  • Erretikulu endoplasmatiko leuna: Lipidoen sintesian, gordeketan eta garraioan hartzen du parte.

Ariketa Gehigarriak

Nola deritzo odol-hodien barne-estaldurari? Endotelioa.

Urdaileko muki-mintzetan, tartekatuta, digestioa egiteko digestio-urinak jariatzen dituzten zelulak daude (GURUINAK). Guruin zelula bakarrak dira, beraz. Endokrinoak ala exokrinoak, ordea? Guruin exokrinoak dira. Digestio-urinak urdailaren barrualdera jariatzen dituzte.

Zer gihar-ehun mota daude eta zertan dira desberdinak? Hauek dira gihar-ehun motak: gihar-ehun leuna, gihar-ehun ildaskatua eta gihar-ehun kardiakoa. Ehun horiek zelularen nukleo-kopuruan eta uzkurdura-motan (borondatezkoa edo ez-borondatezkoa izan) dira desberdinak.

Entradas relacionadas: